2026-01-20
Blog Page 374

Emakumeon Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin egin dugu bat, Tuterako erailketa matxista salatzeko

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren oharra:

Aurtengo urtea, 2022a ere, ez da urte erraza izango. Urtarrilaren lehen hamabostaldia oraindik pasatu ez, eta dagoeneko lehenengo erailketa matxistaren berri izan dugu. Tuteran gertatu da, Sara Yaregi zuen izena, eta Cortesekoa zen, garbi dago emakumeen aurkako indarkeriak ez duela etenik.

Feministok behin eta berriro esango dugu, estrukturala den arazo baten aurrean gaudela. Gizarte osoaren arazoa den hau, emakumeon gorputzetan gorpuzten da. Nazkatuta gaude behin eta berriz berdina oihukatzeaz, ez gara isilduko.

Berriz ere baliabideak eskatuko ditugu instituzio publikoetan, eraldaketa soziala lortu nahi badugu, alderdi ezberdinetatik lan egin behar dugu denok batera. Gizarteak aldaketa beharra dauka, eta jarrera matxistak eta sexistak behingoz amaitu behar dira.

Lehenengo eta behin, osasungintza, hezkuntza, eta justizia publiko eta unibertsal bat behar dugu, izan ere babestu behar gaituztenen joko- arauak berriro porrot egin du. Zerbitzu publiko osasuntsuak eta biolentziarik gabeko espazio seguruak behar ditugu, pairatzen dugun biolentziak erreproduzitzen jarrai ez dezan. Gizarte sozial moduan gure espazioetan eraldaketa bultzatu behar dugu, erasoak salatu behar ditugu, espazio seguruak bermatu behar ditugu, ekimen desberdinak bultzatu behar ditugu…guzti honetarako indarrak batu, eta eraldaketa bultzatu behar dugu.

Denon artean lortuko dugu. Borroka hau geldiezina da, eta feministok beti izango dugu indarra eta ausardia aurrera egiteko, izan direnengatik eta izango direnengatik. Feministok gizarte hobeago batean sinisten dugulako – arrazakeria, biolentzia eta gorrotorik gabekoa-, denok bizitza duin bat nahi dugulako, eta horretarako eskubidea aldarrikatzen dugulako…

Pentsio duinen aldeko borroka langile guztion borroka da

Lau urte beteko dira pentsiodunek kaleak hartu eta pentsio duinen aldeko mobilizazio eta borroka eredugarriari ekin ziotela. 2021eko urte amaieran, pentsio erreformaren lehen zatia ezagutu genuen: KPI-arekin iruzurra eta gutxieneko pentsioarekin zein genero arrakalarekin neurri nahikorik ez. Datorrena okerragoa dela dirudi: erretiro adina atzeratu eta plan pribatuak sustatu.

Hala, urtarrilaren 15ean hitzordu garrantzitsua dugu pentsiodunen mugimenduak deitutako mobilizazioak direla eta. Pentsio eta lan erreformen derogazioa agindu eta bete ez duten honetan, langileok kalean aldarrikatu behar dugu etorkizun duina merezi dugula eta Euskal Herrian Madrilen posible ez dena egia bihurtu behar dugula.

Gehiengo sindikaletik ere bat egin dugu larunbateko mobilizazioekin.

Hauek dira deitutako mobilizazioak:

Bilbo

• Gran Vía 50 12:00etan. 

Ondarroa 

• Zaldupe 12:00etan.

Donostia 

• Alderdi Eder 12:00etan.

Eibar 

• Untzaga 12:00etan.

Iruñea

• Baluarte 12.00etan.

Tafalla 

• Udaletxea 12:00etan.

Altsasu 

• Foruen plaza 12:00etan.

Lizarra 

• Baja Navarra kalea 12:00etan.

Gasteiz 

• Correos 12:00etan.

Enpresetako “Prebentzioaren kultura bultzatu” ekimena pribatizatu du Nafarroako Gobernuak

LAB sindikatuak salatu duenez, Nafarroako Gobernuak enpresaburuei eta erakunde pribatu bati (AIN Nafarroako Industriaren Elkartea) eman die prebentzioaren arloko jarduera bat, NOPLOIko Lan Osasuneko Zerbitzua kontuan hartu gabe. 10.000 euroko kostua izango duen proiektua; balirudike kopuru hori txikia dela, baina oso praktika arriskutsu eta salagarri batean oinarritzen da, zeinetan arlo publikoak ordaindu eta arlo pribatuak onura ateratzen baitu.

