LAB Munduko Sindikatuen Federazioaren (MSF) 70. urteurrena gogoratzeko Brasilen egin diren ekitaldietan izan da. Ekitaldiak Brasilgo Sao Paolo hirian egin dira 3 egunean zehar eta Brasilgo langileen Zentralak (CTB) antolatuak izan dira.
Dinero público de formación para pagar nóminas de liberados
El sindicato ELA ha desvelado que fondos públicos supuestamente destinados a formación y promoción del empleo se han utilizado para pagar las nóminas de liberados y liberadas de la estructura de UGT y CCOO. De confirmarse esta información, supondría un auténtico fraude a la clase trabajadora y al conjunto de la ciudadanía, puesto que durante los últimos 20 años UGT y CCOO han justificado las millonadas que recibían del Gobierno de UPN con el pretexto de que gestionan dinero público porque realizan un servicio público.
Sin embargo, los datos publicados hoy confirmarían un “secreto a voces” bien conocido en las empresas y en la calle, a saber, que una parte del dinero público gestionado se ha utilizado para engordar las estructuras corporativas de UGT y CCOO. Al igual que el caso de las dietas de Caja Navarra, tal vez sea legal; lo que es seguro es que resulta inmoral.
Evidentemente, los favores de UPN han tenido su contrapartida, que no es otra que la asunción de la política de UPN y Patronal por parte de UGT y CCOO. Durante estos 20 años, el incremento de las subvenciones y prebendas que recibían por parte del Régimen ha ido parejo al deterioro de las condiciones de vida y de trabajo de la clase trabajadora navarra. Por este motivo reiteramos nuestra postura respecto a la denominada “concertación social”: la cuestión no es incorporar a los sindicatos excluidos al modelo existente, ni siquiera se trata de hacer "reformas" en el modelo, sino de construir un nuevo modelo de relaciones laborales que haga frente a la explotación y la precariedad que sufre la clase trabajadora navarra. El modelo del 95, con sus prebendas e irregularidades, representa el pasado; diseñemos entre todos los agentes implicados un nuevo modelo para el futuro.
En esa dirección, es urgente que se revisen todos los convenios del Servicio Navarro de Empleo, tal y como ha planteado el nuevo Gobierno. Pero además, consideramos imprescindible que Navarra desarrolle un sistema público de formación que pivote principalmente en los centros públicos de formación profesional como garantía de calidad, eficacia y transparencia.
Así mismo, consideramos que UGT y CCOO deben dar explicaciones y asumir sus responsabilidades ante la clase trabajadora. Utilizar dinero público destinado a políticas de igualdad para pagar a liberados del sindicato supone un insulto para las mujeres trabajadoras que sufren la disciminación. Utilizar dinero público destinado a promover “la estabilidad en el empleo” para el mismo destino supone un agravio para los trabajadores y trabajadoras que sufren la precariedad. Y es que discriminación y precariedad se han extendido en Navarra mientras que UGT y CCOO se embolsaban el dinero supuestamente destinado a hacerles frente.
Aski da! Lan istripu gehiagorik ez
Fumbarriko Enpresa Komiteak deituta ordubeteko lanuztea eta konzentzazioa egin dute gaur langileek enpresan lan istripu gehiago eman ez daitezen neurriak eskatzeko. "Fumbarrin lan istripu gehiagorik ez! Gure Lan osasunaren alde!" lemapean ehundaka langile, gazte eta herritar elkarti dira enpresa aurrean.
Egoera hau jasangaitza izanik Funbarriko LABeko kideek enpresarekin bilera urgente bat eskatzeko asmoa erakutsi dute. LABek zuzendaritzari lan eta segurtasunari dagokion plangintza prebentibo integral bat osatzeko lan egutegi bat eskatuko dio, lan istripuak zein gaixotasun profesionalak ekiditeko bidean enpresa eta komitearen arteko elkarlana eta langile guztien partehartzea bermatuko duena.
