LAB SINDIKATUA

2018/12/18 :: 18:03

Azken Eguneraketa:2018/12/18 :: 11:43

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2018/12/14

Eusko Jaurlaritzak 2019ko aurrekontu proiektua erretiratzea erabaki eta gero, 2018ko aurrekontu prorrogatuak izango ditugu datorren urtean EAEn. Hala, LABek agerraldia egin du bere balorazioa eta iritzia ezagutarazteko, sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetaren eskutik. Prekarietatean bizi diren pertsonek ere hartu dute parte prentsaurrekoan; bulego eta despatxuetako langileak, supermerkatuetakoak, garbiketa bezalako sektore feminizatuetan aritzen direnak eta pentsiodunak, besteak beste. Hain zuzen ere, agerraldian nabarmendu dugu behar gehien dituzten kolektiboen egoerari erantzungo dioten eta aberastasunaren bidezko banaketa helburu duten aurrekontu sozialak ezinbestekoak direla.

Nafarroako erakundeetan egondako aldaketaren ostean, hainbat eragilek oinarrizko lehentasun batean egin genuen bat; hots, erregimenaren politika klientelarrarekin amaitzeko beharrean arlo guztietan, lan esparruan ere. LABek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan egindako esku-hartzeari esker, bukatutzat eman dira hitzarmen nominatiboak CEN, UGT eta CCOOekin, eta formakuntza fondoen kudeaketa aldatu da aurreko sistemara itzultzeko edozein aukera saihesteko.


 



2018/12/18

“G7 EZ ! EH-tik beste mundu bat eraikitzen" plataformak mobilizaziorako deia luzatu du gaurko, Biarritzen, 2019ko abuztuko G7aren gailurra prestatzeko bilera dela eta. Bada, Frantziako polizia indarrek Biarritz hartu dute, baina, hala ere, gomazko pilotekin ere oldartu badira ere, ez dituzte protestak isilarazi. Plataformako kide izanik, LABeko ordezkaritza bat mobilizazioetan izan da, aldaketa soziala aldarrikatzeko. Emmanuel Macron ordez, Frantziako Europako eta Kanpo Aferetako ministro Jean Yves Le Drian izan da Biarritzen. Hala, Macron, bere Gobernua eta G7a ordezkatzen duten potentzietako ordezkariak Euskal Herritik kanpo nahi ditugula ozen aldarrikatu dugu.


2018/12/18

Langile klasearen kapa guztiak artikulatu nahi ditugu, eta arreta berezia jarriko dio migranteen sektoreari.


2018/12/18

Igande eta jai egunetan merkataritza irekitzearen aurkako plataformak kontzientziazio eta salaketa kanpaina bati ekingo dio, merkatariak, langileak eta kontsumitzaileak eskutik helduta joan daitezen. Plataformaren ikurra eramango dute eta dendako atean denda adeitsua dela adieraziko dute. Hala jakinarazi dute Bilbon, El Corte Ingleseko atarian, egindako agerraldian.


2018/12/18

2017ko irailean Rothenbergerreko langileek lanuzte batzuk egin zituzten, enpresako hitzarmen kolektiboaren negoziazioan zuzendaritzak zuen jarrera salatzeko. Lanuzteak Rothenbergerrek Euskal Herrian dituen bi lantokietan, hau da, Abadiñon eta Gasteizen deitu genituen. Grebaren eragina gutxitu nahiean, enpresak zenbait trikimailu erabili zituen Abadiñoko lantegian: malgutasuna erabili nahi izan zuen langileak larunbatean lanera joatera behartzeko, eta ABLE bidez langileak kontratatu zituen grebalariak ordezkatzeko.


2018/12/18

Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzak garbitzen dituzten Garbialdiko langileen mobilizazioek ez dute etenik. Hain zuzen ere, enpresaren aldetik inolako keinurik jaso ostean, elkarretaratze bat eta auto karabana bat egin dituzte gaur. Aldundiaren inplikazioa eskatu dute berriro, gatazka konpondu ahal izateko. Urtebete eman dute borrokan dagoeneko, hitzarmenaren alde eta bederatzi urteko soldata izoztearen aurka.




2018/12/18

2018/12/10

2018/12/05



2018/12/14

2018/12/13

2018/12/13



 
2018/12/18
Berriki jakin dugu Espainiako Estatuko Ogasunak zalantzan jartzen duela diru-funts osagarrien %0,30 banatzeko lortu dugun akordioa. Hori dela eta, LAB sindikatuak beste behin ere salatu nahi du Madrilek Nafarroan hartzen ditugun erabakietan muturra sartzeko duen jarrera. Gogoan izan behar dugu Nafarroako Gobernuak eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako akordioak oso adostasun handia lortu zuela, eta, akordioan aurreikusitako maila igoerari esker, 3.000tik gorako langileen lan baldintzak hobetu zirela. Horrez gainera, aspalditik gertatzen ziren egoera injustu eta bidegabekeria historiko batzuk ere konpondu ziren.

2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.