Nafarroako Gobernuak, Nafar Lansareren bitartez, 10.000 euro ingururekin finantzatuko du “Prebentzioaren kultura bultzatu” ekimena, enpresetako zuzendariei zuzendua. AIN Nafarroako Industriaren Elkartea arduratuko da Mondragon taldeko OSARTEN prebentzio-zerbitzuak emango duen prestakuntza-programa koordinatzeaz.

Moduari dagokionez, LAB sindikatuaren iritziz, horrek esan nahi du Nafarroako Gobernuak enpresaburuei eta erakunde pribatu bati ematen diela prebentzioaren arloko jarduna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Laneko Osasun Zerbitzuaren berezko baliabideak kontuan hartu gabe.

Horri dagokionez, Geroa Bairen esku dagoen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak eta, zehazki, Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Laneko zuzendari nagusi Izaskun Goñik, argitu behar dute zergatik pribatizatzen duten 2021-2024 Lan Osasuneko Planaren programen artean nabarmenki ageri den ekimen bat, gaur egun Nafarroako Lan Osasunaren Kontseiluan eztabaidatzen ari dena. Era berean, kezkagarria da CCOO eta UGT sindikatuak horren inguruan isilik geratzea, CENen eskutik funts publikoen banaketan duten papera dela eta.

Funtsari dagokionez, LAB sindikatua ez dator bat osasunaren sustapena (ongizatea) termino orokorretan lan-osasunaren estrategian sartzearekin. Bere ustez, enpresen prebentzio-baliabide urriak ohitura-aldaketak sustatzera bideratzeko arriskua dago (elikadura, jarduera fisikoa, etab.), langileak beren prebentzio-eskubideen eskakizunetik aldenduz. Jakina, ez da ezer aipatzen plantillaren eta langileen ordezkarien parte-hartzeari buruz. Langileen parte-hartzerik gabe ez dago prebentzio eraginkorrik. Beraz, LABen ustez, estrategia teknokratikoa da, eta horregatik, epe luzera ez da oso eraginkorra.

Txibiteren Gobernuak (PSN, Geroa Bai eta Podemos) lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua berretsi du (publikoak ordaintzen du eta pribatuak etekina ateratzen du). LAB sindikatua ez dator bat jarrera horrekin. Pandemia-egoerak erakutsi du pribatizazioen negozioaren alde egiteak, lankidetza publiko-pribatua deiturikoak, publikoa ahultzea dakarrela. Eta publikoa ahultzeak gure osasuna arriskuan jartzen du.

LABek Nafarroako Gobernuari erabaki horren arrazoiei buruzko argibide bat eskatzen dio, baita erabaki hori zuzentzea eskatu ere. Era berean, arlo publikoa indartzeko eta UPNren gobernuen herentzia pribatizatzailearekin behingoz hausteko eskatzen dio.

Hilabeteko epean hiru langile hil dira altueratik erorita

Atzo beste laneko heriotza baten berri izan genuen. Astelehenean, 23 urtetako J.E.U. Amezketako langileak istripu larria izan zuen altueratik erorita Ikaztegietako Hertell kooperatiban, eta atzo hil zen. Bertako langilea zen hildakoa. LABetik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu langilearen familia, lankide eta gertukoei.

Hilabete bateko epean altueratik erorita hiltzen den hirugarren langilearen aurrean gaude. Abenduaren 18an, 45 urteko langile bat hil zen honela Zumaian eta urtarrilaren 10ean, 47 urteko J.V.S.F. hil zen Gasteizko Olarizun auzoan. Atzo hildako langilearekin, gutxienez 3 dira aurten Euskal Herrian egon diren laneko heriotzak, urte hasieratik 12 egun baino pasatu ez direnean.

Era berean, atzo ere beste istripu bat izan zen El Buston, Nafarroan, plataforma batetik bi langile erori ziren. Langile horiek hainbat lesio izan zituzten, eta laster sendatzea espero dugu.

