2025-12-25
Blog Página 1310

Por encima de las prohibiciones cientos de trabajadores y trabajadoras Navarras apoyan a Herrira

Al igual que en el resto de Euskal Herria, hoy se han celebrado docenas de movilizaciones en los centros de trabajo de Navarra a convocatoria de ELA-LAB-ESK-CGT-STEE-EHNE-HIRU (ver fotos), reivindicando los derechos de las personas presas y la resolución del conflicto. Sin embargo, cuatro de las concentraciones no se han podido realizar tal y como estaba previsto, puesto que el TSJN ha desestimado el recurso de los sindicatos frente a la prohibición de la Delegación del Gobierno. 

Langileek lantoki eta herrietara Euskal Presoen eskubideen eta konponbidearen aldeko aldarria eraman dute

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek deituta elkarretaratzeak egin dira Euskal Herriko lantegi eta herrietan Herrira herri-mugimenduaren aurkako operazioa salatzeko. Bihar, arunbatean, urriak 5, Alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozial ezberdinek deituta Manifestazio Nazionala izango da Bilbon, la Casillatik hasita, "Tantaz tanta Euskal Presoen alde. Una marea por los derechos de los y las presas vascas" aldarrikapenarekin. 

Ainhoa Etxaide: «Euskal Herriari etorkizun duin bat ekarriko dion eredu baten jabe izan behar dugu»

0


Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, EITBko "Egunon Euskadi" eta "ETB Hoy" albistegietan izan zen atzo. Etxaide krisiaz, Negoziazio Kolektiboaz, Espainiako Gobernuak inposatutako neurriez… mintzatu zen.

Nazioartetik asko eta asko dira HERRIRAren alde jasotako elkartasun adierazpenak

Herrira herri-mugimenduari elkartasuna erakusteko adierazpen ugari iristen ari da gurera. Gaurdaino Europa, Amerika eta Asiako sindikatu, alderdi, talde eta norbanako ezberdinenak jaso ditugu. 

Bilboko delegatuak Negoziazio Kolektiboaren defentsan irten dira kalera

LAB sindikatua eskualdeka delegatuen batzarrak hasi ditu. Gaur, urriak 3, Bilboko eskualdearen txanda izan da. Batzarraren ostean, delegatuek manifestazioa egin dute MFS-k (Munduko Federazio Sindikala) nazioartean deitutako mobilizazio egunaren baitan eta Negoziazio Kolektiboaren defentsa aldarri hartuta. Manifestazioa gobernu delegaritza aurretik pasa denean delegatuek Euskal presoen eskubideen eta konponbidearen aldeko pankarta bat zabaldu dute.

Baztango zahar etxean ezarri nahi dituzten murrizketen aurkako elkarretaratzea


Baztango zahar etxeko langileek protesta egin zuten atzo ezarri nahi dituzten murrizketak salatzeko. Langileek jakinarazi dute murrizketa hauek bertan lan egiten duten familien egoera asko baldintzatuko duela eta lan baldintza okertze hauek ere zahar etxeko atentzioan eragin negatiboa izango duela. 

Urriaren 4eko Euskal Presoen eskubideen eta konponbidearen aldeko bilkuren hitzorduak

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek urriaren 4ean Herrira herri-mugimenduaren aurkako operazioa judizial, polizial eta mediatikoa arbuitzeko deitutako elkarretaratzeen hitzorduak. 

Gaur Euskal Presoen eskubideen eta konponbidearen aldeko mobilizazioak lantoki eta herrietan eta bihar Manifestazio Nazionala Bilbon

0
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek deituta, gaur, urriak 4, Herrira herri-mugimenduaren aurkako operazioa judizial, polizial eta mediatikoa arbuitzeko elkarretaratzeak egingo dira lantoki eta herrietan "Euskal presoen eskubideen eta konponbidearen alde" lelopean. Bihar, urriak 5,  alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozial ezberdinek deituta Manifestazio Nazionala izango da Bilbon, la Casillatik hasita, "Tantaz tanta Euskal Presoen alde. Una marea por los derechos de los y las presas vascas" aldarrikapenarekin. 

LAB sarean
{module[111]}
Informazioa bidaltzeko formularioa