LABek Gibelalderen dimisioa eskatzen du
Krisiak gazteak larriki kolpatzen ditu. Enpleguko azken datuek erakusten duten moduan langabeziak gora egin du gazteen artean, %5 hain zuzen ere. Hori horrela, Adegiko presidente Pello Gibelaldek egin berri dituen adierazpenak ezin dira larriagoak izan. Honelako adierazpenen aurrean LAB sindikatuak ezin du beste alde batera begiratu. Horregatik gaur Gibelalde jaunaren dimisioa eskatu eta ekimen berriak iragarri ditugu. Datorren ostegunean Adegiren aurrean mobilizatuko gara.
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusiak, izan du Adegik ostiralean egin zituen adierazpenen aurrean sindikatuaren iritzia emateko ardura. Hasteko gogorarazi du langabezi datuak atera berritan Adegik bere irakurketa plazaratu zuela eta hauetan, ohiko moduan, “ez dagoela tarterik ez pobrezia ez prekaerietatearentzat, ez langileriaren egoera larriarentzat”. Are gehiago, gazteek bizi duten egoera buruzko galdera egiten zaionean “Adegik bere benetako aurpegia erakusten du eta bere politikak zein diren agerian geratzen dira”.
Honen aurrean argi eta garbi utzi du adierazpen hauek “onartezinak” direla. Gibelalderen estiloa eta politika langileak iraintzea eta pobreziaren eta prekarietatearen ardura gure gain jartzea da. Gipuzkoan arazoa langileak gara, langileak eta gure eskubideak. Langileak eta langileon ordezkariak garen sindikatuak. Beraz “ez gaude bakarrik aho bero baten aurrean, hau da Adegiren jarrera, eta hitz hauen atzean politika zehatz bat dago”.
Horrez gain Etxaidek “Adegik diskurtso hau babes instituzionala duelako egin dezakela” zehaztu du. Instituzio eta gobernuen aldetik horrelako jarrera salatuak izango balira patronalak ez luke bere burua hain sendo ikusiko eta hori behin eta berriro ikusi dugu Gipuzkoan.
“Hau ez da irain bat soilik gazteei begira, hau iraingarria da langabezian dauden familia guztientzat” gehitu du LABeko Idazkari Nagusiak. Iraila amaieran Hego Euskal Herrian 197.000 pertsona zeuden langabezian eta enplegu zerbitzu publikoetan izena emanda; eta erdia baino gehiago (%54,5) emakumezkoak dira. Langabezian daudenen erdiak baina gehiagok ez dauka inongo babesik. “Gibelalde jaunak benetan uste du etxe horietan gazteei dena ematen zaiela eta eroso bizi direla?” galdera jarri du mahai gainean. Iraingarria da hilabete bukaerara ezin iritsi ibiltzen diren guzti horiekiko.
Iniziatiba zehatzak
Ez gaude horrelako gauzak normalak direla onartzeko prest, eta ondorioz sindikatuak hainbat erabaki hartu ditu. Ezer baino lehen Gibelalderen dimisioa eskatzen du LABek. Horrez gain, sindikatuak patronalarekiko hartu ditugun erabakiak berresten ditugu eta “horrelako adierazpenak egiten jarraitzen duten bitartean harremanak ezingo direla normalizatu” azpimarratu du Etxaidek. Zentzu honetan bertan behera geratzen da Adegirekin egin beharreko zen bilera. Era berean urriaren 15ean Confebaskekin hitzartutako bilera ere bertan behera geratuko litzateke adierazpen hauen aurrean ezer esan ezean.
Instituzioei dagokionean, Batzar Nagusietan Gibelalderen hitzak gaitzetsiak izan daitezela eskatuko du sindikatuak. Etxaidek eskaera zuzena egin die: “Esan dezatela Gipuzkoako instituzioak ea hitz hauek benetan onargarriak diren eta zer egingo duten honelako adierazpenen aurrean”. Eskaera formal bat egingo dio LABek ere Enplegu sailburuari bere jarrera azaldu dezan.
Amaitzeko mobilizatu egingo gara eta hitzordua jarrita dago. Datorren ostegunean Adegiren aurrean salaketa ekimen bat egingo dugu Ernai gazte altolakundearekin batera. Gazteek Euskal Herrian etorkizuna izatea merezi dute eta hori posible da beste norabide bat hartzen bada. LABek ez du amore emango saiakera horretan.