Egoera horren aurrean, norbaitek sinets al dezake kasualitatea izan dela? Administrazioei, lan-istripuen eta lanbide- gaixotasunei horri aurre egiteko berehalako neurriak, kontrol handiagoa eta politika zehatzak eskatzen dizkiegu.

Erakundeen erantzun irmoa beharrezkoa da, eta altuerako lanetarako plan espezifiko bat eskatzen dugu, neurri egokiekin eta benetako prebentzio-politikekin, eraikuntzarako zein industri-nabeak eta pabiloiak birgaitze eta mantentze lanetarako. Datuak oso gogorrak dira, eta zifra bakoitzaren atzetik, izenak, familiak eta lagunak daude. Lanetik etxera itzultzen ez diren langileez ari gara.

Azkenik, dei egiten dugu hurrengo orduetan langileen segurtasuna eta osasuna defendatzea aldarrikatuz dei daitezkeen mobilizazioetan parte hartzera.

Gure borrokari esker, Servyrest-ek Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmena aplikatu beharko die bere langileei, euren lan-baldintzak hobetuz #LortuDugu

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia. Epai horren bidez, Servyrest enpresak Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmena aplikatu behar die langileei. Enpresa errestaurazio kolektiboan eta hezkuntzako beste zerbitzu batzuetan aritzen da, eta 800 langile ditu.

Duela bi urte, LABek borroka horri ekitea erabaki zuen, enpresa horretako langileen lan-baldintzak hobetzeko, eta lortu egin du. Servyrest enpresak Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmena aplikatu beharko die langile guztiei. Berriro ere, LAB sindikatuak hobekuntzak lortu ditu lan-baldintza prekarioak dituen sektore honetan.

LAB sindikatua prest egon da uneoro Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmen osoa pixkanaka aplikatzea adosteko, eta enpresak entzungor egin dio horri. Bada, orain hitzarmen hau aplikatu behar du 2020ko urtarriletik aurrera.

Beste batzuek LAB sindikatuak egindako lanari etekina atera nahi izan diote, eta langileei ez diete informazio onik eman eta demanda judizial gehiagotan inplikatu dituzte, horren beharrik gabe.

Enpresak diru asko irabazi du langileen kontura. Orain, euren lan-baldintzak asko hobetuko dira.

FCCko zuzendaritzako kide batek langile bat harrapatu zuen autoarekin, abenduaren 17ko greban

LAB sindikatuak publikoki salatu nahi du gaur egun FCC enpresa, Iruñeko kaleak garbitzeaz arduratzen dena, oraindik ez dela harremanetan jarri enpresako zuzendari batek joan den abenduaren 17ko greban harrapatu zuen langilearekin. Langilea bajan dago ordutik.

2021eko abenduaren 17a greba-eguna izan zen Iruñean kaleak garbitzeaz arduratzen den FCC enpresan, LAB, UGT, ATSU eta CCOO sindikatuok deituta, bertzeak bertze, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzearen alde. Goizeko 5:30etik aurrera, informazio-piketeak egin ziren Lanbaben industrialdeko enpresaren nabearen aurrean. Pikete bitartean, enpresako autoarekin zihoan FCCko zuzendari batek langile bat nahita harrapatu zuen.

Harrapatu ondoren, FCCko zuzendaria autotik jaitsi zen eta langilea iraindu egin zuen: “Zure gainetik pasatu behar nukeen, alfer halakoa, ez baituzu zure bizitza puta osoan lanik egin”. Ondoren, egoera baretzen saiatzen ari zen Enpresa Batzordeko LAB sindikatuko ordezkaria bultzatu zuen zuzendariak.

Harrapatutako langilea, FCC enpresan 32 urteko antzinatasuna duena, Batzordeko ordezkariek eraman zuten larrialdietara. Zuzendariak berak behin baino gehiagotan oztopatu zuen harrapatua zeraman autoa.

Gaur egun, langilea bajan dago, hainbat lesio baititu bizkarrean, eta lesio horien ondorioz errehabilitazio luzea hasiko du. LABek salatu nahi du FCC oraindik ez dela langilearekin harremanetan jarri zer moduz dagoen jakiteko —are gehiago, historiaren bertsio faltsua ere kontatzen ari da—, eta neurri egokiak lehenbailehen hartzeko eskatu dio.

