2026-09-26
InicioSecretaríasSecretaría FeministaEuskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa plataformak indarkeria sexistarekin amaitzeko aldaketa soziala, ekonomikoa...

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa plataformak indarkeria sexistarekin amaitzeko aldaketa soziala, ekonomikoa eta politikoa beharrezkoak direla aldarrikatu du

Atzo, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa plataformak nazioartean (India, Kurdistan, Mali…) ematen ari diren eraso sexista ezberdinak salatzeko eta Internazionalismo Feminista bultzatzeko elkarretaratzea egin zuen Bilbon. Era berean, indarkeria sexistaren gaineko irakurketa egin eta eraso sexisten aurrean mundu martxako plataformak burututako protokoloa berraurkeztu zuen.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa

INDARKERIA SEXISTARI AURRE EGITEKO PROTOKOLOA

«Indarkeria sexistak mila aurpegi, mila ahots, mila adierazteko forma eta esparru ditu; hemen, Euskal Herrian eta baita hemendik kanpo ere, munduan. Emakumeon aurkako indarkeriak ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna da, eredu honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak, meneko harremanak bizirauteko eta mantentzeko erabiltzen duen baliabidea izanik. Horregatik, indarkeria sexistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari baikara.

Hargatik, indarkeria sexistaz hitz egiten dugunean, ezinbestean kokatu behar dugu sistema oso baten baitan, patriarkatuaren barnean, hain zuzen ere.

Heteropatriarkatua:

Patriarkatua?

Dominazioa eta hierarkia oinarri dituen egitura da, esklaboa eta jabearen logikan oinarritua. Eta dominazioak, irauteko, beti darabil indarkeria inplizituki. Sexu bereizkeria eta hortik eratortzen diren botere harremanak dira egituraren sostengu.

Emakumeon aurkako indarkeriak ez du mugarik, egiturazkoa da. Adierazteko forma eta esparru mota asko ditu, eta makineria sozial, politiko, kultural, juridiko, ekonomiko eta ideologiko osoan dago presente. Honengatik, bikote harremanen barruko indarkeria kasuak erdigunean jartzeak, emakumeon aurkako beste indarkeria adierazpen batzuk itzalean uztea dakartza.

Heteroa?

Heteroaraua patriarkatuaren ezarpenaren zati bat da eta hori hausteak bazterkeria eta zigor soziala ekartzen ditu. Gizon-emakume binomioa eta sexu-genero-sexualitatearen arteko harreman naturalizatua sistema patriarkalaren aginduak dira; hortaz, gure desio eta gorputzak heteroarautik kanpo kokatzen direnean, ezarritako feminitatearen moldeetan sartzen ez garenean, ematxar, maribero, emagaldu edota mari-gizon, talo pala hitzez arbuiatzen gaituzte. Hala, zigorra modu anitzetan agertzen da: bazterketa soziala, administrazioaren aurrean oztopoak, erasoak, e.a.

Honenbestez, makineria oso baten baitan ematen diren erasoak izanik, adibideak mila izan daitezkeen arren, jarraian batzuk bildu ditugu:

Eremu sozial eta ideologikoa: gure bizitzetan gaztetxo garenetik bonbardaketa ikaragarria jasotzen dugu: mendetasuna, bakezaletasuna,

zuzentasuna moduko baloreen gainbalioa, irudi estetikoaren presioa (argalak izatea, politak, bular eta ipurdi borobilekoak), rol estatiko eta zurrunak haragiztatzea, adeitasunean oinarritutako harreman eredua garatzea. Harreman sexual afektiboen eraikuntzan maitasun erromantikoaren ideiak asko eragiten du.

Eremu politikoa: egitura administratibo politikoak eta martxan dauden politikak ez dute arazoaren muina identifikatzen, neurri asistentzialak lehenesten dituzte eta orain murrizketekin horiek ere kolokan daude. Honez gain, polizi etxeetan eta kuarteletan atxilotutako emakumezkoek hamaika aldiz salaturiko tratu txarrak eta torturak; historian, borroketan eta aldarrikapenetan emakumeek utzi duten ondarea sistematikoki ezkutatzen duen hezkuntza jasotzen duten milioika gazte, ikasgelan sexu eta generoen rol politikoki “egokiak” bereganatzen dituzten horiek, e.a.

Eremu kulturala: iruditegi kultural oso bat dago; jaietako parte hartzea mugatzea; publizitate sexista; komunikabideak zabaltzen duten emakumearen eredu estereotipatua; kontsumitzeko objektutzat agertzen direnak, e.a.