“Nuestros jóvenes viven una vida muy cómoda, en unas familias en las que les damos de todo. No tienen hambre y tienen lo suficiente como para no hacer esfuerzos. El primer problema lo tenemos en nuestras casas, no echemos las culpas a los demás
Tenemos problemas para enviar gente valida a China o India para 3 o 4 años y luego nos quejamos de que aquí no tenemos cabida. La única suerte que tenemos es cuando se casan con chicos del propio país, que ya no les preocupa venir. Y dicho sea de paso, en esos países hay chicas monísmas. Y chicos también”
(Pello Guibelalde, Presidente de ADEGI)
TTIParen aurkako mobilizazioak urriaren 10ean Hego Euskal Herriko hiriburuetan

TTIP, CETA eta TISAren kontra gauden Euskal Herriko jendarte zibileko erakundeak, alderdiak eta sindikatuok multinazionalen onurarako egindako merkataritza itun hauek salatzeko mobilizatuko gara datorren urrian 10ean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Era berean itun hauen kontrako mozioak aurkeztuko ditugu udal eta aldundietan.
Euskal Herriko jendarte zibileko erakundeak, alderdiak eta sindikatuak TTIP, CETA eta TISAren kontra gaude. Merkataritza itun hauek gure ondasun eta baliabideetara heltzeko gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak handiagotzen dituzte, zerbitzu publikoen demokratizazioa kaltetzen dute, jendarte arauentzat eta ingurumenarentzat izugarrizko mehatxua dira, arriskuan jartzen dute gure kalitatezko nekazaritza, baserritar txikien iraupena, elikadura arauak, arau farmazeutikoak, ezinbesteko trantsizio energetikoa eta, guzi honekin batera gure eskubideak eta jendartea hobetzeko gaitasuna ere. Itun hauen onuradun bakarrak multinazional handiak dira.
Europar herri-ekimaren arrakasta ospatzeko arrazoi handi bat dugu gaurkoan. Jadanik 2.950.862 sinadura bildu dira itun hauen kontra, beraz gure aldarrikapenak indartuz doaz egunez egun. Bultzada honekin Urriaren 10ean Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon mobilizazio ezberdinak egingo ditugu eta hemendik bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu.
Aurpegi biko mosaikoak eraikiko ditugu urriaren 10ean. Aurpegi batean TTIP, CETA eta TISA errefusatzen ditugula erakutsiko dugu eta beste aldean, Euskal Herriko herritarrak jendarte justuago baten alde, demokratiko baten alde, eta solidario baten alde daramatzagun borroka guztien islada izango da. Modu hoentan pertsonak zentro diren jendartea nahi dugula, eta ez kapitala zentro den jerdartea, irudikatuz.
MOBILIZAZIOAK
Mobilizazioak 12:30etan izango dira. Bilbon Arriaga aurrean, Donostian Artzai onean, Gasteizen Foru Plazan eta Iruñean Sarasate Pasealekuan.
Azken hamarkadetan, sektore publikoen agintetik interes pribatuen eskuetara transferentzi handia egiten ari dela ikusten dugu, liberalizazio ekonomikoari eta finantzieroari bultzada emanez. Honegatik guztiagatik, desberdintasunak, pobrezia eta ingurumenaren hondamena areagotuz doaz. TTIParen ,CETAren eta TISAren helburuak aipatutakoak areagotu, eta era berean atzera bueltarik gabekoak bilakatuko dituzte.
Itun edo hitzamen hauek galaraztean datza gure borroka, eta borroka honek austeritatearen kontra, klimaren alde eta justizia sozialaren aldeko jendarte mugimenduekin bat egiten du. Milaka eta milaka herritarrek parte hartuko dute Urriaren 1etik 15era Europa osoan, denak elkartuz Bruselasen, austeritateari ez, pobreziari ez eta TTIP ri ez, esateko.
