2025-12-25
Blog Página 1214

Comptos Ganberak berretsi duenez, ospitaletako sukaldeen pribatizazioak Banco Santanderren negozioa du helburu

0

LABek Vera kontseilariaren eta ustelkeria honetan inplikatutako gainontzeko arduradunen dimisioa exijitzen du berriro ere. Era berean, ospitaleko sukaldeak berriro ere publikoak bilakatzea eskatzen dugu.

Comptos Ganberak egin duen informearen arabera, ospitaleko sukalde zerbitzuaren pribatizazioa garestiago ateratzen zaigu nafarroi, zuzeneko kudeaketa baino; zehazki, 670.000 euroko gainkostea izango luke. Baina gainera, langileen lan baldintzen okertzea nahiz elikagaien kalitatearen kaxkartzea kontutan hartuz, Mediterránea de Cateringek gaixo dauden pertsonen elikaduraren kontura egiten duen negozioa are eta handiagoa da: milioi eurotik gora… urteko! Gogoan izan beharra dago Mediterránea de Cateringen jabea Portobello Capital arrisku funtsa dela eta honek Banco Santanderrekin lotura daukala. Banco Santanderrek Barcinaren Gobernua "erreskatatu" zuen, 650 milioi euroko kreditu baten bidez, 2012an. Argi dago beraz UPNk Botin eta enparauen negozioa bultzatzeko interes bizia duela, ondare publikoaren, langileen baldintzen eta gaixoen elikaduraren kontura. Afera ekonomikoaz gain, Comptos Ganberaren informean beste alderdi aipagarri batzuk azaltzen dira:
-Osasun Publikoaren Insitutuak 34 ikusketa egin zituen eta 84 gabezi atzeman ziren honako arlo hauetan: registro obligatorio de limpiezas, temperatura y aceite, material sucio o inadecuado, equipamiento estropeado y prácticas inadecuadas de higiene. Era berean, Osasunbideak hainbat arau hausteren berri jaso zuen, janariaren kantitatea, tenperatura edota menuen barietateari dagokionez. Gainera, Comptos Ganberak bestelako ez betetzeak atzeman ditu, hala nola, bazkari nahiz afarian ur botilatxoa ez ematea (60.000 eurotan hitzartutakoa) edota prezioak aldatzea. Hainbat arau-hausteren ondorioz, hiru zigor espediente zabaldu dira.

-Pliegoan jasota dagoen arren, ez da erretiluetan soberan geratutako janariaren gaineko kontrolik egiten. Bat besterik ez zen egin, iazko apirila eta maiatzean zehar; emaitza, honako hau: lehen plateren %46, bigarrenen %41 eta azken burukoaren %13 bueltatu zen sukaldera, gaixoek ez jatea erabaki zutelako.

-Pribatizazioaren ostean, kexak biderkatu egin ziren: 2010ean lau, 2011an hiru, 2012an zortzi eta 2013an pribatizazioaren ostean 2.322 izan ziren.

Kalitatearen okertze hau ez da langileen lan profesional txalogarriaren ondorio, baizik eta Mediterranea de Catering enpresaren diru-gosearen ondorio. Honela bada, ospitaleko sukaldeetan argi eta garbi ikusi da kudeaketa pribatua garestiagoa eta okerragoa dela.
Hau dela eta, LABek Vera kontseilariaren eta ustelkeria honetan inplikatutako gainontzeko arduradunen dimisioa exijitzen du berriro ere. Era berean, ospitaleko sukaldeak berriro ere publikoak bilakatzea eskatzen dugu.
 

 

 

LABeko Heldu eta Pentsionisten arloak botiken berrordainketa bertan behera uztea exigitzen dute

LAB sindikatuko Heldu eta Pentsionisten arloak botiken berrordainketaren dirua itzuliko denaren Eusko Jaurlaritzaren iragarpena adar jotze bat dela salatu du. Jaurlaritzak hasieran konpentsazioa 500.000 lagunek jasoko zutela esan zuen eta azkenean 90.000 pentsionistek besterik ez dute jasoko, %18ak bakarrik.

LABeko Heldu eta Pentsionisten arloaren balorazioa
PENTSIONISTOK ESKATZEN DUGU BERTAN BEHERA UZTEA BOTIKEN BERRORDAINKETA, KONPENTSAZIOA IRUZURRA DA ADINEKOAK ETA PENTSIONISTENTZAT

«Eusko Jaurlaritzak iragarri berri du laster 90.000 pentsionistei botiken berrordainketaren dirua itzuliko diela. LAB sindikatuaren helduak eta pentsionistek ondokoa adierazi nahi dugu:

1/ Eusko Jaurlaritzaren iragarpena adar jotze hutsa da. Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzak esan zuen 500.000 lagunek hartuko zutela konpentsazioa haien egoera ekonomikoa dela eta. Orain jakin izan dugu, 90.000 pentsionista onuradun izanen direla, hau da, %18 baino ez.

