Lan ikuskaritzarako aurrekontua modu esponentzialean indartzea exijitu diogu Jaurlaritzari
Gehiengo sindikalarekin batera, mobilizazioa egin dugu gaur, Oiartzungo Lanbarren industriagunean, astelehenean bertan hildako 52 urtetako langilearen heriotza salatzeko. Ibilbide luzeak egiten zituen Europa ekialdeko garraiolaria istripu ez traumatikoan hil zen, bere kamioiaren kabinan gaizki sentitu ostean. Azken honekin, gutxienez 50 dira urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak. Odolusteak ez du etenik. Lehenik eta behin gure elkartasuna adierazi nahi genieke senide, lankide eta gertukoei une latz hauetan.
Urte hasieratik 17 langile hil dira Euskal Herrian, horietatik 3 istripu...
Zamudion dagoen Ingemat enpresako langile bat hil da heriotz ez traumatiko batean, SantoƱan bihotzekoak jota hildako arrantzalearen lan heriotzaren egun berean. Frogatuta dago lan-baldintzak, presioak eta estresa funtsezko faktoreak direla istripu kardiobaskularretan, eta horiek bihurtu direla lan-istripuen kausa nagusia.
Segurtasun ikuspegitik, inork ez du ikuskatzen obretan lanak behar bezala egiten...
Dei egiten dugu ostegunean gehiengo sindikalak 12:00etan Eibarreko Azitain industriguneko biribilgunean egingo duen elkarretaratzean parte hartzera, azken lan heriotza salatzeko.
Lan istripuak ez direla kasualitatearen ondorio salatu dugu Zegaman eta Lakuntzan
Elkarretaratzea egin dugu Zegamako Goi Laser enpresan, euskal gehiengo sindikalak deituta; eta protesta egin dugu Lakuntzako Sakana Kooperatiban, LABek ordezkaritza osoa duen enpresa batzordearen izenean.
Lan Ikuskaritzak zigortu egin du El Cenojal enpresa, langile migratzaile baten...
Erabat higuingarria da enpresaren eta mutuaren jarduna. Lan Ikuskaritzak gure salaketaren ondorioz egiaztatu duenez, istripu hori ez zen lanekotzat kalifikatu, ezta lan-agintaritzari jakinarazi ere.
Altueratik erorita gertatzen diren istripu guzti-guztiak saihes daitezkeela nabarmendu dugu azken...
Larunbatean Deustun gertatutako lan heriotza salatu dugu euskal gehiengo sindikaletik. Altueratik erorita lau langile zendu dira aurten Euskal Herrian.
Altueretako erorketen ondoriozko lan heriotzak marka guztiak apurtzen ari dira
Erakundeei azalpenak eskatzen dizkiegu, bereziki eraikuntzan inspekzio eta jarraipenak areagotu ditzaten segurtasun arauak integratuaraziz.
Astero langile bat hil da gutxienez urtea hasi denetik
Transportes Erdella enpresaren Larrabetzuko egoitzaren aurrean mobilizatu gara, euskal gehiengo sindikalak deituta, azken lan heriotza salatzeko. Enpresa horretako langilea zen joan den astelehenean Errioxako San Vicente de la Sonsierra herrian hildako garraiolaria.
Azken lan heriotza salatu dugu Barakaldon
Eraikuntza sektoreak eta langileek ezin dutela lan heriotzen odolustea normaltzat eman nabarmendu dugu, ezta honetara ohitu ere.