2026-02-04
Blog Page 503

Quim Torrari eta Kataluniako herriari gure elkartasun osoa adierazten diegu

Berriro ere Espainiako epaitegi batek Kataluniako lehendakaria kargugabetzen du, oraingo honetan pankarta bat jartzeagatik. Kataluniak momentu honetan lehendakari bat erbestean du eta beste bat Espainiako epaitegi batek kargugabetuta. Hortaz gain, gobernuko lehendakariordea zen Oriol Junqueras eta Parlamentuko lehendakaria zen CarmƩ Forcadell kartzelan daude, besteren artean. Espainiako demokraziaren kalitatearen beste erakusle bat gehiago.

Epaitegi Gorenak gaur eman du jakitera bere epaia. Epai horren arabera, Quim Torra lehendakaria hauteskunde batzordeak kentzeko eskatzen zion preso politikoen aldeko pankarta kendu ez izana desobedientzia delitua da.

Euskal Herritik, LAB sindikatuak Quim Torra lehendakariari eta Kataluniako herriari bere elkartasun osoa adierazten die, eta Espainiako Estatuko epaitegien esku-hartze politiko berri hau salatzen du. Garbi daukagu, soilik Kataluniako herriak jarri eta kentzen dituela lehendakariak, eta ez Espainiako Estatuko epaitegi batek.

Horregatik, kataluniarrentzat suposatzen duen eraso larri honen kontziente izanik, eta Kataluniako eta gainontzeko herrien burujabetza defendatzen dugulako, sententzia hau arbuiatzeko Kataluniako txoko guztietan antolatuko diren mobilizazioei gure babes osoa adierazten diegu. Pankarta bat jartzea adierazpen askatasun ekintza bat izanik, Espainiako Estatua bezalako ā€œdemokraziaā€ batean desobedientzia delitu bilakatzen da. Horregatik, guk ere Kataluniako herriaren aldarrikapenak gure egingo ditugu, askatasunaren alde eta Kataluniako erakunde burujabeen defentsan.

Jaurlaritzaren pauso gabeziaren aurrean, sindikatuok Hezkuntza Sailari irailaren 30ean biltzeko deia luzatu diogu

0

Langileen ordezkariok, aurrez aurreko ikasturte segurua eta adostuak behar duen alde-anitzeko negoziazioa jartzen diogu mahai gainean Hezkuntza Sailari.

LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuon oharra:

Irailaren 23an, EAEko hezkuntzan deituriko grebaren balorazioa egitearekin batera, hezkuntzako sindikatuok Hezkuntza Sailaren berririk gabe jarraitzen genuela adierazi genuen. Geroztik, Hezkuntza Sailak ez du ikasturte hasiera honetarako beharrezkoak diren baliabide gehigarriak adosteko negoziazio biderik ireki. Aurkezpeneko kortesiazko bilerez aparte, ez dugu Jaurlaritzaren eskutik negoziatzeko bilera deialdirik jaso.

Sindikatuok aurkezpen hauetara joateaz gain, Hezkuntza Sailari behingoz gurekin eseri eta negoziatzeko bilera baterako deialdia luzatzen diogu. Asteazken honetarako, irailaren 30erako, Lakuan gela erreserba egin eta bertan egongo garela adierazi nahi diogu sailburuari. Hainbestetan errepikatu duten elkarrizketa hori gauzatzeko ordua heldu da. Urgentea da, eta badakite!

Irailaren 15eko greba aurretik, Sailburu berriaren izendapena egin berritan sindikatuokin egindako aldebiko bilerak grebaren aldarrikapenak desaktibatzeko erabili zituen Hezkuntza Sailak. Oraingoan ere, irailaren 10eko bilera horien ondoren esandakoak ekarri nahi ditugu gogora: forma desegokian eginikoak zirela, ez ziotelako egoerak eskatzen duen planifikazio eta baliabide hornikuntza bat abian jartzeko negoziaketa prozesu erreal eta eraginkor bati erantzuten.

Honenbestez, aurrez aurreko ikasturte segurua eta adostua bermatzeko sindikatuok deituriko bilerara agertu eta negoziatzeko jarrera zein edukiekin etor daitezela galdegiten diegu.