2/ Konpentsazioa propaganda hutsa da: azken finean, murrizketa neurri baino ez da eta botiken gastu publikoa pentsiodunen poltsikoetara pasatzea da. Konpentsazioa eskatzeko makina bat traba burokratiko pasatu behar da helburu argi batekin ahalik eta jende gutxien eska dezan.

LABeko pentsionistak eta adinekoen ustez, euskal osasun sistemak unibertsala izateari utzi dio berrordainketa eta konpentsazioa direla medio. Denok ez gara berdinak osasun atentzioa jasotzeko orduan. Beraz, berrodainketa bertan behera uztea eskatzen dugu irmotasunez, pertsonak kontuan hartzen ez dituelako, eta diru gutxien izan eta osasun atentzio gehien behar dutenak bazterrean uzten dituelako.»
 

 

 

LABek FVEMen azken proposamena salatu du

0

Pasadan ekainaren 25ean, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen Bilbon, FVEMen, metal arloko enpresen Bizkaiko Federazioaren egoitzan aurrean, patronal honek hitzarmenaren negoziazioaren testuinguruan egindako azken proposamena salatzeko.

LABen Oharra
FVEM-EK 4.391 LANPOSTU SUNTSITU NAHI DITU

«LABek, gaurko mobilizazioaren bidez, FVEMek metaleko hitzarmenaren negoziazioan aurkeztu duen proposamenaren atzean dagoen enplegu suntsiketa salatu du. Patronalak 250 orduko malgutasuna nahi du. Horrek Bizkaian, metalgintzako sektorean 4.391 lanpostu suntsitu dezake, gure kalkuluen arabera.

Proposamen honek gainera lan baldintzen erabateko prekarizazioa ekarriko du, erabat suntsituz bizitza laborala eta familia zein sozial bizitzaren arteko uztartzea.

Gogoratu behar dugu Bizkaian dagoen langabezi tasa %19koa dela, zehazki egun 98.615 pertsona daude langabezian.

Beraz, FVEMen proposamena erabat onartezina da. Patronalaren proposamena enplegua suntsitzeko tresna bat besterik ez dela ikusirik, Eusko Jaurlaritzari galdera argi bat egin nahi diogu: Eusko Jaurlaritzak bat egiten al du FVEMeko proposamenarekin?

Pasa den astean Urkullu lehendakariak harrotasunez esan zuen aurreikusten duela datorrean urtean 5.000 lanpostu sortuko direla EAE osoan. FVEMen proposamenak soilik Bizkaian ezerezean utzi du aurreikuste hori. Eusko Jaurlaritza ados al dago 4.391 lanpostu suntsitzearekin? Ez al du ezer esan behar?

Eusko Jaurlaritzak aukera paregabea dauka orain arteko ixiltasuna hausteko eta esateko ez dela onargarria enplegu suntsiketa ekarriko duen proposamenik aurkeztea, are gutxiago koiuntura honetan.

Enplegua zein aberastasuna banatzeko akordioak egiteko garaia da. LABek metaleko negoziazio mahaian aurkeztutako proposamenak ahalbideratzen du hori.

LABen iritziz, ez dago beste biderik, erreformaren kontrako klausulak eduki behar ditu, soldata igoerak KPIaren erreferentziari eutsi behar dio eta noski lanpostuak babestu behar ditu.»

 

 

 

Telefónicako lan kontratuaren eraldaketaren aurkako mobilizazioak

Euskal Herrian LABek eta Galizan CIG sindikatuek deituta mobiliazio ezberdinak burutzen ari dira Telefónicako lan kontratuen erandaketa salatu eta gelditzeko. Bi sindikatuen arabera, eraldaketa honek lan baldintza berriak ezartzeko oinarrien aldaketa du helburu. Hau da, gaurko lan eta soldata eskubideak akabatu eta lan eskubide eta itxaropenak suntsitzea.

TELEFÓNICAko LAB eta CIGen irakurketa
BATASUNA-ELKARTASUNA-ANTOLAKETA

«LAB eta CIG sindikatuen ustetan, Telefonicako langileek aurrez aurre duten arazorik garrantzitsuena “Telefonicako Lan Kontratuaren” eraldaketa da. Eraldaketa honek, lan baldintza berriak ezartzeko oinarrien aldaketa du helburu: gure gaurko lan eta soldata eskubideak akabatu, gure lan eskubide eta itxaropenak suntsitu.

Langile guztiak jomugan dituen tamaina honetako erasoari aurre egiteko, langile guztion parte hartzea bermatuko duen negoziazio prozesu bakar-batekin lortu ahal izango dugu: 2015. urteko Telefonicako Hitzarmen Kolektibo berriaren baitan negoziatu behar izango dira enpresak aurrera atera nahi dituen atal berri eta aldaketa guztiak.

