Langabezia datuen arabera, generoaren eta jatorriaren ondoriozko arrakalak handitu egin dira
Gaur Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak egin dira publiko. Hego Euskal Herrian aurreko hiruhilekotik nabarmen egin du gora langabeen kopuruak, 7.300 pertsona gehiago, 122.900 langabetu orotara. Areagotzeak emakumeei eragin die bereziki, orain arteko joera orokorra apurtu delarik.
Saharar eta euskal ordezkariak esperientziak zein gogoetak trukatzen ari dira emakumeen...
Ahalduntzearen garrantziaz aritu da Garbiñe Aranburu LABeko Koordinatzaile Orokorra, “ahalduntzea baita geure buruaren gaineko kontrola hartzea, geure gaitasunez jabetzea, geure buruarengan konfidantza izatea, burujabe izateko modu bat, erabakitzeko gaitasunerakin eta aske”.
Garbiñe Aranburuk Saharar errefuxiatu kanpamenduetara bisita egingo du
Garbiñe Aranburu eta Euskal Herriko beste emakumezko politikari eta ordezkari sozialak, bertako homologo sahararrekin bilduko dira.
Euskal Fondoak eta Euskadiko Saharar Ordezkaritzak antolatu dute bidaia....
Arabako Foru Aldundiak ez ditu aktibatu berdintasun-baliabide eta egiturak, eta EAEko...
Arabako Foru Aldundiak, berdintasun-politikak lehenetsi beharrean, guztiz kontrakoa egiten du: ez ditu betetzen bere konpromiso instituzional estrategikoenak eta ez die erantzuten langileen egiturazko beharrei.
Mosaikoak, soldata arrakala salatzeko
Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako garbiketako langileek mosaikoak egin dituzte hainbat herritan, soldata arrakala salatzeko.
Zaintzarako euskal sistema publiko komunitarioa definitzeko jardunaldi bat egin dugu
Programa Sozioekonomikoa osatzeko prozesuaren baitan antolatu dugu jardunaldia, zehaztasunetan sakontzeko helburuarekin.
Animaliak Babesteko Zentroan izan diren jazarpen sexual eta sexistaren salaketen aurrean,...
Udalari eskatzen diogu indarkeria matxistaren prebentzioaren arloan dauden protokoloak aplika ditzala eta indarkeria mota hori erabiltzen ari direnei babesik ez ematea.
Borrokak hauspotu eta indartzeko garaia iritsi da Euskal Herrira
Deustuko zubian eserialdia egiten, Donostiako erdialdean autobus artikulatu batera igota, Iruñeko supermerkatuetan ekintza ibiltari baten bitartez eta Gasteizen Eulen enpresaren egoitza okupatuz. Sektore feminizatuetako langileen prekarizazioa eta enplegu suntsiketa salatu dugu ekainaren bigarren astearen etorrerarekin, dinakima ekintzaile baten baitan.
Garbiketako langileak funtsezkoak direla aldarrikatu dugu Gasteizen, Eulenen egoitzan bertan
Egunotako dinamika ekintzailearen baitan, garbiketako langileen partzialitatea murrizteko eskatu dugu, baita 1.200 euroko gutxieneko soldata exijitu ere, "oinarrizkoak direlako, funtsezkoak direlako".