Nafarroako Parlamentu aurrean egin dugu protesta, adinduei arreta eskaintzen dien sektorearen grebaren atarian

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuetako zenbait ordezkarik Iruñeko Parlamentuaren Eskubide Sozialetako Batzordean hartu dute parte, adinduen arretarako Nafarroako lehenbiziko hitzarmena izango denaren negoziazioak zertan diren azaltzeko. Horren karietara, lau sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Parlamentuaren aitzinean. Protesta hau ostegunerako deitutako egun osoko grebaren atarian egin dugu.

Aberastasunaren bidezko banaketa bermatzea eta sektore osoaren lan-baldintzak duinduko dituen hitzarmena aldarrikatu dugu Bizkaiko metalgintzan

Gaur egin da Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bigarren bilera. Bertan, sektore osoarentzako aldarrikapen nagusiak jasotzen dituen bere plataforma aurkeztu du LABek.

Datozen hilabeteetan erabakiko dira sektoreko langileen lan-baldintzak, eta gogorarazi nahi dugu negoziazio hori hazkunde ekonomikoko eta enplegu asko sortzen ari den egoera batean egingo dela. Beraz, ez dago aitzakiarik hitzarmen honetan, sortutako aberastasunaren bidezko banaketa ez egoteko eta sektoreko langileen baldintzak ez duintzeko.

LABek bi urteko indarraldia duen plataforma bat aurkeztu du, honako aldarrikapen nagusiak jasotzen dituena:

Enplegua sortzea

Lanaldia murrizteko, errelebo-kontratua bermatzeko eta malgutasuna murriztu eta mugatzeko neurriak aurkeztu ditugu.

Aberastasunaren banaketa bidezkoa

KPIaren gaineko soldata-igoerak proposatzen ditugu, bai sektoreko hitzarmeneko tauletan, bai soldata errealetan. Patronalak sektoreko langile guztien eskulanari esker poltsikoratu duen aberastasuna banatzeko garaia da.

Enplegua duintzea

Azpikontratetako langileentzat lan duina izateko eskubidea aldarrikatzen dugu, azpikontratatutako jarduera guztietarako subrogazio-eskubidea, ABLEak desagertzea, gazteen kontratazioa duintzea (praktikak zein prestakuntza-kontratuak…). Aniztasun funtzionala duten langileek jasaten duten diskriminazioarekin eta prekarietatearekin amaitzeko neurriak jasotzen ditugu.

Lanean osasuna eta bizitza zaintzea

Gure osasuna erdigunean jartzeko unea da, bajetan hobekuntzak, prestakuntza, prebentzio-neurriak, lan-istripuengatiko kalte-ordainak. Hitzarmenean, lehen aldiz, amiantoarekiko neurriak ere kokatu nahi ditugu.

Hobekuntza sozialak

Hobekuntzak lizentzietan; zaintza-lana, guraso bakarreko familia-ereduak eta edoskitzea aitortzea, lizentziak lanegunetan hartzea lehen lanegunetik…

Edozein arrazoirengatik (sexua – generikoa, jatorria, kolektibo jakin bateko kide izateagatik…) diskriminazioa debekatzea
Kolektibo jakin bateko kide izateagatik ezein langilek edo langilek diskriminaziorik jasan ez dezan neurriak aurkeztu ditugu; izan ere, guztiok ditugu lan-munduan sartzeko eta parte hartzeko eskubide berberak.

Neurri feministak

Berdintasun-plan eraginkorrak eta benetakoak ahalbidetzen dituzten neurriak aurkezten ditugu. Emakumeok erdigunean jartzen gaituzten edukiak biltzen ditugu.

Lan-erreformaren aurkako neurriak

-Hitzarmenaren ultraaktibitea mugarik gabe luzatzea.

-Itundutakoa ez aplikatzea eragozten duten klausulak.

-Sektoreko lan-baldintzak bateratzea. Enpresetan ezingo lirateke negoziatu Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmeneanezarritakoak baino lan-baldintza okerragoak.

-Bizkaiko hitzarmenak lehentasuna izango du estatukoaren aurrean.

Horiek dira LABen plataformak jasotzen dituen aldarrikapen nagusietako batzuk. sektoreko pertsonen lan- eta bizi- baldintzak duintzearen alde egiten dugu, eta, horretarako, badakigu gakoa langile guztiak antolatzea eta aktibatzea dela, eta hori izango da LABen egiteko nagusia datozen hilabeteetan.

