2026-01-23
Blog Page 432

Funtsezkoak direla aldarrikatu dute berriro Osakidetzako garbitzaileek

Osakidetzako garbitzaileak euren lan baldintzen defentsan mobilizatu dira berriro,Ā maiatzean zehar gauzatzen ari diren dinamika mobilizatzailearen harira. Hain zuzen ere, bi okupazio egin dituzte protesta moduan: Garbialdi enpresaren biltegian sartu dira Trapagaranen, eta Osakidetzaren egoitzan Gasteizen, LAB, ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuok deituta. Era berean, Bilbon eserialdia egin dute Jaurlaritzaren egoitza aurrean eta Donostian elkarretaratzea gauzatu dute, Osasun sailaren bulego atarian.

Maiatzaren 27an jarraipena izango dute mobilizazioek, egun horretarako deitutako grebarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek ADEGIra eraman dituzte euren aldarriak

Beste greba egun bat egin dugu Gipuzkoako helduen egoitzetan, lan baldintza duinen eta kalitatezko zerbitzuaren defentsan. Oraingoan, ADEGIren egoitzaren aurrean mobilizatu gara.

Krisi honek modu zuzenean jo du helduen egoitzetako langile eta egoiliarren kontra, baina ulergaitza izan arren egoerak berdin jarraitzen du, 2012tik herrialdeko hitzarmenik gabe, langile ratio berdinarekin 2006. urtetik…

Ezin dugu ahaztu langileak lanera joateagatik gaixotzen ari direla, lan karga eta erritmoak handitu egin dira eta enpresetan ez dira lan arriskuen ebaluazioak egiten, nahiz eta legeak hori eskatu.

Ezin dugu onartu egoilarrek eta langileek bizi duten egoera gogor hau denbora gehiago luzatzea, denen ardura delako zaintzan oinarrituta dagoen zerbitzu sozial hau defendatzea, jendartearen ardura delako pertsona hauen ongizatea.

Helduen egoitzetako langileek urteak daramatzate beraien eskubideen defentsan borrokan. Helduen egoitzetako sistema publikoa, doakoa, unibertsala eta pertsonak erdigunean jarriko dituena izateko garaia da, eta, hau lortzeko, sektoreko alde guztien parte hartzea ezinbestekoa da.Ā 

Beste greba egun bat egin dugu Arabako helduen egoitzetan, hitzarmenaren defentsan

Maiatzaren 12an egin bezala, Arabako helduen egoitzetan beste greba egun bat izan dugu, hitzarmen duin baten defentsan, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuok deituta. Hurrengo greba eguna maiatzaren 26an izango da.

Maiatzaren 26an greba egingo dugu BBVAn, iragarritako kaleratzeen aurka

Maiatzaren 26an greba egingo dute BBVAn, estatu mailan 3.798 langile kaleratu nahi dituen Enplegu Erregulazioko Espedientearen (EEE) kontra. Egun horretan, Euskal Herrian, LAB, ELA eta CGTk deituta, mobilizazioak egingo ditugu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta IruƱean, 12:00etan.

LAB, CGT, SEC, CIC, CIG, ELA eta SCAT sindikatuon oharra:

PSE-EE, Elkarrekin Podemos, EAJ eta EH Bildurekin bildu gara, euskara planak enpresetan sustatu ditzaten

LABek, Kontseiluak eta ELAk 50 langiletik gorako enpresetan Euskara Planak bultzatzearen aldeko Lanbidearteko Akordio proposamena aurkeztu diegu PSE-EE, Elkarrekin Podemos, EAJ eta EH-Bilduri. Maiatzaren 14tik 17ra egin dira batzarrak, eta zehazki Rebeka Ubera, Aitor Aldasoro, Irune Berasaluze eta Miren Gorrotxategi legebiltzarkideekin eta Idoia Mendiaren Gabinete Buru den Pau Blasirekin elkartu gara.

Bileretan, azaroan jendarteratutako proposamena aurkeztu diegu: hiru eragileon asmoa da CONFEBASKekin Lanbidearteko Akordioa sinatzea 50 langiletik gorako enpresa guztietan Euskara Plan bat negoziatzeko konpromisoa berresteko.

