2024-09-19
InicioSindicato LABGreba OrokorraErtzantzaren jarreraren salaketa

Ertzantzaren jarreraren salaketa

Urtarrilak 27ko greba orokorrean gertatutakoaren aurrean, greba deialdia egin genuen sindikatuoen (ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE) balorazioa Ertzantzaren jarreraren harira.
Lehenengo eta behin, Lakuaren jarrera salatu nahi dugu, baliabide legalen gehiegizko erabilpena egin duelako greba eskubidea oztopatzeko, gehiegizko zerbitzu minimoak ezarriz, sindikatuoi karta bidez grebako pikete informatiboak ahalik eta gehien mugatu eta murriztuz, eta beraien aginduen kontra doan edozeren aurka Ertzaintzak jardungo zuela mehatxatuz… Gatazkan dauden eskubideak (lan egiteko eta ezinbesteko zerbitzu publikoak jasotzeko eskubidea, greba eskubidearekin) orekatu beharrean, beraien botere guztia erabili dute, greba eskubidea defendatzearen aldekoen kontra.

Lakuak agindutakoarekin bat, Ertzaintzak ez zituen eskubideak bakarrik zapaldu. Jendearen defentsan jardun beharrean, "kontrapikete" bat izan ziren momentu denean. Poliziaren presentzia itogarria izan zen, eta informatzeko eskubidea mugatzen jardun zuten uneoro, piketeak mehatxatu zituzten behin eta berriro: semaforoak gorrian pasatzearren; bidea ez zen momentu baten ere ez okupatu eta zuzenean informazioa emateko denbora murrizten zuten, kasu batzuetan langileak bultzatuz, Ertzaintzaren arabera piketekoekin denbora gehiegiz hitz egiten zutelako. Enpresetara era baketsu eta informatiboan sartzen ziren piketekoen aurka ere kargatu zuten.

Bestalde, Boulevar zentro komertzialean poliziek izan zuten jarrera oldarkor, gehiegizko eta bortitza salatu nahi dugu bereziki, bertan bildu ziren ehunka pertsonen aurka kargatu baitzuten, 10etarako, zentro komertziala irekitzen duten ordua, ingurua garbitzeko asmo bakarrarekin. "Prebentziozko" karga polizial batek ez du zerikusirik agintari publikoei dagokien greba egunetako eskubideen defentsa orekatuen jardunarekin, eta adierazpen eta manifestazio eskubideen zapalketa argi eta garbi bat da. Bertan gainera, pertsona asko bortizki jipoituak izan ziren.

Gure ustez, 12etan Bilbo Plazatik irten zen manifestaziorako polizia despliegea gehiegizkoa zen eta errealitateari beharrean, medioei begira egin zuten (Ares jaunaren deklarazioak ez ditzagun ahaztu). Ez zegoen aurreko grebetan aurrekaririk horrenbeste ertzain Corte Inglesean (bat bi metro bakoitzeko) edo Arka plazako ertzain eskuadroia , manifestariengandik pare bat metrotara bakarrik jarria, egoteko. Argi dugu poliziaren presentzia itogarriak, manifestazioa beharrezko lasaitasunarekin garatzea oztopatu zuela. Gainera, arratsaldeko manifestazioan presentzia poliziala murritzagoa izan zen, eta ez zen ezer ere gertatu.

Larriagoa iruditzen zaigu, poliziaren jarrera profesional eza, axolagabea eta gure ustez kriminala pertsona nagusi eta ume asko zeuden 20.000 pertsonetako manifestazioan inolako kontrol gabe kargatu zutenean. Inolako probokazio batek ezin du justifikatu gomazko pilotak tirokatzea jendea ihesi dioan kale estuetatik hain distantzia gutxira, edo, zorte txarragatik, tira-bira erdian harrapatuta gelditu zen edozein pertsonari bortizki jotzea, baita tira-bira lasaitzen eta ekiditen ahalegindu zirenei ere. Beraien manifestazio eskubideaz era baketsu eta lasaian baliatzen ari ziren pertsonak jipoituak, bultzatuak eta mehatxatuak izan ziren, eta korrika ihes egin behar izan zuten basakeria polizialetik. Dena ahalik eta hobeen joateko ardura zuena, sua gasolinarekin itzaltzen egoskortu zen. Balorazio politikoak alde batera utziz, egun horretan poliziaren jarrera traketsa eta ustela izan zen, eta orain ia hiru urte, martxoak 3ko manifestazioko poliziaren jarrera tamalgarria gogorarazi zigun.

