Bizkaiko eraikuntza sektorean KPIaren gainetik egongo den soldata igoera ezartzeko premia...

Gaur Bizkaiko Eraikuntzako negoziazio-mahaia bildu da, 2023 eta 2024 urteko soldata-igoerak negoziatzeko. Gogoratu behar da 2020. urtean CCOOk eta UGTk lau urteko indarraldia zuen hitzarmen bat adostu zutela patronalarekin, baina aurtengo eta hurrengo urteetako soldata-igoera “airean” utzi zuten, orain negoziatzeko. Bada, patronala esku hutsik etorri da bilerara, eta akordiorik lortu ez denez, aurrerago berriro biltzea aurreikusten dugu.

N-121-A errepideko lanekin jarraitu du enpresak Donezteben, metro gutxira hildako langilearen...

Lan osasun ikuspegitik ulertezina da gaur egun edozein obratan eta gehiago promozio publikoko obra batean horrelako istripuak ematea.

Lan heriotzek erantzule zuzenak dituztela salatu dugu Oreretan

"Non daude Osalan eta Lan Ikuskaritza? Zer dio Eusko Jaurlaritzak ardura berea izanik? Beti bezala, ezer ez", galdetu du LAB sindikatuko Lan Osasuneko arduradun Inko Iriartek. Oarso-Bidasoko eskualdeko sindikatuko arduradun Aitor Sagastuyk, bere aldetik, Urkullu eta Mendiari langileak defenda ditzatela eskatu die, eta ez daitezela ohi bezala patronalarekin lerrokatu.

Non daude Osalan eta Lan Ikuskaritza?

Bi langile hil dira Gipuzkoan azken orduotan, eta dagoeneko 49 langile zendu dira, gutxienez, Euskal Herrian urtea hasi zenetik; horietatik 9 altueratik erorita. Oreretan hildakoa aldamiotik erori da, eraberritze obretan ari zela.

Tafallako AHTren obretan zauritutako langilearen heriotza salatu dugu

Salatu nahi dugu egun horietan, Nafarroan hainbat sute larri suertatzen ari ziren bitartean, eta jarduera asko geldirik zeudela, AHTren arduradunek jarduerarekin jarraitzea erabaki zutela, langileei arrisku handiko bero-baldintzetan lan egitera behartuz eta, ondorioz, lan-istripu bat izateko aukerak biderkatuz.

Gipuzkoako eraikuntzako langileentzat hitzarmen on bat #LortuDugu

Negoziaketa guztiaren zehar patronalak kontrakoa esan badu ere, eta oso zaila zirudien arren, azkenean, beste gauza batzuen artean, KPIa bermatu eta lanaldia murrizten duen adostasun batera ailegatu gara Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenean. Batasun sindikalaren eta grebaren inguruan egindako planteamenduak emaitzak ekarri ditu.

Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenaren blokeoaren aurrean mobilizazioa da irtenbide bakarra

Gipuzkoako eraikuntzako intersindikala egin dugu hitzarmenak bizi duen blokeo egoeraren aurrean estrategia mobilizatzaile bateratuak adosteko.

Aldamiotik erorita, berriro ere

Joan zen maiatzaren 30ean Garesen istripu larria izan zuen langilea ostegunean hil zela jakin berri dugu. 31 langile hil dira Euskal Herrian, 6 Nafarroan, 2022an lan istripuz dagoeneko. Horietatik 7 altueretatik erorita.

Altueratik erorita hildako langileen kopurua kezkagarria dela salatu dugu

Astelehenean hildako langilea gogoan izan dugu Eibarko Azitain industriaguneko biribilgunean, euskal gehiengo sindikalak deitutako elkarretaratzearen bitartez.