Argi azaldu diegu, norberaren eskakizun propioei uko egin gabe, aurkeztutako proposamenak gutxienekoa izan beharko lukeela lan-munduan aritzen diren eragile guztientzat. Gainera, azpimarratu dugu akordio horren bidez euskararen gaia agendan sartzea besterik ez dugula nahi, hori protokolizatuz, eta, ondorioz, eskaera bakarra dela enpresetan horri buruz hitz egitea, Berdintasun Planekin gertatu den bezala.

Alderdi ezberdinei adierazi diegu udazkenean negoziaketa formala hasteko asmoa dugula, eta akordioaren aldeko giroa sortu nahi dugula. Horregatik, Legebiltzarrean proposamenaren aldeko adierazpena egitea eskatu diegu.

Alderdiek harrera ona egin diete proposamenari eta azaldutako adierazpena nola gauzatuko den eztabaidatzekotan geratu dira.

Alderdiekin eta CCOO sindikatuarekin egon ondoren, aurkezpen errondarekin jarraituko dugu; UGT, Lan Sailarekin, Hizkuntza Politiketarako Sailburuordetzarekin eta CONFEBASKekin, hain zuzen.

EUNEIZ unibertsitate pribatuaren lege-proiektua bertan behera uzteko aldarrikatu dugu Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean

Jaurlaritzak onartu nahi duen lege-proiektuaren bidez, EAEko Unibertsitate Sistemaren baitan irabazi-asmoa duen beste unibertsitate bat txertatzeko urrats kualitatiboa eman nahi du: Europan University Gasteiz, EUNEIZ. LABen ustez, kosta ala kosta, merkatuaren logika neoliberalei eta sistemaren interesei erantzuten dien unibertsitate klasista eta elitista baimendu nahi da, globalizazioaren mesedetara dagoena, eta segregazioak areagotuko dituena.

Baskonia saski-baloi taldeari zein Gasteizi loturiko unibertsitatetzat aurkeztu nahi den arren, EUNEIZ unibertsitatea sustatzen duen EUSTEIZ 2018 S.A. ULENI 30 Elkarte Mugatuak % 90ko partizipazioa du, eta aipaturiko kirol taldeak, aldiz, %10. 

Beste aldetik, esku artean izan dugun dokumentazioan diotenez, EUNEIZen ā€œnegozio-planak ez du finantzaketa-arazorik planteatzenā€. Besteak beste, gradu eta masterreko ikasturte bakoitzeko 8.000 euroko matrikula-prezioa aurreikusten baitu, eta etekin ekonomikoak hirugarren ikasturtetik aurrera (ia 700.000 €ko etekina eskaintza akademiko osoa indarrean egongo den ikasturterako). Sustatzaileek diote 29 miloi euroko ekarpena egingo diola urteko Arabako BPI, baita 400 lanpostu berri baino gehiago sortuko dituela ere. Dakiguna da, aldiz, aurreikustitako 205 ikasleei zerbitzu emateko 5 AZP eta zehaztu gabeko irakasle eta ikertzaile plantilla azaltzen dela, azken honi dagokionez araudiak zehazten duen lanaldi-osoko dedikazio-erregimenean lan egingo dutenen kopurua (%60) bermatu barik.

Ez da inon agertzen nola bermatuko den EUNEIZ-en ez dela diskriminaziorik onartuko ā€œjatorri-soziala dela-etaā€ unibertsitatean sartzeko eta bertan jarraitzeko, ezta ere ikasteko beka eta laguntzak emateko ze araudi edukiko duen ere, izango badu, eta nork edo nola finantzatua izango den. Aitzitik, EUNEIZ unibertsitate elitista baten egitasmoa dena zalantza izpirik ez dago, non, martxan jartzekotan, hemengo balizko ikasle askok ezin izango luketen ikasi baliabide ekonomiko nahikorik ez izateagatik.

EUNEIZeko eskaintza akademikoak egun Euskal Unibertsitate Sisteman dagoena, hein handi batean, bikoiztuko edo hirukoiztuko du. Gainera, gaur egun eskaintzen ez diren ikasketak martxan jarri ahal izango lirateke UPV/EHUtik bertatik, EUNEIZ-en egitasmoari bide eman nahi dion Administrazioak baliabide nahikorik jarri ezkero. Ikerketan ere, ez du gauza handirik ekartzen, eta, esaterako, ez du aurreikusten oinarrizkoa den eta araudiak eskatzen duen unibertsitate bibliotekarik, gutxienez lehen bi urteetan, eta hitzartuko du zerbitzu hori. 