2022an lan istripuan hildako langileak

LAN ISTRIPUAN HILDAKO LANGILEAK:
2007 – 2008 – 2009 – 2010 – 2011 – 2012 – 2013 – 2014 – 2015 – 2016 – 20172018 – 2019 – 2020
20212022

69

Araba: 9 | Bizkaia: 15 | Gipuzkoa: 19 | Nafarroa: 20 | Iparraldea: 2 | Kanpoan: 4

Prekaritateak eraildako 69. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/12/07Iruraiz Gauna- ArabaM.M.D.O., 56 urteConstrucciones TavarEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 68. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/11/30BerriobeitiSant Gobain AbrasivosEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 67. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/11/16DoneztebeHarrapaketa

Prekaritateak eraildako 66. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/11/11TarazonaR.C.A., 40 urteAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 65. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/11/01GasteizP.A.I.L., 50 urteLEDHR Ingeniería y ServiciosEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 64. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/10/29AndoainAntex FibresMakina batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 63. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/10/19DonostiaS.A., 64 urteAcuña enpresak azpikontratatuaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 62. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/10AraiaGarraiolaria Ez traumatikoa

Prekaritateak eraildako 61. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/10/06SarrigurenBerlys

Prekaritateak eraildako 60. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/10/04AulestiJ.M.O.C., 62 urteExplotaciones Forestales EgurmendiBaso lanetan, makina batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 59. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/10/02Muniain42 urteAbere batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 58. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/09/22Allo60 urteKareaga Mantenimiento y Reparación Industrial Ez traumatikoa. Astebete geroago hil da

Prekaritateak eraildako 57. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/09/10Ituren44 urteAltueratik erorita, egun batzuk geroago hilda

Prekaritateak eraildako 56. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/09/09San Martin de UnxA.D.F., 41 urteIn itinere

Prekaritateak eraildako 55. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/09/08Olazti55 urteCementos Portland ValderribasHarrapaketa

Prekaritateak eraildako 54. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/09/02ElgoibarA.M.S., 58 urteSchaeffler IberiaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 53. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/08/24ZumaiaI.A.Z, 53 urteConservas OrtizIn itinere

Prekaritateak eraildako 52. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/08/22Markina34 urtetako B.F.Zeleta S.L.Harri batek zapalduta

Prekaritateak eraildako 51. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/08/17Zeanuri47 urtetako M.M.S.Q.Edgar René Meléndez ÁvilaZuhaitz batek azpian harrapatuta

Prekaritateak eraildako 50. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/08/16Oiartzun52 urtetako S.S.EVOTRANSEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 49. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/08/09ElgoibarKamioia AP-8 autobidetik behera erori eta gero

Prekaritateak eraildako 48. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/08/08ErrenteriaI.G.B., 49 urteZinur Gain, S.L.Aldamiotik erorita

Prekaritateak eraildako 47. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/07/28TafallaAHTren obretan, uztailaren 15ean izandako istripuaren ondorioz

Prekaritateak eraildako 46. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/07/16MexikoL.G.L., 67 urteZama gainera erorita

Prekaritateak eraildako 45. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/07/08EibarT.C.C., 60 urteEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 44. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/07/05Orio51 urteGrupo AzkuneGidatzen zuen kamioa irauli eta lehertuta

Prekaritateak eraildako 43. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/07/04Banka56 urteAbeltzainaTraktorearekin istripu bat izanda

Prekaritateak eraildako 42. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/07/01ZornotzaA.A.E., 34 urteVeman S.L., Aludiumek azpikontratatuaPala batek harrapatua

Prekaritateak eraildako 41. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/30LuiaondoM.A.F., 63 urteIn itinere

Prekaritateak eraildako 40. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/17MurgiaM.A.G.O, 59 urteResidencia GorbeaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 39. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/16LezamaJ.A.D.G, 56 urteConstrucciones Urrestimendi S.L.Ez traumatikoa

Prekaritateak eraildako 38. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/14Idiazabal49 urteZuhaitz bat gainera erorita

Prekaritateak eraildako 37. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/13TuteraJ.A.B.B., 26 urteIn itinere

