Gaur, Maiatzak 23an, “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikako partaide garen, hainbat eragilek Osasun arreta eskubidearen inguruko urraketak salatzeko eta Gipuzkoar guztion osasun eskubidea aldarrikatzeko kontzentrazio bat egin dugu Donostia Ospitalaren aurrean. Jatorri anitz, herri bat dinamikako parte hartzaileak talde politikoekin eta osasun zentruetako arduradunekin bildu nahi dute hurrengo egunetan, egoerari irtenbidea aurkitzeko asmoz.
El sindicato LAB no ha acudido a la reunión de mesa general de la función pública de la CAV convocada para hoy
Hoy estaba prevista una nueva reunión de la mesa general de la función pública a la cual el sindicato LAB no ha acudido. La razón ha sido que dentro del orden del día no figuraba el punto del decretazo que ha supuesto el incremento de la jornada laboral de los y las empleadas públicas dependientes de esa mesa. El pasado viernes, al comprobar que dicho punto no se encontraba dentro del orden del día, LAB hizo una petición a Jaurlaritza para que incluyera dicho punto y lo situase como primer punto del orden del día. Jaurlaritza no ha respondido ni ha incluido dicho punto, y es por ello por lo que el sindicato LAB no ha participado en dicha reunión.
Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial propioa erdieste bidean batzarra maiatzaren 25ean Eibarren
Maiatzaren 30eko greba orokorra deitu duten sindikatu eta eragile sindikalek karta soziala eratzeko lehen batzarra datorren larunbatean, maiatzak 25, burutuko dela iragarri eta "Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial propioa erdieste bidean, aldaketan parte izan nahi duten eragile guztiei, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren prozesuan era aktiboan parte hartzeko" deia luzatu die. Lehen batzarra Eibarren egingo da eta bertan gutuna eratzeko metodologia aurkeztuko da. Arratsaldez Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu dio jendarteari.
Bilbo 17:30 Jesusen Bihotzean
Donostia 17:30 Bulebarean
Gasteiz 17:30 Andra Zurian
Iruñea: 17:30 Autobus Geltokia
«Euskal Estatuari bidea zabaltzen» liburu bildumak aztertzen duen lurraldetasuna konpartitu eta sakontzeko mintegia maiatzaren 25an Laudion
Orain dela gutxi, Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, hiru liburuz osatutako bilduma bat argitaratu du, euskaraz, "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" izenburupean. Gogoeta horiek konpartitzeko eta gehiago sakontzeko, datorren maiatzaren 25ean, lurraldetasuna jorratuko duen mintegia egingo da Laudion.
Astebete enpresa barruan itxita zuzendaritzari konponbidea bilatzeko negoziatzera eseri dadila eskatzeko
Gaur astebete Bediako Alfus FCC enpresako bi delegatuk itxialdia hasi zuten enpresa barruan, eta bertan jarraitzen dute. Protesta honek helburu argia du: zuzendaritzari exijitzen diote gatazkaren konponbidea bilatzeko negoziatzera eseri dadila. 16 langile kaleratu nahi ditu enpresak, eta horren aurka greba mugagabean dira langileak apirila amaiera ezkeroztik. Bihar, asteazkena, goizeko 11.00etan protesta egingo da Bilboko Guggenheim museoaren aurrean.