Euskarari dagokionez, ez dakigu zein izango den eskaintza, ezta aipatutako graduak eta masterrak euskaraz ikasteko aukerarik ere egongo ote den. Ez dakigun bezala nola bermatuko zaien balizko ikasleei zein herritarrei zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea.

LABen ustez, Lege-proiektu hau zenbait gauzaren adierazle da:

  • Prozesu osoan zehar sumatu dugun Unibertsitate publikoaren zein Euskal Unibertsitate Sistemaren beraren defentsa argiaren gabeziarena. Ekimen pribatu honek lehia ezarriko du jada eskaintzen diren zenbait ikasketa ezarrita duten unibertsitateekin, batez ere UPV/EHU kaltetuz eta goi-hezkuntza sistemaren merkantilizazioan eta pribatizazioan urrats kualitatibo bat emanez, euskal gizartearen behar eta kohesioaren kaltetan. 
  • Euskarazko irakaskuntza, ikerketa eta arreta inolaz ere bermatuta egon ez izanarena. EUNEIZen izaera eta lehentasunak ikusita, ekimen honek aurrera egitekotan, euskara galtzaileetako bat izango delakoan gaude. Globalizazioaren eskutik, homogeneizazioa etorriko da, hizkuntz eskakizunik gabeko kontratazioekin. 
  • Lan-talde urriarekin eta lan baldintza eskasekin jardungo duen ā€œunibertsitate pribatuaā€ izango da EUNEIZ, lan-harremanen esparru propioa guztiz alboratzen duena.
  • Estatuko oinarrizko Legeek eta Errege-Dekretuek Goi Hezkuntza sistema duala bedeinkatzen dute, norbanakoek zein enpresek ā€œunibertsitateā€ pribatuak martxan jartzeko eskubidea aitortuz eta erraztasun guztiak emanez, finean, kapital eta funts handien mesedetan dauden ā€œunibertsitateeiā€ sarbidea errazten.
  • Globalizazioa ardatz, burujabetzaren kontrako eraso zuzena da. Euskal Herrian eraiki eta behar dugun Euskal Unibertsitate Sistema Publiko Propioa inoiz baino beharrezkoagoa dugu, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko unibertsitateekin batera, euskal unibertsitate barrutia eraikitzeko bidean. Tamalez, bide horretan EAEn lege propioaren urratsa ere 2030era arte atzeratu nahi dute batzuek, unibertsitatea  espainiar legeen menpe utziz. 

Horrenbestez, LABek ez du Lege-proiektu hau begi onez ikusten, eta bertan behera uzteko aldarrikatzen du. Ildo horretan, horrekin bat egiten dutenekin mobilizatzeko beharra azpimarratzen du, ekimenak adostuz eta aurrera eramanez. 

Antolakuntza eta borrokaren alde egiten dugu LGTBI+ fobiak lanean eta kalean suntsitzeko

Maiatzak 17, LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, lan munduan sexu aniztasuna askatasunez bizitzeko eskubidean eta LGTBI+ pertsonen aurkako erasoen aurrean LABetik saretu, ahaldundu, salatu eta erantzuteko konpromisoan berresten gara. 

Osasun larrialdia eta krisi sozial eta ekonomikoak, bazterretako kolektiboak gehien kolpatu eta LGBTI+ fobia kasuak areagotzea ekarri du. Izan ere, normaltasun berrian, zaharrean bezala, sistema kapitalista zisheteropatriarkalak zapalkuntzak beldur eta gorrotoaren bidez erreproduzituz soilik iraungo baitu. Nazkatuta gaude patronal eta gobernuen zuriketa arros, more eta ortzadarraren atzean izkutatzen duten prekarietateaz: soldata arrakala, trans pertsonek pairatzen duten langabezia, erasoen aurreko protokolorik eza, murrizketak berdintasun politiketan, osasungintzan, hezkuntzan… 

Borondate politiko falta argiaren aurrean, LGTBI+ fobiak lan eremutik borrokatzeko ezinbestekoa da, lehenik eta behin, gure artean saretu, elkar zaindu eta babestea, eta lantokian orientazio edo identitate sexualagatik jasaten ditugun urraketak ikusaraztea. Kontratazioa ukatu, kaleratzeak, erasoak, txisteak, mespretxua, irainak, zurrumurruak, isolatzea, parte hartzen ez uztea… pentsatzen duguna baina ohikoagoak diren diskriminazio egoera eta fobiak dira. 

