Etiquetas Idazkaritza Feminista

Etiqueta: Idazkaritza Feminista

Baionako Herriko Etxeak berdintasuna oztopatzen duela salatu dugu gaur, martxoaren 8an

Estatuak Baionako Herriko Etxeari 50.000 euroko isuna jarri zion 2022ko abenduan, bere zerbitzuetako zuzendaritza-postuetan emazterik ez egoteagatik. Erakunde publiko honek, emazteak erantzukizuneko postuetan integratzeko...

«Borroka ere bada ahalduntze kolektiborako eta askapenerako ezinbesteko prozesua emakumeontzat»

Emakume pentsiodunen nazio batzarrean izan gara Gasteizen, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatuta, eta, bertan, Idazkaritza Feministako kide Eli Etxeberriak hartu du hitza.

Bat egin dugu Nizan ekainaren 5erako deitutako mobilizazio egunarekin, harresirik gabeko...

10.000 feminista espero dira Nizan ekainaren 5ean, Toutes aux Frontieres-en Asanblada Feministak antolatutako mobilizazio egunaren harira. Hainbat mobilizazio eta ekitaldi izango dira, eta LABek bat egingo du horiekin guztiekin, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako kide den neurrian. Manifestazio bat egingo da goizean eta kultur topaketak, arratsaldean.

[IRUDI GALERIA] Borroka sindikal feminista aurrera!

Kalera irten gara Euskal Herriko hiriburu eta herrietan, larunbatean Iruñean (17:00, Baluarte) egingo dugun manifestazioaren bezperan, aste honetan gure sindikalismo borrokalariaren kontrako polizia operazioa salatzeko. Borroka sindikal feminista jopuntuan izan dute Nafarroan izandako atxiloketekin; protestetan argi utzi dugu borrokarekin jarraituko dugula, inoiz baino arrazoi gehiago dagoelako mobilizatzeko.

Pikete Feministak instituzioak interpelatu ditu, zaintza lanak behingoz aitortu ditzaten

EAEko gizarte zerbitzuetan grebara deitu dugu martxoaren 4aren etorrerarekin. Zaintza lanak aitortzea aldarrikatuko dugu goizean goizetik, funtsezkoak diren sektore feminizatu hauetan dagoen prekarietatea salatzeaz gain, sistema publiko unibertsal, doako eta komunitario baten alde. Hain zuzen ere, Pikete Feministak Bilbo, Gasteiz eta Donostiako kaleak hartu ditu, eta instituzioak interpelatu ditu.

Gure komunitateari dei egiten diogu Emakumeen Mundu Martxak antolatutako zapien jasoketan...

Euskal Herriko 27 eskualdek baino gehiagok erantzun diote Emakumeen Mundu Martxaren V. Ekintzan parte hartzeko deiari. Hain zuzen ere, otsailaren 20tik 27ra bitartean, eskualde bakoitzeko herri batetik igaroko gara talde feministek diseinatutako zapiak jasotzeko, mugen, arrazakeriaren eta transnazionalen botere korporatiboaren aurkako konpromiso kolektiboak adierazteko.

Zaintza arloaren funtsezko eginkizuna aldarrikatu du Pikete Feministak, greba eguneko mobilizazio...

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zaintza arloko langileek greba eguna dute, urtarrilaren 26aren etorrerarekin. Sektore feminizatu eta, ondorioz, prekarizatua da; eta horixe salatu dugu Pikete Feministaren bitartez, goizean goizetik, Bilboko udaletxearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean eta barruan. Hala, eskuorriak banatzen eta informatzen ibili gara. Izan ere, egungo testuinguruak inflexio-puntua izan behar du langileek eta erabiltzaileek beste gizarte eta zaintza zerbitzuen eredu bateranzko bidea egiteko.

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa ari gara aurkezten

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa aurkezten ari gara herrialdez herrialde, militantziaren aurrean. Gasteizen eta Donostian egindako aurkezpenen ondoren, urtarrilaren 20an eta 21ean Gernikan eta Iruñean egingo ditugu saioak, Bizkaiko eta Nafarroako kideei zuzenduta, hurrenez hurren. Klabe eraldatzaile eta erreparatzaileetan oinarrituta dago osatutako protokoloa, sindikatuaren estrategia feminista eta berau garatzeko martxan dugun Plan Feministaren logikaren baitako bitarteko gisa.

«Historikoki, zorretan gaude etxeko langileekin»

Etxeko langileak Bilbon mobilizatu dira, indarkeria matxistak eurena bezalako sektore prekarioan dituen adierazpide zehatzak salatzeko. LAB lanean ari da eurekin, Trabajadoras No Domesticadas-eko kideekin batera, sektorerako EAE mailako hitzarmen bat erdiesteko. Azaroaren 25aren testuinguruan egin dute ekintza. Hain zuzen ere, diskurtso ofizial eta hegemonikoek ezkutatu egiten dituzte etxea eta zaintzaren esparruan gertatzen diren biolentziak. Ez dira kasu isolatuak, etxeko langileen artean ematen diren ohiko bizipenak dira.