Caixabankeko EEEa inmorala da

Apirilean sindikatu guztiak bat etorri ginen EEEari ezetz esatean. LABek eta ELAk gauza bera pentsatzen jarraitzen dugu. EEE honek ez du inolako justifikaziorik eta inmorala da.

BBVAn aurreikusitako kaleratzeen aurka mobilizatu gara

Greba egin dugu BBVAn, estatu mailan 3.798 langile kaleratu nahi dituen Enplegu Erregulazioko Espedientearen kontra. Hego Euskal Herrian, LAB, ELA eta CGTk deituta, mobilizazioak egin ditugu hiriburuetan.

Maiatzaren 26an greba egingo dugu BBVAn, iragarritako kaleratzeen aurka

Estatu mailan 3.798 langile kaleratu nahi dituzte, Enplegu Erregulazioko Espediente baten bitartez. Euskal Herrian, LAB, ELA eta CGT sindikatuok deituta, mobilizazioak egingo ditugu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 12:00etan.

Onartezina da BBVAren EEEa

BBVAren zuzendaritzak sindikatuon ordezkaritza osoarekin izandako bigarren bileran, EEErako proposamena aurkeztu digu. Honek, 3.798 langileri eragingo die Estatu osoan, hau da da, 23.300 langileetatik %16,29 baino gehiagori.

Bankaren azken asmoen inguruan ohartarazi nahi dugu

BBVA eta Caixabank/Bankian martxan daude 2 EEE eta berregituraketak.

Kutxabank-en mehatxuek eragina izan dute eta langileei soldatak izoztuko zaizkie eta...

Hitzarmenaren negoziazio osoan zehar Kutxabank-ek erabili dituen mehatxuek eragina izan dute, eta sindikatu batzuen lankidetzarekin, enpresak bere helburua lortu du. Mehatxuaren eta beldurraren taktikak nahi zituen emaitzak eman dizkio. Ezin dugu onartu pandemian zehar aurreko urtean baino etekin gehiago lortu dituen enpresa batean erabateko konpromisoa erakutsi duen plantillari murrizketekin eta eskubideen galerarekin ordaintzea. Onartezina da.

Kutxabankeko zuzendaritzaren asmoen kontra mobilizatu gara Bilbon

Kutxabankeko zuzendaritzak langileen lan-baldintzak okertu nahi ditu, bere proposamena onartzen ez badute aurrezkiaren hitzarmen sektoriala ezartzeko mehatxuarekin. Honen aurrean, hau onartu nahi ez duen gehiengo sindikal batekin egin du topo. Hain zuzen ere, Langileak egiten ari diren ahaleginak ez dauka saririk ezta lan-baldintza duinen aitortzerik, eta gainera, Kutxabank-eko zuzendaritzak apirilaren 1etik aurrera Aurrezkiaren Hitzarmen Sektoriala ezartzeko mehatxuari eusten dio. Honen aurrean, sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon, zuzendaritzaren asmoen aurrean.

Inoiz baino beharrezkoagoa da Euskal Herrirako Banka Hitzarmen bat, langileen eskubideak...

Lotsagarria da CCOO, UGT eta FINEk bankuen patronalari (AEB) langileen soldata bi urtez izoztea onartu izana. Zoritxarrez, bankako milaka langileri lapurreta egin diete, aurreikusi genituen iragarpen txarrak bete dira eta patronalari laguntzeko zalantzarik ez duten sindikatuen "konplizitateari esker", bankuko milaka langilek soldatak izoztuta izango dituzte 2019-2020 urteetan, eta igoera txikia izango dute hurrengo hiru urteetarako (2021, 2022 eta 2023).

Kanpaina bat abiatu dugu bankuetako langileen soldatak izoztearen aurka

LAB eta ELA euskal sindikatuok, CIG galiziarrarekin eta CSC katalan intersindikalarekin batera, sinadura bilketa bat hasi dugu internet bidez, AEB patronalak bankuetako langileen soldatak izozteko hartutako erabakiaren aurka, eta CCOO-UGT-FINE sindikatuek, oraingoz, bi urterako onartu dutena.