Eraso hauen beldurrez, LGTBI+ langileen gehiengoak ez du bere identitate edota orientazioa adierazten lantokian, are gehiago, persona migratzaileak direnen artean. Honela, diskriminazioen katea luzatuz doa, esate baterako, familia zisheteronormatibo bat ez izateagatik, langile guztion eskubide diren baimenak, besteak beste, zaintzagatikoa, familia kideen heriotzagatikoa eta ezkontzagatikoa, ukatzeraino. 

Oraindik asko dago egiteko. Patronalari eta enpresei diskriminazio ororen aurka erantzukizunak eskatzeko borrokan tinko jarraitzea dagokigu. Zerbitzu publikoen alde borrokatzea dagokigu. Pertsona guztion eskubide guztien alde borrokatzea dagokigu. LABen argi dugu LGTBI+ fobiei erantzun eta lanean zein kalean sexu aniztasuna askatasunez bizitzearen alde borrokan jarraituko dugula!

Langileok ere LGTBI+Fobiak suntsitu!

Zaldibarko auzia ez da amaitzen zabortegiaren zigilatzearekin

Zaldibarko Zabortegian Joaquin Beltranen bilaketa lanak amaitutzat ematea ez du ontzat ematen LAB sindikatuak. Bilaketa lanek izan zezaketen akaberetan okerrena baieztatzen du. Une latz honetan, LAB sindikatutik gure babesa eta doluminak helarazi nahi dizkiogu JoaquĆ­n Beltranen sendiari eta ingurukoei. Gaur bereziki gogoan dugu ere Alberto Sololuze eta haren familia. 

15 hilabete baino gehiago pasatu dira hondamendia gertatu zenetik. Eta denbora horretan guztian iluntasuna izan da nagusi irregulartasunez (amiantoaren arauz kanpoko pilaketa kasu) jositako auzi honetan. Alberto eta Joaquin lurrak irentsiak zituen bitartean, autopista berriz irekitzea izan zen Jaurlaritzaren lehentasuna. Gaiarekiko sentsibilitatea eskasa izan du Urkulluren Gobernuak, horren adibide, gaurĀ Legebiltzarrean Erkoreka eta Tapiak egin duten agerraldia. Onartezina da. Ez dute auziaren gaineko argitasunik eskaini, ez erantzukizunik, ez konpromisorik bereganatu, Jaurlaritzaren jarrera eta jokamoldea zuritzea baino.Ā 

Zaldibarko auzia ez da amaitzen zabortegia zigilatuta.  Zaldibarko kasuan, beste askotan bezala, interes ekonomikoak eta interes pribatuak lehenetsi dira, langileen lan osasunaren eta segurtasunaren gainetik, eta herritarren osasunaren gainetik. Enpresaren ardura zen azken hau, eta Jaurlaritzarena, kudeaketaren gaineko kontrol zorrotza bermatzea. Erantzukizunak saihestu eta ardurak argitu gabe jarraitzen dute batak zein besteak. LABetik erantzukizun penal eta politikoak, guztiak argitu daitezen eskatzen dugu.

Langileok gaixotu eta hiltzen gaituen eredu kapitalista eta ekozida basati honekin amaitu beharra dago. Patronalaren inpunitatearekin amaitu beharra dago. Zaldibarkoa errepika ez dadin, bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu baten alde lanean jarraituko dugu. 

Joaquin eta Alberto gogoan, LABetik bat egiten dugu Zaldibar Argitu Plataformak deitutako mobilizazioekin.  