Eraldaketaren inposaketa aurrera doan neurrian, langileon mobilizazioak ezin du etenik izan: gure lan eta soldata baldintzak eraldatu nahi dituzte!!!. Isiltzea espoliazioa onartzea da.

“Eraldaketa Operatiboa” enpresaren estrategiaren mugarri garrantzitsua da; erantzuna beraz, adinakoa behar du izan. 2013/05/30ean Enpresak Operazio Batzordean aukeztutako proposamenak Operazio saileko lan baldiltzak arautzen dituen arautegia goitik behera eraitsi egiten du; eta helburu zehatzak ezartzen ditu: soldata gastuaren murrizketa eta produktibitatea handitu.

Produktibitatearen bakarkako jarraipena, “coaching”a, “disponibilitateak”, probintzia mugakideetan lana, lan taldeen trinkotzea, zentralen itxierak… eta hainbat gaik erantzun sendo eta argia behar dute izan, lan-harreman berri baterantz garamatzan eskailera baten mailak baitira, naiz eta mantso, zatika, herrialdeka eginten ari diren.

Langileak norberak bere interesen aldeko aldarria egiterakoan, eskubideen aldekoa, enpresaren inposaketa eta gehiegikeriak salatzerakoan gure elkartasunaren hartzaile da; Bizkaian eta Tenerifen aurrera eramango diren greba eta grebalariekiko elkartasun osoa adierazi nahi dugu, hala nola beste herrialde batzutan antzeko mobilizazioak lantzen ari diren langileekiko ere. Sindikatu “negoziatzaileak” adierazi eta zabaldu egiten duten etsipena beraien interesen isla dela agerian dago, ez gainontzeko langileona

Euskal Herria, Galiza eta Estatu osoko langileak animatu nahi ditugu indarrean dauden mobilizazioei bere sostengua eman diezaioten eta Enpresaren eraso berri bakoitzari erantzuna emateko, erantzun kolektiboa eraikitzeko bidea eginez, eritzi eta parte-hartze eskubideak bermatuko dituen bermatuko dueña

ONDORIOA: CIG eta LAB sindikatuok Etengabeko Mobilizaziorako engaiamendua indarrean mantenduko dugu “Eraldaketaren” inposaketa indarrean dagoen bitartean. Era berean, erantzun bateratuen alde lan egiteko prestutasuna agertu nahi dugu, erantzun sendo, jarraitutasundun eta azkarren alde. Isiltasunak, isiltzeak ez du deuserako balio.

JAKIN, PARTE HARTU ETA ERABAKI NAHI DUGU
NEGOZIAZIO ETA INPOSAKETA IRAUNKORRAREN AURKA
MOBILIZAZIO ETENGABEA! 
»
 

 

 

CORREOSen enplegu suntsiketaren aurkako protestak indartzen ari dira

0

Bizkaiko Correoseko sindikatu guztiek (LAB, CCOO, ESK, UGT, ELA, CSI-F) deituta ekainaren 17an hasi ziren protestak, Correos Bizkaian egiten ari den enplegu suntsiketa salatzeko: 27 lanpostu desagerrarazi berri dituzte Bizkaian, eta horiei gehitu behar zaizkie aurreko urte t’erdian galdu ziren beste 11 lanpostu.

Atzo, ekainak 25, goizeko 11etan ekarretaratzea egin zuten Bilbon, Correosek dituen bulego zentralen aurrean.

Ekimen honen aurretik, goizeko 08.30etan, ordezkari sindikalek eta lanpostu galerak eragindako langileek (Correosek Casilla plazan duen banaketa gunean aritzen zirenak) lantoki sarreran bilkura egin zuten.

Ekainaren 17an egin zen langile batzarrak horrela erabakita, protesta elkarretaratzeak egingo dira asteazkenero, goizeko lehen orduan lanpostu suntsiketak eragindako zentruetan edota eguneroko posta banaketa egiteko plantila nahikorik ez duten tokietan, eta goiz erdian, Correosen Bilboko bulego nagusian.

Halaber, langile batzarrak erabaki du 2 orduko lanuztea deitzea, goizeko 10etatik 12etara, uztailaren 4ean, ostiralez. Egun berean goizeko 10.30etean elkarretaratzea egingo da Correosen zentralean.

Protesta hauekin Correoseko zuzendaritzari eskatzen zaiona da: maiatzean ordezkaritza sindikalari aurkeztutako plantilen berronartzeak errebisatzea, zuzendaritzak soberan jo dituen langileak birkokatu ditzatela dagozkien unitateetan; eta jar dezatela lan zentruetan behar adina langile Posta Zerbitzu Unibertsala eskaintzeko ezarritako betebehar legalak egunero bermatu ahal izateko.

 

 

 

LABek delegatuen batzarra egin du Hauteskunde Sindikalen kanpainari hasiera emateko

Hauteskunde Sindikalen prozesuari anbizioz ekiteko delegatuen batzarra burutu du gaur LAB sindikatuak. Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian izan da eta LABeko 600 kide batu dira bertan.

