2026-09-19
InicioIndustriaMetalLangileen ordezkariak oso kezkatuta daude Corrugados enpresako zuzendaritzak erakutsi duen jarrerarekin

Langileen ordezkariak oso kezkatuta daude Corrugados enpresako zuzendaritzak erakutsi duen jarrerarekin

Corrugadoseko enpresa batzordeko LAB eta ELA sindikatuek, Corrugados Azpeitiako langileek hilaren 4an greba mugagabea eten zutenetik hona, enpresarekin izandako bileren emaitza azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Azpeitian.

LAB eta ELA sindikatuen irakurketa

«Enpresarekin birritan bildu gara, Gasteizen eta Burgosen, birritan Alfonso Gallardo eta bere asesoreak egon dira. Lehenengo bileran ez zuen ezer berririk ekarri eta bigarrenean bere hasierako proposamenari eutsi zion. Ez du ezer berririk proposatzen.

LAB eta ELA sindikatuek luzatu diogu proposamen bat negoziazioa ahalbideratzeko. Horretan, kalerapenak borondatezkoak izan beharko lirateke, lanaldia handitzea ez dugu onartzen, soldata jaistea ez dugu onartzen enpresak proposatzen duen neurrian eta forman, baizik eta, paga extra bat (soldataren %7a) ez genuke kobratuko etorkizunean bere errekuperazioa adostuta balego, suspentsiozko EREa adosteko aukera ematen diogu beti ere txandakakoa eta ekitatiboa bada eta enpresari eskatzen diogu konpromisoak hartzea, hau da, langileekin daukan zor salariala pagatzea, 400.000 tona bermatzen duen plan industriala aurkeztea eta akordioaren iraupenean kalerapeneko ERErik ez aurkeztea.

Negoziazio azken fase honen hasieran esan genuen baikor ikusten genuela negoziazioari ekitea baina, gaur, oso kezkatuta agertzen gara enpresak duen jarrerarekin. Punturen batean edo bestean hurbilketa egon daiteke baina ez dugu ikusten enpresak negoziatzeko benetako borondaterik daukanik. Bereari eusten negoziazioa ez doa aurrera, ez dago negoziazio errealik. Enpresa inmobilismoan kokatu da.

LAB eta ELA sindikatuak hilaren 4an zabaldu genuen akordiorako aukerari enpresak oporraldia inposatuz erantzun dio. Akordioa lortzeko neurria dela dio eta, horrela, hilaren 15ean, akordiorik gabe geundela, 24rarte berriro inposatu digu oporraldia. Inposaketa hau gure kontrako neurritzat jotzen dugu, gure erabakiak baldintzatzeko asmoarekin. Neurri honen kontra demanda judizialak prestatzen ari gara gure eskubideak defendatzeko.

Gallardoren jarreraz egiten dugun irakurketa oso ezkorra da. Enpresarekin jarraitzeko borondate ezaren susmoa ikusten dugu. Oporraldia aitzaki bat da enpresa martxan ez jartzeko. Gauza bat argi dugu ere, Corrugados Azpeitiko planta ez bada zabaltzen orain, negoziatzen ari garen bitartean, Gallardok enpresa hau funtzionatzen mantentzeko borondaterik ez daukala. “Itxiera patronala” baten aurrean egon gaitezke, 300 lanpostuen desagerpenaren aurrean.

Greba eten genuenean borrokak aurrera jarraitzen duela esan genuen eta, enpresaren jarrera itxia, lanpostuen galeraren arriskua, itxiera patronalaren arriskua salatzeko gaur mobilizazio fase berri bati hasiera ematen diogula publiko egiten dugu.

Egoera konpontzeko bide bakarra akordioa lortzea da. Inposaketaren bidetik ez dago aukerarik.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Exigimos que se suspenda la negociación del Acuerdo Marco en Sidenor para dar la palabra a las personas trabajadoras

Hemos pedido la celebración de un referéndum en el centro de trabajo de Basauri para decidir si se debería seguir o no en ese marco.

Denunciamos el despido disciplinario de un trabajador en Voestalpine Railway Systems JEZ y alertamos de la utilización del miedo como herramienta de gestión

El sindicato considera que la medida es injustificada y desproporcionada y advierte de que este tipo de decisiones generan un clima de presión e inseguridad entre las personas trabajadoras.

Denunciamos la agresión sufrida por un compañero de Ekialdebus

No es la primera vez que sucede algo parecido, por lo que la representación de LAB en el servicio de autobuses de Oarsoaldea y Bidasoaldea subraya que existe un problema de seguridad. Esta vez ha ocurrido en la línea E05, frente al ambulatorio de Beraun, en Errenteria.