Euskal gehiengo sindikalaren iritziz, erantzukizun politikoak argitzea eta azken ondorioetaraino iristea ezinbestekoa da Zaldibarren, Joaquin Beltranen bilaketa lanak etenda ere

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuon oharra:

2020ko otsailaren 6an Zaldibarko Verter Recycling-en zabortegia hondoratu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertu ziren zabor artean. 6 hilabete eta 10 egun desagertua eman ondoren, Alberto Sololuzeren gorpuzkinak aurkitu zituzten. Zoritxarrez, 15 hilabete eta 8 egun ondoren, Jaurlaritzak, Joaquin Beltranen gorpuzkinak aurkitu gabe, bilaketa etetea erabaki du. ā€œJaurlaritzaren izenean , dolumin sen korrenak helarazi nahi dizkiogu familiari. Goian begoā€, adierazi du Lakuako bozeramaile Josu Erkorekak. Antza, Jaurlaritzak langile bat hiltzat noiz jo ere erabakitzen du. Bistan da afera hau gainetik kendu nahi dutela, erantzukizunak saihestuz eta Verter Recycling errudun bakar gisa aurkeztuz iritzi publikoaren aurrean.

Eta non dago IƱigo Urkullu lehendakaria? Zaldibarreko hondamendia izan eta ondorengo egunetan desagertuta egon zen bezala, gaurkoan ere ez du aurpegia eman.

Hasieratik exigitu dugu Joaquin Beltran aurkitzea, baina afera hau ez da hor amaitzen. Izan ere, erantzukizun politikoak argitzea eta azken ondorioetaraino iristea ezinbestekoak dira, egia ezagutu dadin, justizia egon eta berriro gerta ez dadin bermeak ziurtatzeko.

Zabortegiaren kudeaketa, luizia gertatu zen momentuan eta hondamendiaren aurretik zein ondoren ere, salatu izan dugu euskal gehiengo sindikaletik. Verter Recycling enpresaren jardueran, kontrol eta isun faltaz gain, amiantoaren eta kontrol barik eraman izan diren mota ezberdinetako hondakin arriskutsuen arauz kanpoko pilaketak egon dira urteetan zehar, kasuz kasu kontrolatu behar zirenak. Jaurlaritzak eta Ingurumen sailak, orduan ere, ez zuten ezer egin. Eta gaur Arantxa Tapiak hitz egin digu, Erkorekarekin batera egindako agerraldian, ingurumenaren mesedetan aritu direla lanak egiten.

Verter Recycling enpresak erantzukizun zuzena du hildako langileen gainean eta urteetan zehar Zaldibarko zabortegian egon den jarduera klientelar, opako, ez jasangarri eta arriskutsuaren aurrean.

Kasu honetan, erantzukizuna ezin da eremu pribatura mugatu, eremu publikoak gertatzen ari zenaren gaineko erantzukizun politikoa izan duelako. Arduradun horiek izen abizenak eta ardura poli koak dituzte. IƱigo Urkulluk zuzenduriko Eusko Jaurlaritzak eta IƱaki Arriola sailburuak ardura poli ko zuzena dute Zaldibarren gertatukoaren inguruan. Are gehiago, kontuan hartzen badugu enpresaren eta hainbat kargu poli koren artean dagoen harreman zuzena.

Erantzule nagusien artean, patronala ere badago zalantzarik gabe. Izan ere, indarrean dagoen legeria ez du betetzen. Langileon gaixotasun edota heriotzak merke ateratzen zaizkio eta horrela izaten den bitartean, joera ez da aldatuko. Zabor kudeaketa pribatizatu eta kontrol publikorik ez edukitzeak, egungo zabor eredua negozio bilakatu du eta patronalak horretan ere aurkitu du mozkina langile klasearen zein naturaren bizkar.

Egoera tragiko horren aurrean, patronala ez salatzeak, Administrazio publikoa bera konplize bilakatu du, egoera aldatzeko beharrezkoak diren zaintza, kontrol zein babes neurriak ez bai tu hartzen, langileon bizitza zein osasuna bermatzeko edota zabor eredu iraunkor baterako trantsizioa egiteko.

Euskal gehiengo sindikaletik, hau guztia salatzeaz gain, babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu Joaquin Beltranen familiari, baita ere aurten hildako langile guz ei ere. Lan heriotzek eragiten duten sarraskia eteteko garaia da.