2026-08-17
InicioServicios PúblicosSanidadLABek Gurutzetako hospitaletako zuzendaritzaren jarrera salatzen du, mobilizazioak eten nahi baititu beldurraren...

LABek Gurutzetako hospitaletako zuzendaritzaren jarrera salatzen du, mobilizazioak eten nahi baititu beldurraren bitartez

Gurutzetako Ospitaleko zuzendaritzak irailaren 26ko greba deialdian parte hartu zuen langile baten kontrako diziplina auzibidea abian jarri du. Aipaturiko langileari falta oso larria leporatzen diote, honek 2 urtez lana eta soldata bertan behera uztea eragin lezake. LAB sindikatuak, Osakidetzako langileek euren eskubideak defenda ez ditzaten erabiltzen ari diren maniobra salatu nahi du.

Osasungintzan eta arloko langile publikoen lan eskubideak murrizten ari diren honetan, goranzkoan doazen mobilizazioak eten nahi dituzte beldurraren bitartez. Honako kasuan greba eskubidea bera dago kolokan.

Ospitaleko gerentziari auzibidea bertan behera uzteko eskatu zaio. Horretarako ehunka sinadura jaso dira dagoeneko baita Bizkaiko Arreta Espezializatuaren Pertsonal Batzordearena ere, zeinetan ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT, SATSE y SME sindikatuak dauden. Urtarrilaren 3an kontzentrazio burutuko da gerentziaren aurrean, goizeko 10etan.

 


 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos que la combinación de los riesgos de movilidad y la precariedad supone un cóctel laboral mortal

El sindicato LAB ha sabido que Said El Hadi, vecino de Funes de 42 años, fallecido el día 5 en Azkoien en un accidente...

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...

Osasunbidea no valora los idiomas en convocatorias del personal facultativo

Esto se debe a la aplicación de la nueva normativa que rige la valoración de los idiomas, el conocido como “decreto del euskera”. En...