Ekitaldian bi interbentzia izan dira. LABetik Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak hartu du hitza eta Sorturen izenean Rufi Etxeberriak.

Hauteskunde sindikalen prozesua (epealdi trinkoa) abiatzear den honetan, ezinbestean, bizi dugun testuinguruari arreta ipini dio Etxaidek; egoera sozioekonomikoa, lan harremanak, eta Euskal Herrian irekia den estatusaren inguruko eztabaida izan ditu hizpide, besteak beste.

AINHOA ETXAIDEren interbentzioa
HAUTESKUNDE PROZESUAREN GARRANTZIA ETA BALIOA LABentzat

«Datorren ikasturtean buru belarri sartuko gara hauteskunde sindikalen epealdi trinkoan. Ez dute hauteskunde politikoen oihartzuna izango. Baina ez izan zalantzarik, hauteskunde hauetan gertatzen denari begira izango ditugu bai patronalean, baita gobernuetan ere. Ez dira bigarren mailako hauteskundeak.

Apustu sindikal batzuk indartuko dira, beste batzuk ahultzen diren bitartean. Aukera bat dira eztabaida sindikala suspertzeko lantokietan eta sindikalgintzaren inguruko eztabaida indartzeko kalean. Lehia nagusitu da eta batzuek kaltegarria dela esango dute. Ez gaude ados. Langile klaseak inoiz baino premiazkoagoa du egoera iraultzeko bokazioa duten proiektu eta sindikatu ereduen alde egitea, gobernuen eskutik ibili direnei bizkarra emanez.

Gure asmoa, lehenik eta behin, hauteskunde sindikalak Euskal Herriko agenda politiko eta sozialean kokatzea da. Ez delako berdina Herri eta klase bezala aurrez aurre ditugun erronkei mapa sindikal batekin edo bestearekin aurre egitea.
Nor indartu behar den guri galdetuz gero, erantzuna bistakoa da: izan landunak edo langabeak, lan produktiboan edo erreproduktiboan jardun, gure ustez LAB indartzea da euskal herriaren eta euskal langileriaren hauturik hoberena.

Zenbat eta ordezkari gehiago lortu LABek orduan eta aukera gehiago langileen eskubideak borrokatzeko. Zenbat eta LABeko militante gehiago lan munduan orduan eta aukera gehiago patronalaren gehiegikeriei aurre egiteko eta instituzioak beste politika publiko batzuk egin ditzaten borrokatzeko. Eta zalantzarik ez eduki, zenbat eta LAB gehiago, aldaketa politikoaren aldeko borroka gehiago euskal herriko sindikalgintzan.

Gure istoria laburrean hauteskundeak izan duten garrantzia ezaguna da. Langileak izan dira LABen proiektua enpresetan aurrera eraman dutenak eta Euskal Herriko mapa sindikalaren erdian jarri gaituztenak.

Hauetan ez dugu joera mantentzera mugatu nahi: sindikatuaren ibilbidean fase berria ireki nahi dugu. Euskal sindikalgintza eraberritu behar dela pentsatzen dugulako, eta horretarako LAB sendo bat behar dugu. Eredu eta estrategia sindikalaren inguruko gogoeta sakona egin behar dugu; langile bezala, herri bezala, eta sindikatu abertzale eta borrokalari bezala. Beharrezkoa dugu egoera berriei aurre egiteko eta gure borroka egoera berrietan egiteko. Sakoneko ariketa politikoa da eta hauteskunde hauetatik aterako den mapa erabakigarria izango da urrats hori behingoz emateko.

Gogoratuko duzuenez, 1995eko hauteskundeetan %15a lortu genuen, “sindicato mas representativo” izatea lortu genuen eta horrek mapa sindikala aldatu zuen. Sindikalgintza hiruren arteko kontua izatetik laukoa izatera pasa zen. Gaur arteko bidearekin gure posizioa eta papera indartu dugu, pisua eta erreferentzialtasuna lortu dugu. Eta bada garaia mapa berriro astintzeko.

Momentua da bi bloke eta lau sindikatuetako mapatik gehiengo sindikalaren mapara jauzia egiteko. Sindikalgintza abertzalea hegemonikoa egiteko garaiak dira eta hori da bultzatu nahi duguna: gehiengo sindikal zabal eta sendo bat. Eta LAB sendo, gehiengo horren parte izateko eta, zergatik ez, erabakigarriak izateko gehiengo horren osaketan eta bilakaeran.

Lo que está en juego es el mapa sindical con el que abordaremos los grandes retos que tenemos como Pueblo y como Clase. Y tenemos un gran reto tambien como movimiento sindical. El sindicalismo vasco se tiene que renovar, hay que abordar el debate de modelo sindical si queremos ser capaces de enfrentarnos a los nuevos retos que ya estamos viendo; y si queremos seguir luchando por nuestras reivindicaciones en condiciones nuevas, mucho mas adversas y complicadas para la clase trabajadora.

Mayoría sindical vasca si o no; con qué fuerza; con qué estrategia. Construimos una gran alianza sindical, social y política entre los sindicatos vascos o seguimos a lo que estamos cada uno. Son incognitas que están por resolver y se deben resolver los próximos años. Las elecciones serán determinantes en estos debates, sabemos que es así y así las queremos abordar.

El Primero de Mayo fijamos posición: hay que dar un nuevo impulso al camino emprendido en el 2008. Para eso necesitamos acuerdos sociales amplios y alianzas sindicales solidas. La posicion de LAB es clara y es sincera. El llamamiento a los y las trabajadores es tambien muy claro: ¡la garantía para avanzar en esa direccion es LAB!

Sobra decir que vivimos en época de grandes cambios. En un cambio de epoca podemos decir ya. La estamos abordando desde una posición básica: disputar el poder. Nuestro futuro se está determando ahora y la clave es quién decide. Quién decide, cómo lo hace y dónde lo hace. Esa es la principal batalla y el mapa sindical determina. No es lo mismo un mapa que otro para enfrentarse a lo que pasa.

Vosotros y vosotras lo sabéis mejor que nadie, en las empresas es la clave. Hay más lucha, hay más defensa del empleo donde mayor es la presencia de LAB. Somos el sindicato que más se moviliza. Y los que más movilizamos.

Esto es algo que no solemos reivindicar; y sinceramente, creo que hacemos bien porque no es nuestro estilo decir que somos los mejores. Eso no es una oferta. No sé si lo somos, pero sé que no aspiramos a ello. Aspiramos a cambiar Euskal Herria, luchamos para transformar la situacion de la clase trabajadora en Euskal Herria y para ayudar a cambiarla tambien en el resto de Pueblos. Y eso no se se hace desde la prepotencia. Eso se hace con mucha militancia y mucha acción sindical. ¡Eso sí es una oferta sindical! Esa es nuestra oferta.

No es casualidad que sea LAB el que más crece desde la imposición de la reforma laboral. Hace un año estábamos negociando un acuerdo interprofesional para dar cobertura a los convenios y proteger nuestro derecho a la negociación colectiva. Un acuerdo que no le daba la vuelta a la reforma pero limitaba sus efectos y era un buen punto de partida para construir una alternativa real. El acuerdo no se firmó porque Confebask le dijo que no al Lehendakari; pero nosotros y nosotras no tenemos ninguna duda: ha sido la vez que más cerca hemos estado de una acuerdo que condicionaba y ponía trabas reales a las pretensiones patronales.

Deslegitimamos la posición de la patronal y metimos la negociacion colectiva en la agenda política e institucional. Llevamos la confrontacion hasta el ámbito institucional, movimos posiciones, sumamos fuerzas en nuestra propuesta, elevamos la presión y forzamos una negociacion. Eso es LAB. Esa es nuestra mejor campaña. Lo hicimos para un acuerdo interprofesional, lo hacemos para defender convenios tanto de empresa como de sector.

Un sindicato con propuesta. Así queremos abordar estas elecciones porque es nuestra mejor carta de presentación. Una carta que se corresponde con nuestra práctica sindical diaria, una carta avalada por todo un recorrido. Ninguna protesta sin propuesta. Rafa no se cansaba de repetirnos este lema y lo haría hoy si estuviera donde tenía que estar, aquí entre nosotros y nosotras.

LABen ESKAINTZA
Ikusten duzue, hauteskundeetan gure lerro eta jarrera sindikalak berrestuz aurkezten gara. Hobetzeko konpromisoarekin, gure estrategia sindikalean sakontzeko asmoarekin; baina ikuspegian asmatzen dugula pentsatuz. Gure ustez egoerak eskatzen du gertatzen ari dena gogor salatzea. Zorrotzak izan behar gara langileen egoera eta atzean dauden arrazoiak aztertzen ditugunean.

Guztiz kritikoak izan behar gara eta indarrak bildu behar ditugu jarrera kritikoan. Jendea atera behar dugu botere ekonomikoaren logikatik, geroz eta jende gehiago izan behar gara arazoa ez dela ekonomikoa pentsatzen dugunak, arazoa guztiz politikoa dela ulertzen dugunak eta beraz konponbidea daukala aldarrikatzen dugunak.

Kritikatu, salatu eta alternatiba dagoela aldarrikatu. Lantokietan eta lantokietatik kanpo. Herrian, eragile sozialekin, eta langileengana zuzenean joz. Eskuz esku.
Indarrak bildu behar ditugu gure irakurketaren inguruan, eta INDAR HORIEK ALTERNATIBAREN ERAIKUNTZARA BIDERATU BEHAR DITUGU.

Eta alternatiba badago, gure ustez, bat eta bakarra da: EUSKAL HERRIA ERAIKITZEA, LIBRE ETA DEMOKRATIKOKI, HERRIA OSATZEN DUGUN LANGILEEN INTERESEN GAINEAN. Eta gehiago, badago ere alternatiba hori eraikitzera eramago gaituen prozesua martxan. Hori ere aldarrikatu nahi dugu LABetik.

Hau da eta izan behar du LABen ikurri hauteskunde sindikaletan, langileak gure sindikatura batu nahi ditugu. Indarrak LABen bildu nahi ditugu. Baina LAB tresna dela pentsatuz beti eta indar horiek alternatibaren mesedetan kokatzeko asmoarekin. Batzen ditugun indarrak alternatibaren zerbitzura jartzea da gure konpromisoa. LABen indarrak bildu bai, LABentzat? Ez, EUSKAL HERRIAK BEHAR DITUEN ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALAK EKARRIKO DITUEN PROZESUARENTZAT NAHI DITUGU GUK INDAR HORIEK.

LAB BOZKATU ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALAREN PROZESUA INDARTZEKO
Hauteskundeetan buru belarri gaudela sartuko gara kurtso berrian, baina begietako bat egoera politikoan dugula egingo dugu sarrera. Egoera oso mugitua dagoela bukatzen dugu kurtsoa eta hitzordu garrantzitsuekin hasiko dugu: estatus politiko berriaren eztabaida EAEn, ziklo politikoa berri bat irekitzeko atarian Nafarroan, instituzionalizazioaren eztabaida pil-pilean Ipar Euskal Herrian. Galdeketa Catalunyan, erreferenduma Eskozian.

Aldaketaren eztabaida mahai gainean dago. Aldaketa emango da. Eta posizio guztiak mugitzen ari dira. Espainiarrek erregea aldatu dute, zertarako? Iraultza demokratiko bat burutzeko ez behintzat. Euskal Herrian edo Catalunyan burutzen ari garen prozesuak geldiarazteko, bai, ez gara oso urrun ibiliko horrela pentsatuz gero.

Iraultza demokratikoa hemen egin behar dugu, gure kabuz, gure bidea hartuz. Giltza: gure erabakiak hartzeko eskubidea, hitza herriari ematea. Hitza hartzea eta gu izatea.

Eta baldintzak inoiz ez bezalakoak dira: gehiengo zabala EAEko Parlamentuan, aldaketak eskatzen dituen gehiengo mobilizatu bat Nafarroan, gehiengo politiko eta sozial bat instituzio propioa eta ahalmen politikoak exigitzen dituenak Ipar Euskal Herrian, sindikalgintza abertzalearen nagusitasuna lan munduan eta akordio sozial zabala eragileekin….

Mobilizazio soziala behar beharrezkoa da, noski baietz. Baina ez ditzagun gure erantzukizunak mobilizazio sozialean hurtu. Baldintza hauekin erabakitzeko eskubidearen borroka irabaztea euskal eragile politiko eta sindikalen eskutan dago. Mobilizazio soziala bai, noski. Eragileon konpromiso politikoak ere bai!

Erronka handiak ditugu esku artean. Anbizioz heldu behar diogu hauteskunde sindikalen prozesuari. Proposamenak ditugu, iniziatibak ez zaizkigu falta. Badugu programa oso bat, lantokiz lantoki ezagutarazi eta konpartitu beharrekoa. Eta sindikatu batentzat garrantzitsuena dena ere badugu: gure militantzia. Jarrai dezagun lanean, gora LAB!! »

 

 

 

LABek Arreta soziosanitarioan lan egiteko gaitasun profesionalen zertifikazio prozesua salatu du

Aurten (2015) bukatu beharko luke hirugarren adinekoei eta dependentziari arreta zerbitzuen langileen ahalmenen errekonozimendu prozesua, hots, eskarmentuaren bitartez lorturiko zertifikazioaren prozesua, alegia. Hau Dependentzia legeagatik eta ondoriozko hainbat dekretuengatik inposatua izan zaigu langileoi, eta sekulako txapuza dela esan dezakegu.

Nafar Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren bitartez, hainbat esparru profesionaletan esperientzia baloratzeko agindua eman bazuten ere, oztopoz jositako lasterketa izaten ari da langileontzako.

Gehienok, emakumeok, eskarmentu zabala badugu ere (askotan 20 urtetik gorakoa), ez dugu titulorik ateratzeko aukerarik izan, baina hamaika formakuntza ikastarotan parte-hartu dugu, eta orain, badakigu, sarritan ez dutela ezertarako balio izan.

Hauexek dira xedapenaren faseak: inskripzioa, aholkularitza, ebaluazioa eta jadanik eskuratuta dituzten gaitasunak aitortza, bai homologatutako kurtsoen bitartez, bai eta frogen gainditzearen biartez ere. Langileok geure denbora eta dirua (sarritan dirutza) inbertitu behar izan dugu, guk geuk ordainduz bidaiak, tasak, kurtsoak eta lan-orduak. Gainera, tamalez, asko izan dira 1800 € baino gehiagoko kurtsoak ordaindu dituztenak, Profesionaltasun Zertifikatua lortuko zutelakoan. Izan ere, prozesu honetan, Nafar eta Euskal Gobernuek ez dituzten langile adina kurtso eskeini, eta ondorioz, prozesuaz kanpo geratu diren langileak asko dira. Beste askok, bide pribatua aukeratu zutenek, ez dute titulorik eskuratu homologatu gabekoak zirelako.

Hauxe izan da kaosaren azken ginga, sektore prekarizatu honek behar zuen azken brotxea; jubilazioan pentsatu beharrean, karrera profesionalean pentsatzen egon behar, eta gainera, alde batera utziz sektore hauetako milaka emakumeon iritziak. Esaterako, askori, aurten atera beharreko zeozer dela esan zaie behin eta berriz, baina 2015eko bukaera akreditatuak egon behar dutela da egi bakarra. Edo adibidez, ebaluatzaileek erabilitako irizpideak ez dira batere homogeneoak izan. Fase guztiak zehaztu gabeko ziurgabetasunean eman dira, deskoordinazioz eta akatsez beteriko prozesua izanik, eta hau guztia langileok ordaindu dugu, guk epe guztiak bete behar izan ditugularik. Bitartean, zenbait sindikatuk etenkin ateratzen homologatu bariko kurtsoak eskeiniz.

Oso gutxi dira gaur egun, inposaturiko epemuga kontutan harturik, tituloa atera dutenak. Horregatik, LABek, eskumena duten administrazio publikoei (Nafar Gobernua eta Eusko Jaurlaritza) uda baino lehen xedapenaren analizi eta balorazioa egiteko dei egiten die. Horrela, langile afektatu moduan, honakoa EXIJITZEN dugu:

1.- Pertsona Dependienteei Arretarako Zertifikazioa, bai etxekoa zein instituzioetakoa, Laneko esperientziaren bitartez eta/edo ikaskuntza formalen edo ez formalen bidez pertsonek eskuratzea, inolakoa kosterik gabe langilearentzako.

2.- Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 10.artikuluaren aginduz, eskarmentuan oinarrituriko gaitasun profesionalaren errekonozimendu prozesuan langile guztiek parte-hartu ahal izatea, horretarako beharrezkoak diren bezain beste deialdi publiko eskeiniz.

3.- Gaitasun profesionalen akreditazioaren dialdi horien baitan, gaitasunen bat frogatu barik balego, Nafar eta Euskal Gobernuek formakuntza kurtsoak eskeini behar dituzte, doainik eta langile guztientzako nahikoak izanik.
 

 

 

Kalitatezko Osakidetza baten alde mobilizatuko dira gaur mahai sektorialeko sindikatu guztiak

0

Osakidetza Mahai Seltorialean ordezkaturik diren sindikatu guztien Osakidetzak enplegu sortze eta egonkortze proposamen bat egin eta 2011ko Garapen Profesionalaren deialdiari berehalako irtenbidea eman dezan exigitzeko Bilbon manifestatuko dira gaur arratsaldeko 18:00etan.

Osakidetza Mahai Seltorialean ordezkaturik diren sindikatu guztien irakurketa
ASKI DA! Kalitatezko Osakidetza baten alde, enplegua sortu

«Ekainaren 4an egindako prentsaurrekoan salatu genuen Osasun Sailak Osakidetzako langileoi sistematikoki inposatzen dizkigun murrizketen ondorioz dugun egoera. Aldi berean, mobilizazioak iragarri genituen, etengabekoak eta gero eta handiagoak izango direnak. Izan ere, egin egingo ditugu, harik eta Osakidetzak enplegu sortze eta egonkortze proposamen bat egin eta 2011ko Garapen Profesionalaren deialdiari berehalako irtenbidea eman arte.

Gaur berriro hemen gara herritarren aurrean salatzeko nola gauden Osasun Publikoan 5 urteotako etengabeko murrizketak jasan ostean:
3000 langile ebentual lanik gabe
langileko, 67 lan-ordu gehiago bataz beste.
%20ko murrizketa benetako soldatan
%10 gutxiago den osasun peltsonalak gero eta handiagoak diren beharrei aurre egiten die, lan gehiago eginez eta soldataren %20 gutxiago jasoz.

Egoera honen aurrean, Osakidetzak osasun-profesionalei zuzendutako borondate-konsignak baino ez ditu proposatu (“egin gehiago gutxiagoarekin”). Errealitateak, aldiz erakusten du Osakidetzako langileok garela “gutxiagoarekin, ahal duguna egiten dugunok”.

Gauzak horrela, Osakidetza personal murrizketek sortutako asistentzia-hutsuneak disimulatu behar ditu publizitate kanpainen bidez. Horretarako, itxarote zerrendak eta Ospitaleetako eta Osasun Zentroetako estutasunak izkutatzen diren bitartean, Osakidetzak berrikuntza terapeutiko eta antolaketari dagozkionak aurkerten ditu (kirurgi teknika berriak, aurrerapen informatikoak …) oso lorpen handiak balira bezala, eta herritarren osasun arretaren gakoa lorpen horietan balego bezala.

Osakidetza geu despistatu nahian dabil, murriztua eta desmotibatua dagoen pertsonala izanda, ezin baita inolaz ere sanitate publikoa hobetu, akaso ozta-ozta mantendu.
Osakidetzako langileok jakin badakigu murrizketa horiek guztiek gutxitzen dutela ematen dugun zerbitzuaren kalitatea, gero eta handiagoa den lan zamari aurre egin behar baitiogu gero eta zaharragoak garen langileok.

Hori dela eta, Mahai Sektorialean gauden sindikatuok dei egiten diegu Osakidetzan dauden langileei eta herritar orori, ostegunean, ekainak 26, arratsaldeko 6etan Bilboko Bihotz Sakratutik aterako den manifestaziora joateko.»
 

 

 

LABek errekurritu egingo du Transportes Mandiolako 18 langileen kontratu etetea onartzen duen ebazpena

Joan den Maiatzaren 19an, 2.zenbakidun Bilboko Merkataritza Arloko Epaitegiak, Areitio portuan, Mallabian kokatuta dagoen Mandiola Garraioko langileen kontratuak desagerrarazi zituen.

LABetik 2. Zenbakidun Merkataritza Arloko Epaitegiaren autoari energiaz uko egin nahi diogu, Mandiola Garraioen 18 langileen kontratuen desagerpenagatik. 

Areitioko portuan, Mallabian, kokatuta dagoen Mandiola Garraioak, enpresa kudeatzen duten zuzendaritza eta aldi berean enpresaren jabeak diren gestio txarra eta alferrekotasuna salatzea besterik ez zaigu geratzen.

Urteak izan dira Mendiolako langileak esplotatzen, urteetan besteen lanaren kontura etekinak atera dituzte eta euren gestio txarraren ondorioz gauzak txartzen hasi direnean arratoien moduan korrika irtetea erabakitzen dute.

Errua Sindikatuei botatzen diete, naiz eta eurena izan, zero minututik enpresa txarto kudeatu dutenak. Aurpegia eta izena jarri behar zaie, Pedro Argarate eta Igor Argarate. Bi funtzionario, besteen izerdiaz etxe onak eta autoak ordaintzea lortu dutenak, ARRILAU-ren izenean pabiloiak erosita (Jabea bi banako hauen ama eta emaztea da) urtean 300.000€-gatik Mandiola Garraio enpresari berralokatzeagatik diru garbia lortzen dutenak eta bide batez 18 langileen bizitzak suntsitzen ari direnak.

Langileek euro bat kobratzen ez duten bitartean, dituzten zorrak erositako pabiloien kudeaketarako sorturiko ARRILAU enpresaren bitartez ordaintzen ari dira.(zeinetan argarate Jaunak apoderatuak diren), etxean geratzen da dena.

Gutxi ez balitz dagokien Autoritateei burla egiten saiatu dira Sozietate Anonimo Laboral bat sortzen, kapitala beraiek jarrita, besteok leloak bagina bezala eta beraiek azkarrak. Horrezgain dituzten bezeroak mantentzen saiatzen ari dira, hirugarren enpresa batetara bideratuz (T y D, Transportes y Distribución) lehen Mandiola Garraioko bazkide izandako batena da, prozesu honek irauten duen denboran, bezero zorro hori kudea dezan, hilabete gutxi batzuetan berriro enpresari onak eta langile duinak bezala agertzeko.

LABek autoa errekurritzeko asmoa duela iragartzen du publikoki, proba nabariak daudelako aita-semeak lehengo bazkideen laguntzarekin, atzetik lapurtzen jarraitzen dutela eta euren ezagunen baten enpresa bitartez bezeroekin geratzeko alegiletan jarraitzen dutelako.

LABek lanpostuak babestu eta beraiengatik borrokan jarraituko du, honako jendeak lanpostuak suntsitu ez ditzan, al den neurrian lasai joan ez daitezen. Argi dago lanpostuen suntsipena eguneroko ogia dela eta Garraio Sektoreak gero eta prekarietate handiagoa duela, ez gaur egunean jasaten den lan suntsipenagatik bakarrik (sektoreko langileen esplotazioaz hitz-egin gabe) baizik eta, patroien gestio txarraren ondorioz, Asetravi-ko bazkide batzuen kudeaketa kalitatea zalantzan jarriz, bere lehendakariagandik hasiz.