Araban ere doktorego aurreko kontratuetan errenta salbuespena egitea #LortuDugu

Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasunean jada onartu zuten 103/2019 dekretupean dauden kontratuei errenta salbuespena ezartzea, EAEko Foru Arauen 9.9 artikuluak garbi azaltzen duen gisara. Baina Araban ez zuten onartzeko prestutasunik erakutsi, eta EHUko doktorego aurreko ikertzaileek komunikatua ere egin behar izan zuten. LAB-ek egin zuen salaketa honi, ordea, baiezkoa eman dio azkenean Arabako Ogasunak, eta Araban ere PFEZ-ren azken hiru urteetako salbuespena onartuko diete 103/2019 dekretuaren araupean kontrataturiko langileei. Gainera, azken hiru urteetako soldatan errenta salbuespena ere erreklamatu liteke.

Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa ez da Euskal Herriak behar duena

Argi dago inondik inora ere ez dela Euskal Herriak behar duen legea, Madrilek jarraituko baitu erabakitzen Estatu osoko eta Hego Euskal Herriko unibertsitateari dagozkion gai nagusien inguruan. Hala ere, badaude aurrerapausoak hainbat gaitan aurreko legeekin konparatuta.

EHUko Gobernu Kontseiluaren aurrean jubilazio akordioak ez deseustatzeko eta plantillak gaztetu...

Gogor salatzen dugu unibertsitateko agintariek eta Eusko Jaurlaritzak espainiar aginduekiko erakutsitako morrontza.

Prekarizazio eta diskriminazioaren aurrean, finantzazio nahikoa eskatu dugu EHUrentzat ikasturte hasierako...

EHUko zuzendaritzak, unibertsitatearen autonomia eta bertako plantillaren beharrak eta baliabide ekonomiko nahikoak aldarrikatu ordez, men egiten die Eusko Jaurlaritzak unibertsitate publikoari inposatu nahi dizkion neurriei.

“Oso larria da ikasleen datuak multinazional baten esku jartzea”

LABek eta Ernaik elkarretaratzea egin dugu UPV/EHUko Gizarte kontseiluaren bilkuraren aurrean, UPV/EHUko gobernuak ikasleen kontu elektronikoak EHUko zerbitzarietatik Microsoft-eko zerbitzarietara migratzeko erabakia eta EHUko Informazio eta Komunikazio Teknologien zerbitzuen pribatizazioa salatzeko.

LOSUren inposaketen gainetik, Euskal Herriak bere unibertsitate esparrurako unibertsitate-lege propio...

LOSU (Ley Orgánica del Sistema Universitario) legea onartuko omen da hurrengo hilabeteetan Estatu espainiarreko Kongresuan. Lege honek Estatu espainiarreko unibertsitateen izaera eta funtzionamendua arautuko ditu urte batzuetarako, tartean Hego Euskal Herriko unibertsitateenak ere.

EHUk doktoretza aurreko ikertzaileei zor diena ordaindu beharko die Gorenak kasazio-errekurtsoa...

LABek doktoretza aurreko ikertzaileei dei egin zien jaso ez zituzten zenbatekoak judizialki erreklamatzera. Dozenaka doktoretza aurreko ikertzaileren erreklamazioak tramitatu genituen eta erreklamatzaileen aldeko hainbat sententzia ebatzi zituen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Euskal unibertsitate publiko zein diru-kutxa publikoen kontrako eraso larri bat gauzatu...

Euneiz sortzea ahalbidetzen duen legea onartu dute Gasteizko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Lege honek Euneiz unibertsitate egitasmo pribatuari finantziazio publikoa eskura jarri dio.

Enplegua egonkortzeko LEPak: NUPen utzikeria hizkuntza-politikan

Joan den negoziazio mahaian, LABek galdetu zuen unibertsitateak hizkuntza-eskakizunei buruz duen planteamenduari buruz, egonkortze-prozesuen ondorioz laster oposizio-lehiaketara aterako diren ia 90 plazetan.