2026-06-18
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioArabako Gizarte Eskuhartzeko lehen hitzarmenerako aurreakordioa sinatu dute patronalak eta sektorean ordezkaritza...

Arabako Gizarte Eskuhartzeko lehen hitzarmenerako aurreakordioa sinatu dute patronalak eta sektorean ordezkaritza duten bost sindikatuek

Aurreakordioan hitzarmenerako ondorio ekonomikoak dituzten neurri guztiak (soldata, lanaldia, IT ak, oporrak, plusak…) eta negoziazio kolektiboaren erreformak ezarritako muga guztiak gainditzeko klausulak agertzen dira.

Aurreakordioan hitzarmenerako ondorio ekonomikoak dituzten neurri guztiak (soldata, lanaldia, IT ak, oporrak, plusak…) eta negoziazio kolektiboaren erreformak ezarritako muga guztiak gainditzeko klausulak agertzen dira.

2012ko udazkenean hasi ginen aurreakordioa sinatu dugun bost sindikatuok hitzarmen honetarako bidea egiten. LABek hasieratik bultzatu du bide hau, bere indar guztiak honetan inbertitu ditu, lan harremanen zehazterako negoziazio kolektiboari garrantzia emanez, prozesu horretan sektoreko langilegoaren parte hartzeari bidea emanez… Sektorearen kohesiorako, lan baldintzak eta soldatak enpresen zein azpisektoreen artean orekatzeko, eta enplegu zein zerbitzu kalitatea bermatzeko, garrantzitsutzat jotzen genuen eta dugu sektorea arautzea hitzarmen kolektibo baten bidez.

Langileekin lehenik, ondoren enpresekin eta erakunde publikoekin eman genituen urratsen ondorioz lortu genuen, 2013ko maiatzean, negoziazio mahaia osatzea. Eta ordutik honako hilabeteetan egoera kaotiko eta desoreka eta bidegabekerietatik sektore oso bat eratzeko bidea egin dugu. Langileen bultzada ezinbestekoa izan da: mobilizazioak, zentroz-zentroko bilerak, asanblada orokorrak… langileen baldintzak bateratzeko ahalegin ugari egin izan dira.

Hitzarmena irailean osatzeko konpromiso irmoa daukagu. Baina uztailaren 18an sinatu dugunak itzelezko garrantzia du. Negoziazio kolektiborako garai okerrenetan burutzen ari gara prozesu hau: lan eta negoziazio kolektiboaren erreformen erasoak, hitzarmenen desagertzea eta desaktibatzea, egoera ekonomiko eta soziala krisialdi larri batek baldintzatuta… Eta erakutsi dugu borondatea dagoen tokian dena posible dela.

Hemendik aurrera guk lan egiten dugun zerbitzuak finantzatzen dituzten erakunde publikoetara zuzenduko gara, sinatutako aurreakordioa eta atzean etorriko den hitzarmena, datorren urteko aurrekontuetan kontuan har dezaten.

ASKO EGIN DUGU, ASKO FALTA ZAIGU EGITEKO
Irailaren 8an gelditu gara negoziazio mahaiari berrekiteko. Hitzarmenaren zirriborroa eginda daukagu, orain gauza inportanteak erabaki ditugu eta zirriborroari behituko dizkiogu. Baina badira oraindik ere elementu eztabaidagarri batzuk hitzarmena osatzeko.

Baina lan inportanteena ez da mahaian bertan daukaguna, azpisektore batzuetan eta enpresa guztietan izango dugu (gehien bat “duzue”, kasu honetan), lanik mardulena:

-Alde batetik Aisialdia-animazioan aztertu beharko dugu irailaren hasieran presio kanpaina burutzeko aukera. Hitzarmenean sartzeko konbentzitu behar ditugu nola edo hala.

-Bestaldetik hitzarmena aplikatzeko enpresa guztietan kontrola egin behar dugu eta behar izanez gero aldarrikapen dinamika. Ezin dugu utzi enpreseei eta administrazioei hitzarmena letra hila bilakatzea.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Seguimiento masivo de la huelga en la planta embotelladora de PEPSICO de Etxebarri-Ibiña

La plantilla de PEPSICO está secundando una jornada de huelga, a convocatoria de su comité de empresa, para denunciar el uso abusivo y arbitrario...

Desde LAB exigimos que se corrija inmediatamente la financiación del salario de las trabajadoras familiares

Tras la instancia presentada en el Departamento de Derechos Sociales del Gobierno de Nafarroa, en marzo recibimos la respuesta de que se iba a realizar un “análisis” de los módulos de financiación de las trabajadoras familiares recogidos en el DF 48/2020. Tres meses después aún no tenemos una respuesta y este colectivo de los servicios sociales de base sigue sufriendo un agravio comparativo intolerable.

Paro laboral en la Diputación Foral de Bizkaia: más de 600 personas movilizadas por un nuevo acuerdo y convenio y a favor del teletrabajo

Hoy, 17 de junio, las personas trabajadoras de la Diputación Foral de Bizkaia han realizado un paro laboral de dos horas convocados por la Junta de Personal y el Comité de Empresa, con el apoyo de los sindicatos ELA, LAB, UGT y CCOO.