Egunetik egunera langabezia pairatzen duten herritar kopurua gorantz doa, etxe-bizitzaren eskubideen galera, osasun zerbitzuen kalitatearen jeitsiera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza zerbitzuen murrizketak edota duinak ez diren pentsiodunen kopurua handiagotzen doa, Europar Batasuna deritzon honetan. Finantza krisia deiturikoa kapitalismo globalizatuaren aitzaki perfektua bilakatu da, herritarrean eskubideak murriztu eta herrien subirautza demokratikoa deseuzteko.
Herritarrei juztizian oinarritutako gure borraka honetara, gehitzeko dei egiten diegu.
MOZIOAK UDALETXETAN
Ildoari jarraituz, udaletan eta aldundietan MOZIO kanpaina bati emango diogu hasiera. Gure ordezkari politikoei udalerriek eta Lurralde historikoek TTIP, CETA eta TISA ezartzearen kontrako Deklarazioa onar dezaten eskatzen diegu. Mozioa udal eta diputazioetara kanpainan parte hartzen duten alderdien eskutik iritsiko da (Irabazik -Equo-, Podemos Ahal Dugu k eta Ehbilduk).
TTIP, CETAeta TISAri ez! Multinazionalek boterea hartzeari ez! Herritarrentzako onuragarria den merkataritzari bai, baina multinazionalen onuragarria denari ez!
DBUSen EAJ eta UGTk adostutako hizkuntza eskakizunen inguruko akordioa oztopo da euskararen normalizazioan
LABen iritziz Donostiako hiri autobus bat hartzen duen pertsona orok euskaraz artatua izateko eskubidea bermatua eduki behar du. Zentzu honetan, halabeharrez, ezin gara pozik egon EAJ eta UGTren arteko akordio honekin, euskararen normalizazioan oztopo baita. Izan ere, gaur egun euskaraz ez dakien gidari gazte bat kontratatzea hurrengo hamarkadetan bidaiarien aipaturiko hizkuntza eskubide hori urratzea da. Euskaldunez erabat osaturiko lan poltsa berririk kontratatu ezean, euskararen normalizazioari kontra egitea da.
Argumentu honen aurrean, UGTk etorkizuneko balizko langile ez-euskaldunen aldeko aukera berdintasun eskubidea jarri ohi izan du mahai gainean. Langileekiko hain artatsua bada, zergatik aritu da gainontzeko sindikatuoi deus esan gabe PNVrekin kromoak ezkutuan trukatuz? Orain hobe ulertzen da irailaren 3an burutu beharreko epaiketa urriaren 1era atzeratu izanaren arrazoia. Jokaera ilun horretan ez du LAB bidaide izango. Gardentasun adostuan bai.
LAB se adhiere a la convocatoria de la manifestación que recorrerá el 3 de octubre las calles de Donostia bajo el lema “Bakea, erabakia”

Hace tiempo que la sociedad vasca desea y reclama dejar atrás todos estos años de sufrimiento y dar comienzo a una nueva era. Sin embargo, las intenciones de los estados español y francés son otras; continúan empecinados en silenciar las aspiraciones de un pueblo que quiere ser independiente. Con las últimas detenciones han golpeado por la vía represiva con la intención de maniatar las esperanzas para la resolución. No han conseguido, ni conseguirán parar a un pueblo que quiere decidir su futuro.
Ante la ofensiva del estado, ante los que no quieren solución alguna, ante los que quieren que se perpetúe el conflicto, es imprescindible que salgamos a la calle y nos movilicemos. En este sentido, la cita ya tiene hora, este sábado, 3 de octubre, LAB se adhiere a la convocatoria de la manifestación que bajo el lema “Bakea, Erabakia” recorrerá las calles de Donostia. Hacemos un llamamiento para que nuestra militancia y toda la clase trabajadora vasca participe en ella.
Nos reafirmamos en nuestro compromiso para llevar a cabo el proceso de paz y de resolución. Por ello, continuaremos trabajando en la activación de la clase trabajadora vasca, y de toda la sociedad en general, que debe ser protagonista y palanca del proceso. En estos momentos, estamos compartiendo nuestra reflexión con la militancia de LAB, en las asambleas de delegados y delegadas que llevamos a cabo en las comarcas. Lo repetimos, el pueblo tiene la llave para la resolución.