Eremu juridikoa: legeak eta hauen aplikazioa; emakume etorkinek jasaten dituzten erasoak, salatu ezin dituztenak justizia biderik ez dutelako; indarkeria jokaerak justifikatze aldera, emakume erasotuak probokatzailetzat salatzen dituzten epaileak eta fiskalak; “paperik gabeko” estatusa hartzen duten hamaika mila emakume, legezko kontraturik, artatzeko edota salaketa bat jartzeko eskubiderik gabe daudenak, e.a.

Eremu ekonomikoa: lan merkatuan kasu diskriminazioak, soldata gutxiago ordaintzea, lan baldintza eskasagoak, egoera ekonomiko prekarioak; emakume langileak jazartzen dituzten nagusi eta lankide gizonezkoak, lotsagabeki xantaia egiten dietenak; zaintza eta ugalketa lanetan sartutako milioika ordu, arlo ekonomikoan zein sozialean inongo errekonozimendurik ez dutenak.

Beraz, ezin dugu hitz egin indarkeria sexistaz modu bakar eta isolatu batean, hala bada, erasotzailearen inguruko pentsaera sozial komun erabat lerrokatua indartzen ari gara, kasu berezi eta zehatzak balira bezala irudikatuz, aiseago justifikatuak (alkohola, eromena). Honen adibide dira indarkeria sexistaren inguruan komunikabideek egiten duten trataera. Tratamendu eskas honek, benetako arazoaren muina, zapalkuntza heteropatriarkalaren sistema ikusezin bihurtzen du. Eta orain urte batzuk, erasotzaileen jarrerak justifikatu egiten ziren: harren agindu naturala indarkeriaren erabilera zela argudiatuz eta egun berriz, erasotzaileak patologizatu egiten dira (alkoholikoa da, buruko gaixotasun bat du…) emakumeonganako eskubide urraketa hauxe justifikatze aldera.

Orobat, gizonaren irudikapenak babestua egoteko “pribilegioa” ez izateak (anaia, gizongaia, senarra, aita izan) haien begien aurrean ahul egiten gaitu eta gure gorputzak eta desioak lurralde kolonizagarri bihurtu.

Azaltzen ari garen sexu indarkeria errotik ezabatzeko, polizia- eta epaile- neurri zigortzaileez gainera, gure talde eta erakundeetatik honakoak bultzatzen ditugu:

– Autodefentsa feminista: Bakarka edo taldeka, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka jarduteko modua da, ahalduntzeko era bat, “babesle” deituriko legeek erakusten duten etengabeko biktimismotik urrun.

– Mugimendu Feministaren ekimenak indartzea, guzti honi aurre egiteko. Horretarako, mugimendu feministari duen aitortza politikoa ematea ezinbestekoa da.

– Emakumeen arteko elkartasuna: Emakume bati eraso egiten diotenean, denoi egiten digute eraso. Bai Euskal Herrian baita mundu beste herrialdeetan ere, beraz, emakumeon arteko elkartasun internazionalista lantzea ere beharrezkoa da. Mugimendu feministak emandako erantzun kolektiboak indarkeriaren kasu isolatuak azaltzen ditu eta aurre egiten die, orduan taldearen, genero eta elkartasun kasu bihurtzen baitira, gure borrokan erantzuna eta aterabidea aurkitzen baitituzte.

– Kalea hartzea. Izan ere, kalea gurea ere badelako. Emakumeok, eraldaketaren bidean, espazio guztiak hartu behar ditugu: plazak, kaleak, Udalak, komunak, antzokiak, e.a. Nonahi, noiznahi, nolanahi, bide eta espazio guztietan, guk libreki mugitzeko eskubidea galdatzen dugu.

– Lehentasuna, indarkeriari aurrea hartzea: herritarren sozializazioan eta eraikuntzan hezkuntzak duen garrantziaz jakitun, hezkuntza publiko, laiko, kalitatezko, ez sexista, integraletik soilik birsortzen ahal dugu berriro genero roletatik at egongo den emakumeonganako bestelako irudia. Arlo honetan komunikabideek ere funtsezko eginkizuna dute, indarkeria sexistaren azalpena ez baita pasatzen morbo programetatik, ezta estatu ahalguztidunari laguntzak arrenka eskatzen dizkioten babesik gabeko emakume biktimizatuak agerraraztetik ere. Komunikatzeko eredu horiek aldatzeko lan egiten dugu, emakumeen ohiko rol gutxiagotua mantentzen laguntzen baitute eta horrela sexu eraso gehiagorako bidea ereiten dute.

