2026-08-22
InicioSecretaríasSecretaría Feminista«MAIATZAK 17» Homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

«MAIATZAK 17» Homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

LAB sindikatuak bere egiten du Euskal Herrian LGTBen (lesbiana, gay, transexual, bisexual) askapenerako borroka, bai erakundean bertan, baita gainerako esparruetan ere. Sindikatuak neurri eta proposamen normalizatzaileak eta bazterkeriaren aurkakoak bultzatuko ditu, langile eta herritar guztiontzat eskubideen berdintasuna berma dadin, sexu orientazioagatik bereizketarik onartu gabe.

LABek badu lantalde bat gai hau guztia jorratzen ari dena. Norbaitek kide izan nahi badu, hona harremanetarako helbideak:

emakumeaknafarroa@labsindikatua.org
politikasoziala1@labsindikatua.org

LABen pentsatu dugu premiazkoa dela neurri batzuk hartzea:

– Lehena: erasoak gelditu eta salatu. Jazarpena, ia beti, gutxiren lana da, baina askoren tolerantzia (eta zenbaitetan, adostasuna) izaten du inguruan. Bai batzuen, bai besteen jarrerak aldatzen saiatu behar dugu. Erasotzaileek jakin behar dute inpunitatea bukatu zaiela. Alde horretatik, LABek salaketak bildu, aztertu eta zerbitzu juridikoek berariaz jorratuko dituzte.
Geroago, eta beste sindikatu eta alderdi politikoekin batera, Diskriminazioaren aurkako bulegoa eratzen ahaleginduko da, baita Homofobiaren aurkako behatokia ere, gai hau bereziki tratatzeko.

– LABek prestakizun berezia emanen die bere ordezkariei gai honen inguruan. Ordezkariek erasoen biktimari babesa eman behar diote, eta salaketak bideratzen lagundu.
– LABek homofobiaren gaia eta horren kontrako neurriak zabalduko ditu bere webgunean, triptikoetan, karteletan…
– LABek gai hau larria dela azpimarratzen du: lan giroa pozoitzen du homofobiak, eta ondorioak ditu langileen osasunean eta haien arteko harremanetan.
– LABek kanpainak antolatuko ditu irain homofoboak (eta, oro har, sexistak) baztertzeko. Ez duzu aditu baten bat gaur bertan?
– LABek giro homofiloa sortzeko kanpaina antolatuko du, LGTB jendea babestua sentitzeko eta, nahi izanez gero, lantokian armairutik lasai atera dadin, beldurrik gabe.
– LABek sexu aukera guztiak berdin tratatzeko konpromisoa hartzen du.
– Norberak gauzak nahi bezala adieraztea babestuko du LABek, hots, nahi dituen keinuak eta mintzamoldea erabiltzea.
– LABek langileak animatzen ditu nahi duten itxurarekin eta jantziekin etor daitezen lanera.

Sexu orientazioagatik erasoak dituztenek hona idatz dezakete, nahi izatera:
emakumeaknafarroa@labsindikatua.org; politikasoziala1@labsindikatua.org

Bukatzeko, Euskal Herrian bizi dugun aro berriak zenbait aldaketa ekarriko ditu, ezbairik gabe. LGTBentzat ere izan dadila itxaropide, beharrezkoa baita guztion parte-hartzea.

Euskal Herrian, 2012ko maiatzaren 17an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las y los trabajadores de las gasolineras Moeve de Gipuzkoa iniciarán el tercer ciclo de huelga en defensa de la mejora de las condiciones...

Las y los 150 trabajadores de las 16 gasolineras que Moeve tiene en Gipuzkoa realizarán una nueva fase de huelgas desde las 22:00 horas...

LAB y ELA denunciamos el traslado de menores de Bilbo a Güeñes sin valoración psicosocial

Los sindicatos criticamos que la Diputación Foral de Bizkaia y la Fundación Eudes han decidido el cambio de centro con menos de un mes...

Trabajadoras y trabajadores de Euskotren denuncian la colocación de publicidad de corridas de toros en el tranvía de Bilbo

Se han movilizado en la plaza Arriaga. El comité de empresa de Euskotren muestra su preocupación y su rechazo a la instalación de publicidad relacionada...