Pasadan martxoaren 28an 49 urteko J.M.A.R langileak lan istripua izan zuen Noaingo Gescrap enpresan. Lanean ari zela metalezko pieza batek buruan jo zion, eta ondorioz oso larri herietxera eraman zuten. Gaur zauri horien ondorioz hil egin da.
Atzo bukatu zen 2.500 kilometro bete eta gero Upereletik Bilbora Korrikak euskararen alde osatutako bidea. Ibilbide osoan egin bezala eta lan munduan zein kalean euskararen normalizazioan bere konpromezua berretsiz. LAB ere presente izan zen Korrikaren azken kilometroetan. Euskal Herriko Gehiengo Sindikalaren 2.492 kilometroa bete zuen Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak Bilbon. Korrikaren amaieran lekukoaren barruan Euskal Herriko txoko guztietan barrena ibili den mezua irakurri zen.
Aurtengo mezuaren egileak, Lorea Agirrek, azken kilometroa egin ostean irakurri zuen Urepeletik Bilbora eskuz esku lekukoaren barnean iritsitako mezua:

Langileok aldaketa euskaraz, kalean zein lanean, askatasunean!
«10 egunez Euskal Herriko auzo, mendi, errepide, lan zentro eta bazterrak euskararen aldeko aldarrikapenez bete ditugu.
LAB sindikatuak 19.Korrikarekin bat egin du eta langileon hizkuntza eskubideak eta lan munduaren euskalduntzea Korrikaren baitan presente egon dadin, lan munduan euskarak bizi duen egoera lau haizetara zabaltzeko deiadarra egiten dugu»
La manifestación partirá a las 12h desde los Golem y durante todo el día podremos disfutar de diferentes actos.
Aberri Eguna gertu dugu. Aurtengoan Independentista Sareak Iruñean egin du deialdia Apirilaren 5ean eta LABek bat eginez, antolatutako manifestazio eta ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi dei euskal langile guztiei. Manifestazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Golemen eta egunean zehar ekimen ezberdinetaz gozatzeko aukera izango da.
EGITARAUA
12:00 GOLEM Manifestazioa (Jaranako eta Gipuzkoako Txistulariak, Trikitilariak, Fanfarreak…) Ekitaldia bukatzean Iruñerriko Joaldunak kalejiran Alde Zaharrera abiatuko dira.
13:30 Djoseba (Burlata) – qwerty Tabernan.
13:30 Piper fritoak – Cordovilla tabernan
13:30 Txistor jatea – Su Berri eta Garazi Tabernetan
13:30 Betekia tomatearekin – Zuriza tabernan
13:30 “Gilda” dastaketa Jarauta, San Lorenzo, Deskalzos, San Frantzisko eta Campana Kaleko tabernetan. Txalaparta eta txistulariekin.
13:30 Kontzertua: Marianitos Blai – Herriko tabernan
15:00 Bazkaria Anaitasunan igerilekuan– Menua 20€ Txartelak salgai: Herriko, katakrak eta Meson de la Nabarrerian
16:00 Dj Txingu (Donostia) La Barbacoa Tabernan.
16:00 Karaokea – Kalekalde gazte lokalean
16:30 Dj Romano – Gora Iruñea tabernan
17:00 Kontzertua: “Tokan2 La Polla” – Bullicio Peñan
17:00 Kontzertua: Selektah Stepi & Kenitra (Bad Sound System) Herriko tabernan
17:00 Euskararen taupadak Martin Bertso eta Tiritatxo – Zentral kafe antzokia
17: 30 Djoseba (Burlata) Bodeguita tabernan
17:30 San Lorenzo kaletik 3indarock elektrotxaranga
18:00 kontzertua: Ahuntzape eta Amonak… Muthiko Alaiak Peñan
18:00 Kontzertua: Aski da! – Krawil tabernan
18:30 Kantuz! – Udal Plazan
18:30 Kontzertua: “Tokan2 La Polla” – Infernu tabernan
20:00 Kontzertua: JP Brass Band eta Dj Atreyu – Garazi tabernan
21:00 Kontzertua: Benantion eta Dj Jotatxo – Terminal tabernan
21:00 Dj Bull – Herriko tabernan
* Bazkarirako txartelak erosteko aukera izango da Martxoak 30a arte. Iruñean (Katakrak, Meson de la Nabarreria, Carmen kaleko Herriko), eta 943561853 telefonora deituz edo www.independentistak.eus webgunearen bitartez.
** Oharra: bazkariaren antolaketa errazteko eros ezazu txartela lehen bait lehen, eskerrik asko
Pasadan asteazkeneko atxiloketak salatzeko eta euskal preso eta senideen eskubideen defentsan milaka herritak elkartu ziren larunbatean Donostian. 6.000 euskal herritar inguru Antiguako auzotik Boulebarrera joan ziren politika errepresiboen amaiera exijitu eta konponbidearen eta bakearen alde.
URIBE COSTA elkartea, aniztasun funtzionalak dituzten hainbat pertsonei arreta ematen dien enpresa da. 100 langile inguruk lan egiten dute bertan eta Bizkaiarako ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen du eskualdean. Lan baldintzen eta arreta zerbitzuen hobekuntza eskatzen dute.
URIBE COSTA elkartea, aniztasun funtzionalak dituzten hainbat pertsonei arreta ematen dien enpresa da. Gaur egun, Bizkaiarako ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen du UCak; Bizkaiko Aldundia zerbitzuaren titularra bada ere, elkarte honen bitartez, 100 bat langile dabiltza hainbat erabiltzaileei arreta ematen.