– Balio eta eredu berriak. Bikote harremanetako sexu indarkeriak gure agintarien eta beren aparatuen kezkarik handienak sorrarazten ditu, zauri larriak edo erailketak sorrarazten dituenean. Eraso horien oinarrian familia patriarkalaren instituzionalizazioa eta Eliza katolikoak zein beste erlijioek urtetan indarrez eta boterea erabiliz eginiko lanketa ideologiko, politiko autoritarioak izan dute emaitzarik. Honela, gure jardunaren baitan dago beren ikusmoldeak, sinesmenak eta iruzurrak etengabe salatzea; honenbestez, gure aldarrikapenak, pertsona libreen arteko harremanak, familiaren eta ondorengoen loriarako ezarritako araudi heterosexualetatik at daudenak, lantzen eta sustatzen dihardugu.

– Erakundeek zeregin handia dute indarkeriaren aurkako borrokan. Emakumeen bizi baldintzak hobetuko dituzten kalitateko neurriak eta baliabide askiak exijitzen ditugun, are eta gehiago egungo krisi ekonomiko eta sozialaren aurrean. Errealitatea da: indarkeria sexistaren aurkako neurriek hutsuneak dituztela, asistentziara mugatzen direla, krisia dela eta laguntza eta zerbitzuei dagozkien aurrekontuak nabarmen jaitsi direla, garatzen diren neurriek emakumea indartu baino ahuldu egiten dutela, jokabide asko biktimistak eta paternalistak direla eta berdintasun estrategietatik bereizteko lanetan dabiltzala. Bada, gure jarduna legeen hutsuneak salatzen eta instituzio publiko politikoei borondate politikoa exijitzean datza, baina gero eta gehiago emakumeok defendatzeko, elkarrekin aurre egiteko dugun gaitasunean sakontzeko jarduna indartzen gabiltza; printze urdinaren edo zaindari, polizia, epaileen zain egon gabe.

Adierazi nahiko genuke, emakumeok, bakarka eta taldeka, defendatzeko eta sexu eraso eta indarkeriari erantzuteko ahalmen eta gaitasuna dugula. GURE BURUA DEFENDATZEA, KONTZIENTZIA HARTZEAK egiten gaitu subjektu, eta honela erabakitzeko gaitasunaz, guzti honi buelta emateko aldaketa soziala, ekonomikoa eta politikoa beharrezkoak dira. ALDAKETA FEMINISTA IZANGO DA EDO EZ DA IZANGO!

Bukatzeko, Euskal Herrian, muturreko emakumeen aurkako indarkeria egoeretan, erailketak kasu, erantzun egoki eta bateratu bat emateko asmoz Euskal Herriko Emakumeen Plataformatik honako protokolo hau proposatzen dugu:

– Elkarretaratzeak, behin erailketaren albistea prentsa idatzian atera eta 24 orduetara egingo ditugu.

– Euskal Herrian bizi proiektua duen emakume bat erailtzen duten bakoitzean aterako gara Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataformaren izenean “Indarkeria sexistari aurre egin” lelopean.

2013ko urtarrila» 

 

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

PNV y PSE cierran la puerta a la negociación de Udalhitz mientras EHBildu muestra su voluntad de seguir negociando

Cerca de que la negociación del convenio de los ayuntamientos de la CAV cumpla dos años, todavía falta profundizar en las medidas concretas para recuperar la pérdida de poder adquisitivo, en las medidas para vivir y trabajar en euskera, en el derecho de subrogación de las y los trabajadores subcontratados, en una mayor reducción de la jornada y en la implantación del contrato de relevo y los planes de rejuvenecimiento.

Multitudinaria manifestación en Bergara en apoyo de los y las trabajadoras de ITASUA en huelga indefinida

Las y los trabajadores del servicio de Inspección Técnica de Vehículos (ITV) de Zarautz y Bergara llevan ya 77 días en huelga y han anunciado su intención de seguir luchando hasta que la empresa se mueva y cese en el bloqueo de la negociación. Entre los próximos pasos, el lunes tendrán una reunión con la empresa en la Delegación de Trabajo de Gipuzkoa, y en el próximo Pleno de Bergara se tratará una moción sobre el tema.

LAB y ELA hemos solicitado una reunión con el lehendakari Pradales para reclamarle que haga frente a la patronal en favor de un salario...

Tras recoger más de 145.000 firmas a favor de que el salario mínimo se decida en Hego Euskal Herria y tras una exitosa huelga general, LAB y ELA consideran que el Gobierno Vasco debería dar cauce a la voluntad de la sociedad y que el lehendakari, Imanol Pradales, debería ejercer un liderazgo claro para superar el veto de la patronal y del PSE-EE y del PNV.