Ez dezagun ahaztu ikasturtea hasi denetik hezkuntza komunitatea modu desberdinetan ari dela bere kezka, haserrea, eta Hezkuntza Sailaren arduragabekeria salatzen. Zentzu honetan, irailaren 15eko greban kaleak betetzeaz gain, ugariak izan dira ikastetxe zein kolektibo desberdinen arazoak azaleratzeko abian jarri diren ekimenak; elkarretaratzeak, adierazpen publikoak, tuperradak, kaleko jantoki inprobisatuak, edota zuzendaritza taldeetako dimisoak, besteak beste. Ekimen eta mobilizazio hauen aurrean, oso modu partzialean eta mugatuan bada ere, Hezkuntza Saila erantzun mugatu batzuk ematera behartua izan da. Beraz, egoerak eskatzen dituen planifikazio integral eta irizpide komunak zein beharrezko baliabide gehigarriak negoziatzeko ordua da!

Gazteek bizi duten prekarietatea salatu dugu IruƱean, beste eredu baten aldeko aldarripean

0

Manifestazioa egin dugu Ernai gazte antolakundearekin batera, IruƱean, gazte langileek bizi duten prekarietatea salatzeko eta krisia kapitalak ordain dezala eskatzeko. Manifestazioa autobus geltoki zaharretik atera da, eta Sarasate pasealekuan bukatu, Parlamentuaren aurrean. Bertan, LABeko ordezkari Imanol Karrerak hartu du hitza, eta antolatzeko eta borrokatzeko deia berretsi du: “Antolatu egin behar gara. Aurrean dugun aukera aprobetxatu behar dugu, aldaketa historiko baten aurrean baikaude. Aukera dugu beste eredu politiko, ekonomiko eta sozial bat eraikitzeko”.

GarbiƱe Aranburu: “Ez dugu indarrean dagoen sistema hau elikatzen jarraitzeko akordiorik bultzatuko”

0

LABeko idazkari nagusi GarbiƱe Aranburu Euskal Telebistako “Egun on Euskadi” saioan izan da, aktualitatezko gaiei buruz aritzeko; hala nola, Enplegu Erregulazio Espedienteak, Osakidetzan deitutako mobilizazioak, eskola itzulera, patronalaren asmoak eta Gasteizko Gobernu berria izan ditu hizpide, besteak beste. Azken gai horri dagokionez, GarbiƱe Aranburuk argi utzi du LAB akordioen alde dagoela, baina inolaz ere egungo sistema elikatzen jarraitzeko: “Bestelako eredu berri baterako urratsak ematea beharrezkoa da, trantsizio bat egitea. Bada, akordioen beharraz etengabe ari den Gobernu bat dugu, baina praktikan aldebakartasunez jokatzen du; Hezkuntza arloan dugu adibide garbiena”.

Reiner e Hijos SL-ren aurka salaketa aurkeztu dugu lan ikuskaritzan ABEEEn zehar emandako irregulartasunengatik

Covid-19ko pandemia iristean, Itziarreko Reiner e Hijos SL enpresak ezinbesteko arrazoiengatik eskatu zuen ABEEE, eta jarraian, espainiar estatuko alarma egoera amaitzean produkzio arrazoiengatik justifikatutakoa. Prozesu guztian zehar langileei informazio oso urria eman zien.

Gogoratu behar dugu ABEEEak aplikatzerako orduan administrazioaren aldetik onura batzuk eskaini zaizkiela, baina baldintza batzuk ere, eta enpresak baldintza hauek ez dituela bete uste dugu. Hain zuzen ere, ABEEEak aplikatzen ziren bitartean kanpo kontratazioak (subkontratak) egitea debekatua dagoen arren, Reiner e Hijos SL k beste enpresa bat kontratatu zuen bere plantillako langileek egiten zituzten funtzio berdinak betetzeko, azken hauek euren kontratua etenda zuten bitartean.

LAB sindikatutik ezin dugu onartu langileon eskubideak ez errespetatzea eta euren lanpostura ez itzultzea, are gutxiago enpresek onura ekonomikoak jasotzen dituzten bitartean eta ABEEEn dauden langileon soldatak SEPEk ordaintzen dituen bitartean.

EAEko ospitale guztietan egindako elkarretaratzeen jarraipen zabalak argi erakusten du osasun publikoaren arazo larriak konpontzeko premia

0

Joan den astean Lehen Arretako zentroetan gertatu zen bezala, Osakidetzako ospitaleetako langileek haserre eta gogaituta daudela adierazi dute gaur, jasaten duten lan-gainkarga sistematikoagatik, egunerokotasunean pairatzen duten giza baliabide eta baliabide material faltagatik eta pandemian jasandako muturreko lan baldintzengatik. LAB, SATSE, ELA, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok deitutako kontzentrazioen jarraipen zabalak argi uzten du presazko eta sakonerako irtenbideak behar direla. 

