Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartu gara fiskalitate politika justu bat aldarrikatzeko; ondasuna banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu printzipioak oinarri. LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrerak hartu du hitza, eta egungo marko juridiko-politikoak ez digula lana duina bermatzen eta ez digula lana banatzeko aukerarik ematen nabarmendu du: «Bada garaia Nafarroako estatus politikoaren inguruko eztabaida ahalbidetzeko, horrekiko konpromisoa hartzeko. Langileok beste eredu ekonomiko eta soziala izateko, lan eta bizitza duina izateko, gure etorkizunaren jabe izan behar dugu».

Hala, eredu ekonomiko eta soziala aldatzeko mobilizazio soziala, langileon borrokak eta grebak ezinbestekoak direla berretsi du: «Horretan datza gure aukera», azpimarratu du.

Gaurko mobilizazioaren harira, Iruñean manifestazio bat egingo dugu azaroaren 28an, aurrekontu sozialen defentsan.