2024-04-29
InicioSecretaríasSecretaría de EuskaraIruzurrik ez! Nafarroan euskaraz bizi nahi dugu!!

Iruzurrik ez! Nafarroan euskaraz bizi nahi dugu!!

Vascuenceren Legeak 28 urte betetzear den honetan, Mari Carmen Otxoak, PSN-ko Parlamentariak “legea bidezkoa ez dela” aitortu eta beronen aplikazioak sortzen duen “injustizia” salatu du. Iritzi aldaketa, jarrera lotsagarria edo kalkulu elektorala?

Nafarroan Vascuenceren Legea onartu zenetik diskriminazioa, demokrazia eza, justizia falta, hizkuntza eskubideen urraketa… nagusitu da; 1986.urtean Vascuenceren legea onartu eta 28 urteetan iraunarazi dutenak egoera horren erantzule politikoak dira. Lege horrek euskararen berezko garapenari galga jarri dio, zonifikazioak bizitokiaren araberako desorekak sortu zein elkarbizitza eragotzi du eta euskararen normalizazio bidean ezer ez egitea ahalbidetu du. Hau da, euskararen normalizazioari muga estrukturalak ezarri dizkio.

Prentsa-ohar honen bidez, LAB sindikatuak aukeraz eta arriskuz beteriko egoera baten aurrean gaudela ohartarazi nahi du.

Batetik, euskara, Nafarroako berezko hizkuntza dela aldarrikatzen dugu; zentzu horretan, lehentasunezkoa zein ezagutu beharrekoa behar du izan eta, horretarako, Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea ezinbestekoa da. Vascuenceren Legeak euskararen garapenari zein normalizazioari egiturazko oztopoak besterik ez dizkio eskaintzen, ez du ahalbideratzen euskararen normalizazioa.

Bestetik, euskal herritar gisa, hizkuntza eskubideen jabe garela ohartarazi nahi dugu (gure eskubidea da euskara ikasi, erabili eta transmititzea). Vascuenceren Legeak, zonifikazioaren bidez, hizkuntza-eskubideak herritarra bizi den eremuaren araberakoa izatea ezartzen du. Hizkuntza-eskubideak giza-eskubideak direla esan beharrik ez dago eta ondorioz, herritarrari dagozkio eta ez hizkuntza-eremuari.

Era berean, eskubideak bermatu beharrekoak direla ozen esan nahi dugu. Eskubideak ez direla aukerazkoak eta instituzio zein zerbitu publikoek eskubideok bermatu behar dituzte. Hortaz, eztabaida ez da nork ikasi nahi ote duen euskara, baizik eta nola bermatzen zaion nafartar guztiei euskaraz ikasteko eskubidea.

Azkenik, Vascuenceren Legeak irakaskuntzari ez ezik, gure eguneroko bizitzaren esparru zabalari eragiten dio (komunikabideak, irakaskuntza, lan mundua, administrazioa, aisia…) eta euskaraz bizitzeko eskubidea ezinezko bilakatuz.

Hori dela eta, honako bi eskaera:
• Batetik, aldaketaren aldeko gehiengo sozialari: Nafarroan benetako aldaketa egon dadin, Vascuenceren legea derogatzea ezinbestekoa dela deritzogu eta bide horretan indarrak bildu, kalera atera eta akordioak egitea.
• Bestetik, iruzur berriak prestatzen ari direnei: Naparren gehiengoak aldarrikatzen duen aldaketari ateak ireki eta, benetazko aldaketa izan dadin, Vascuenceren legea derogatzearekin batera, euskarari Ofizialtasuna aitortzea Nafarroa osoan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos la actitud de la empresa con las y los huelguistas de Imegar y reivindicamos la legitimidad de la lucha

Durante estos días las y los trabajadores de Imegar (Laudio) han estado movilizándose y pidiendo a la empresa que readmita a sus compañeros de trabajo y que de solución a este conflicto.

Denunciamos la nefasta gestión de Alex Aranzabal

Mediante esta nota informativa queremos aclarar los hechos acontecidos en los últimos meses en la empresa Aguirre y Aranzabal (AYA) y el papel que ha jugado Alex Aranzabal. Hemos visto en primera persona cómo, según pasaba el tiempo, la decadencia era más palpable en todos los ámbitos de gestión.

Ser bolleras, una decisión que nos hace libres. Una decisión que queremos vivir con libertad. ¡LIBERTAD EN LOS CENTROS DE TRABAJO!

Ser acosadas y castigadas por ser lesbianas es una situación que todavía vivimos muchas de nosotras.