Prekaritateak eraildako 36. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/06OiartzunJ.A.I.E, 47 urteEraikuntzaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 35. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/06OllokiA.E.E., 60 urteLaboratorios CinfaMaiatzaren 20an izandako istripuaren ondorioz. Altueratik erori zen

Prekaritateak eraildako 34. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/06GaresJ.S.P,, 36 urteSeñorío de SarriáPutzura eroritako lankidea lagundu nahian

Prekaritateak eraildako 33. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/06GaresJ.L.C.H., 45 urteSeñorío de SarriáPutzu batera erori eta gero

Prekaritateak eraildako 32. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/03BermeoP.U.R, 50 urteCoviranEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 31. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/06/02Gares (istripua)58 urteEgun batzuk lehenago altueratik erori zen

Prekaritateak eraildako 30. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/05/20Errenteria52 urte, F.J.L.C..Gureak LaneanEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 29. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/05/19Zamudio42 urte, K.A.Vancuver Servicios Directos 2000 SL, Tamar Restauración y Catering enpresaren azpikontrataEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 28. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/05/19IruraGarraiolariaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 27. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/05/12Aramaio (istripua)58 urteEgun batzuk lehenago altueratik erori zen

Prekaritateak eraildako 26. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/05/11EtxebarriJ.M.R.L., 58 urtePepsicoEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 25. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/05/03Iruñea62 urteNafarroako Unibertsitate Ospitalea. Maju garbiketa enpresaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 24. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/05/03HernaniR.D.T.G., 69 urteZikuñaga. Translogistia OSLEKamioi batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 23. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/04/30IruñeaVolkswagen-en hornitzaileen aparkalekuan aurkitu dute hildaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 22. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/04/30OndarroaC.F.B., 35 urteZero Plus NZEB BerrikuntzakLan tresna batek eragindako ebakien ondorioz

Prekaritateak eraildako 21. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/04/23Zaratamo 36 urteArtiachIn itinere

Prekaritateak eraildako 20. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/04/16Haro (Errioxa)51 urteAte batek zapalduta

Prekaritateak eraildako 19. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/04/12LeioaT.R.R., 49 urteCARBIZKAIAEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 18. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/04/12Iruñea52 urteConstrucciones MariezkurrenaMakina bat gainera erorita

Prekaritateak eraildako 17. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/04/06ZamudioG.M.G., 59 urteINGEMATEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 16. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/04/06Santoña (Kantabria)A.F., 51 urteHondarribiko San Antonio Berria ontziaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 15. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/03/30BarakaldoEusko Jaurlaritza

Prekaritateak eraildako 14. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/03/28EibarM.J.G.B., 60 urteProyectos y Reformas LeireAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 13. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/03/19ZegamaE.S., 57 urteGoilaserPieza batek kolpatuta

Prekaritateak eraildako 12. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/03/18LakuntzaI.Z.S, 39 urteSakana kooperatibaPieza batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 11. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/03/09BaionaM.K.EraikuntzaGarabi bat erori eta gero

Prekaritateak eraildako 10. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/02/22Cascante21 urteIn itinere

Prekaritateak eraildako 9. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/02/19BilboB.V., 47 urteConstrucciones y Reformas Estroyart S.L.Altueratik erorita

Prekaritateak eraildako 8. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/02/14San Vicente de la Sonsierra (Errioxa)52 urteTransportes ErdellaKamioia gidatzen ari zela

Prekaritateak eraildako 7. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/02/08BarakaldoV.V., 62 urteJPSP, Construcciones y Reformas Andrasak azpikontratatuaMakina bat gainera erorita

Prekaritateak eraildako 6. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/02/02Olaberria48 urteArcelor MittalAuto batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 5. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/01/26IrunX.L.L., 45 urteConstrucciones ArixuAltueratik eroria

Prekaritateak eraildako 4. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/01/19PipaonM.M., 46 urteMaderas Melchor GomezAdar batek kolpatuta.

Prekaritateak eraildako 3. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/01/11IkaztegietaJ.E.V., 23 urteCooperativa HertellAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 2. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/01/10GasteizJ.V.S.F., 47 urteLar Servicios Auxiliares a la construcción S.L.A., Construcciones Urrutiak azpikontratatuaAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 1. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
22/01/04BarakaldoJ.M.G.F., 59 urteLa Casa del ElectricistaEz traumatikoa