Berriro ere, azpimarratu nahi dugu urrunetik datozen egiturazko arazoen aurrean gaudela, denboran zehar larriagotu egin direnak. Baina Osasun Sailak ez du sakoneko arazo horiei heltzeko borondaterik izan. Zalantzarik gabe, egungo osasun-krisiak egoera larriagotu du, baina azken urteetako murrizketa-politikak eta osasun-sistemaren pixkanakako ahultzea izan dira koronabirusari emandako erantzuna benetan oztopatu dutenak eta, egunerokoan ere, langileek beren lana muturreko baldintzetan egin behar izatea eragin dutenak: osasun publikoan inbertsio eza, behin-behinekotasun tasa handiak, lan-gainkarga sistematikoa, giza baliabide eta baliabide materialen gabezia, lan-baldintzen murrizketa, zerbitzuen pribatizazioa, etab…

Hori gutxi balitz, pandemiaren unerik latzenetan, langileek muturreko egoera bizi izan dute: babes neurrien falta kezkagarria, kutsadura tasa haundiak eragin dituena; lan-karga onartezinak; estres fisiko eta emozionala; oinarrizko lan-eskubideak mugatzea edo ezabatzea, hala nola atsedenaldiak eta oporrak; etab… Gaur egun, langileek ez dute atsedena hartzeko denbora nahikorik izan eta neke akumulatua daukate. Egoera horretan, ohiko baliabide eskaxekin eta ezinbestekoa den errefortzurik gabe, eguneroko lanari eta berragerraldien ondoriozko lanari aurre egin behar diete. 

Azken egunotan, Osasun Sailak asmo oneko adierazpenak eta 4 urtera begirako balizko neurriak iragarri ditu. LAB, SATSE, ELA, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok Saileko arduradunei ohartarazi nahi diego Osakidetzak berehalako irtenbideak behar dituela, eta horiek ezin direla denboran atzeratu. Premiazkoa da hitzetatik ekintzetara pasatzea, propaganda-adierazpenetatik egiturazko konponbideetara. Ildo horretan, berehalako urratsak eman behar dira. Horrela ez bada, mobilizazioak areagotuko ditugu.

Azkenik, langileei eta herritarrei gogorarazi nahi diegu datorren larunbatean, urriak 3an, manifestazioa deitu dugula Bilbon, Jesusen Bihotzetik abiatuko dena, goizeko 12etan. Bertan parte hartzeko deia egiten dugu. Gure osasun-sistema eta guztion osasuna daude jokoan.

Langileen ekimenen ondorioz, aurrerapausoak Gipuzkoako metalgintzan, baina borrokan jarraitu behar dugu

0

Gaur, irailak 25, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren 6. bilera egin dugu. Ez da kasualitatea azken asteetan LABek egindako mobilizazio eta ekimenen ondorioz, Adegik proposamen berria ekartzea.Ā 

Proposamenak bi berrikuntza nagusi ditu, azpikontratatutako langile batzuentzat (biltegizaina, mantenimendukoak, garbiketa industrialekoak, beste batzuen artean) subrogazio eskubidea jasotzen du eta ABLE bidezko kontratazioan denbora urtebetera mugatzen du, baina ez du bermatzen enpresan jarraituko duenik edota enpresak ezin izango duela ABLEko beste langile batekin ordeztu. Honek erakusten du langileen aktibazioak emaitzak ematen dituela eta horretan jarraitu behar dugu. 

Baina Adegik proposamena ekartzeaz gain, mehatxu ere egin digu, proposamen hau azkena izango dela esanez. LABentzat jarrera hau onartezina da, benetako negoziazioa lortu nahi badugu, mehatxuak alde batera utzi eta langileen aldarrikapenak kontuan hartu behar ditu Adegik. Lanaldi murrizketa, laneko bajak osagarritzea edo KPIaren gaineko soldata igoerak sektoreko aldarrikapen nagusietako batzuk dira.  

Oraindik gauza asko negoziatu eta argitu behar ditugu, nahiz eta Adegik negoziazioa amaitutzat eman nahi duen. Esate baterako, gaurkoan LABek martxoan atera berri diren Auzitegi Goreneko lizentziak nola gozatu behar diren argitzen duen bi sententzia aurkeztu ditu. Sententzia hauen arabera, lizentzia guztiak lehen lan egunetik kontatzen hasiko dira. Hitzarmenak ez dauka gai honek eguneratua eta honek lantokietan arazoak ekarriko ditu hitzarmenean ez bada jasotzen.  