Langileria duela urte ta erdi pasata antolatzen hasi zela. Denbora horretan enpresaren jarrera jasangaitza izan da. Izan ere, duela ia urtebete mobilizazioekin behartu zuten langileek enpresa negoziatzera, baina enpresak, traba guztiak jartzeaz gain, negoziatzeari uko egin dio, eta ondorioz, mahatik altxatu ziren. Horrela, orain, egunero lanera pegatinekin doaz eta atzo lehenengo kontzentrazioa burutu zuten. Beste hainbat ekimen aurreikusi zituzte dagoeneko, tartean, hurrengo apirilaren 16an Algortan egingo den elkarretaratzea
Familiez osaturiko elkartea den heinean, erabiltzaileen familiartekoekin harremanetan jartzeko lanetan hasi dira, denon atean lan baldintzak eta arreta zerbitzua hobetuko nahian-
Komiteak gaurdaino egindako lanaren balorazio oso positiboa egiten du, eta borrokara gerturatu den guztiei eskerrak eman nahi dizkie.
Martxoaren 25ean hauteskunde sindikalak egin ziren Bilboko Udalean. Bigarren indarra izaten jarraitzen dugu, delegatu bat gehiago lortuz.
2. Parte hartze handia, %81. Poztekoa da langileek erakutsitako ardura.
3. Bigarren indarra izaten jarraitzen dugu, delegatu bat gehiago lortuz.
ERROLDA: 2351
BOTO EMAILEAK: 1908
|
2011
|
BOTOAK
|
DELEGATUAK
|
2015
|
BOTOAK
|
DELEGATUAK
|
ALDEA
|
|
ELA
|
1035
|
14
|
ELA
|
997
|
14
|
|
|
LAB
|
324
|
4
|
LAB
|
321
|
5
|
+1
|
|
SVP
|
273
|
4
|
SVP
|
295
|
4
|
|
|
CCOO
|
137
|
2
|
CCOO
|
137
|
2
|
|
|
UGT
|
99
|
1
|
UGT
|
58
|
0
|
-1
|
Proposamenetan eta ekintza sindikalean mantendu dugun koherentzia eta konpromisoari emandako babesa eskertu nahi diegu LABekin bat egin duten guztiei.
Aurrera begira, enplegua, euskararen normalkuntza, barne sustapenean aukera berdinak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta zerbitzu publikoen defentsak gure konpromisoaren ardatz izaten jarraituko dute.
Halaber, Euskal Herriak behar duen aldaketa sozio-politikoaren alde lanean jarraituko dugu, alternatiba ezkertiar eta abertzalea eraikitzen.
Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorraren Sektore Mahaiaren ordezkaritzaren %100 osatzen dugun LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok deituta lanuzteak burutu dira Lanbiden martxoaren 25, 26 eta 27an. Aldarrikapen berdinen gainean mobilizaziora deituz egiten den zortzigarren deialdiaren aurrean gaude eta gaurkoan, gatazka honek sozialki duen dimentsioa irudikatzeko, sindikatuetako idazkari nagusiak gerturatu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin den elkarretatzera.
Joseba Izaga, LABeko delegatua Eusko Jaurlaritzan
{saudioplayer}http://www.lab.eus/materiala/audioak/JosebaIzaga.mp3{/saudioplayer}
Lanbideko bulegoetako tentsio egoera egunez egun larriagotzen ari da, ondoz ondoko zuzendaritza-taldeek zerbitzua antolatzeko eta kudeatzeko gaitasun eza ere jasan behar duten bitartean.
Gobernua tematu da lanpostu zerrenda prestatu eta, hortik sortuko diren postuak betetzen; halako moldez, ezin sindikatu GUZTIOK eta plantillaren gehien-gehiena sumindu eta amorratu gaituen.
Azken lau urteotan bileren segida amaigabeko zigorra pairatu behar izan dugu, baina gobernuak ez du amora eman negoziazioaren giltzarri-puntuetako batean ere, ezer ez. Ez dira saiatu benetako negoziazio bat egiten, ezta hurrik eman ere. Sindikatu guztiok susmo bera dugu: adarra jo eta baita ziria sartu ere egin digute. PNVk, Lanbide antolatzerik ez izateagatik aurreko gobernua hainbeste kritikatu zuenak, gero hankasartze berdinak edo okerragoak egin ditu. Sailburu berriak, Toña jaunak, Aburtoren lan-taldearen proposamena bere egin du eta ez du Negoziazio Mahaiaren bilerarik deitu, ezarritako planarekin aurrera eginez.
Gobernuak egin nahi duena azkenean gauzatzen bada, langileek beren lan-baldintzetan eraso bat gehiago jasango dute, baina zerbitzuan izango duen eragina ikaragarria izango da. Kudeaketa txarragatik nazka-nazka eginda dagoen plantilla batentzat, hori azken tanta izango da.
Honi gehitu behar zaio langileak jasotzen ari diren erasoen aurkako neurriak ezartzeko Lanbideko zuzendaritzak eta Gobernua erakusten ari diren gaitasun eza.
Egoera honela, dei egiten diogu sailburu, Toña jaunari, ez onartzeko jasotako herentzia; halaber, Herri Administrazio eta Justizia sailburu, Erkoreka jaunari, dei egiten diogu LPZ honen negoziazioa birplanteatu dezan, bertanbehera utz dezan onartutako LPZ partziala eta berratxikipen prozesua eta, berehala, sail biek, langileen ordezkariekin akordioak lortzeko benetako borondatea duen negoziazioa hasi dezaten eskatzen diegu.
Gobernuak bere planteamendua berriz aztertzen ez badu, lanuztean ez ezik, abian diren prozesu guztiak auzitara joango dira, eta erakundeko lan-giroa ezin asmatuzko mailaraino asaldatuko da. Egia bada, Lanbide baldintza onetan abiarazi nahi dela, langileekin batera lan egin behar da, eta ez langileen aurka.