27an, Ertzaintzak biztanlerian tentsio eta izu handiko uneak sortu zituen (kale horietan ez zeuden manifestariak bakarrik), eta ondorioak edo kalteak ez ziren gehiago izan Andre Mari Zuriaren plazan zeuden milaka manifestarien erantzun lasai eta irmoarengatik. Zaila da okerrago egitea.

Guzti honegatik, 27 eguerdiko manifestazioan zehar ertzaintzak izan zuen jarrera eta jardutea oso larria izan zela uste dugu. Lehen aipatu dugun bezala, gutxienez bi karga polizial desberdinen ondorioz, pertsona asko eta asko zaurituak izan ziren golpe eta pelotazoen bidez; gainera beste pertsona bat atxilotua, jipoitua eta komisariara eramana izan zen.

Barne sailburuari, Ares jaunari, gertatutako argitzeko, arduradunak bilatzeko eta, batez ere, etorkizunari begira, jarduteko irizpideak aldatzea exijitzen diogu. Euskal jendarteak beste polizia eredu bat behar du!

Kalean eman zen jendartearen erantzun mardularen aurrean, instituzio eta patronalak komeni zaien datuak ematen dituzten bitartean, erreforma hauen kontrako erantzuna emateko deialdia egin genuen sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialok, greba eguneko kopuruei, ezinbestean pertsona identifikatu, inputatu, atxilotu, jipoitu eta zaurituen estatistikak gehitu behar dizkiogu. Argi dago, politiko eta patronalaren errepresio argumentuak dira, erreforma inposatuen bidez adieraziak, Euskal Herriko langileria eta masa sozialaren eskubideen aurka ezartzen direnak.

Gasteizen, 2011ko urtarrilak 31an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El nuevo acuerdo sobre pensiones aumenta la edad de jubilación y supone un paso más hacia la privatización de la seguridad social

Hoy, Pedro Sánchez ha presidido el acto de firma del nuevo acuerdo social en materia de pensiones pactado entre los sindicatos CCOO y UGT y las patronales CEOE y Cepyme. Un acuerdo que se ha realizado a nivel estatal y cuyo objetivo es mantener el aumento de la edad legal y los años de cotización necesarios, fomentando la demora en el acceso a la jubilación. En LAB consideramos que este es un acuerdo que no responde a las demandas más urgentes presentadas por la mayoría sindical vasca y el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria. Por lo contrario, el Gobierno español avanza en políticas neoliberales desarrolladas desde Bruselas, siempre con el aval de los sindicatos que apoyan a la patronal.

A partir de la semana que viene pondremos en marcha un ciclo de movilizaciones en Fekoor

Los y las trabajadoras de la Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física y/o Orgánica de Bizkaia reclaman un convenio propio.
01:41:36

[VÍDEO]: “Por una fiscalidad que haga pagar más a los ricos”, coloquio en Iruñea con Mikel Aranburu y Carlos Cruzado

Se está celebrando el primero de los coloquios que hemos organizado sobre fiscalidad en la librería Txalaparta de Iruñea. Carlos Cruzado, autor del libro “Los ricos no pagan IRPF. Claves para afrontar el debate fiscal” (Capìtán Swing, 2024) y Mikel Aranburu, ex-consejero de Hacienda del Gobierno de Nafarroa están respondiendo a las preguntas de la economista del sindicato Hilargi Jaunarena.