LABek erantzukizunez aztertuko du Adegiren proposamena baina argi dugu hurrengo bilerara ere negoziatzera joango garela, xantaiarik gabe. Horretarako langileen borroka ezinbestekoa izango da. Denon artean lortuko dugu!

Irakaskuntzako langile bat hil da OƱatin lan istripuan

OƱatiko Zuazola-LarraƱa BHIko langile bat hil da gaur. Zendu den irakasleak kotxe istripua izan du eskolara bidean. 2020an Euskal Herrian emandako 48. lan istripu hilgarria izan da. 

Emakume bat hil da gidatzen zuen autoaren eta kamioi baten arteko talkaren ondorioz. Gaur goizeko 7:55 baino lehen gertatu da istripua, OƱati parean (Gipuzkoa). Kamioiaren gidaria Arrasateko erietxera eraman dute. Hartara, aurten 48 dira hildako langileak eta Joaquin Beltranek desagertua jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian. 

LAB sindikatutik gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu hildakoaren senide eta lankideei. Gaur gertatutakoa ez da berria, urtero errepikatzen baitira istripuak in itinere. Argi dago, administrazio publikoen arduradunek ez dutela langileekiko duten utzikeria gainditu eta langileon baldintzak duintzeko neurririk hartu nahi. Non daude administrazioko arduradunak heriotza berri hau salatzeko? Zein argudio behar dute egoera eta eredu hau geldiarazteko? Langileon bizitza ez da nahikoa?  

Argi daukagu lan istripuak ez direla zoriak edo kasualitateak sortuak, ematen diren lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta behin behinekotasunaren emaitza dira. Aurten dena berezia izan da, konfinatuak egon gara eta, hala ere, dagoeneko, pasa den urtearekin alderatuta, lan istripu hilgarri gehiago daude. Izan ere, 2019. urtean 46 izan ziren, eta aurten, urtea bukatu gabe, 48 dira hildakoak eta 1 desagertutakoa. Bistan da ez dutela neurririk jartzen osasuna eta bizitza galdu ez ditzagun.  

LAB sindikatutik argi dugu, bizitza eta lan duinak behar ditugula. Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu, eta jendarte osoarena den izurrite honekin bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza dira. Lan harremanen eta joku arauen aldaketa batetik etorriko da aldaketa, eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko duen eredu bat. 

Urriaren 6rako grebara deitu ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak

Bada garaia Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek euren funtsezko eginkizuna aitortuko duen hitzarmen bat izan dezaten, emandako lanari egokitutako arauketa eta konpentsazioen bidez. Hala, grebara deitu dugu Gipuzkoako Aldundiaren aurrean egindako agerraldian, Foru erakundearen eta patronalen pasibotasunak eta desadostasunak bultzatuta. 

Egungo egoerak, berriz ere, arrazoia ematen digu, eta adinekoentzako arreta-eredu berri bat sortzeko beharra berresten digu, ereduaren erdigunean gure adinekoak jar daitezen, eta ez enpresa kudeatzaileen negozioa. Alegia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren onespenarekin aberasten diren enpresak; izan ere, adinekoen egoitzak zerbitzu publikoa dira, eta gipuzkoar guztiek finantzatzen dituzte zergen bitartez.

Are gehiago, gure adinekoentzako arreta kalitatezkoa izan dadin, arreta ematen dieten langileek lan-baldintza duinak eta kalitatezkoak izan behar dituzte, eta horiek gabe arreta ezin da gauzatu.

Pandemiarekin, emakumezko langileen lan-prekarietatea ikusgarriago bihurtu da, eta, hala ere, ez diote kanoiaren oinean egoteari utzi, eta beti erakutsi duten bezala egiten jarraituko dute, emakumeei axola baitzaie gure adinekoak.

LAB sindikatuak beti salatu du langile falta, lan-erritmo gehiegizkoak, arrisku psikosozial eta ergonomikoen eraginpean etengabe egotea, etab.

Bada garaia egungo zaintza-eredua sakon jorratzeko, eta, horretarako, haien kudeaketa publikoaren aldeko apustu garbia egiteko. Hala ere, aldi baterako eta berehala, txaloak gertaera zehatz bihurtzeko garaia da, zaintzaren funtsezko funtzioa aitortuz, langileen lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetuz.