2026-01-02
Blog Page 209

Etxabarri-Ibiñako PEPSIco lan zentroan akordioa #LortuDugu

Oso positibotzat jo dugu akordioa, hiru greba egun aurrera eraman ostean plantillaren aldarrikapenak onartu direlarik.

Astelehen honetan, 2023ko abuztuaren 7an, Etxabarri Ibiñako botilaratze-plantako langileek aldeko botoa eman dute enpresako zuzendaritzaren eta LAB, CCOO, USO, ELA, UGT eta Independientek osatzen duten Komitearen artean lortutako akordioaren alde, langileei batzarrean kontsulta egin ondoren goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan.

Hiru eguneko greba masiboaren ondoren, beste hiru egun deituta eta lantokiko ekoizpena geldiarazita, alderdi soziala akordiora heldu da enpresako zuzendaritzarekin, eta eduki hauek ditu:

  • KPIaren soldataren igoera 2021 eta 2022 urteetarako.
  • 2023ko urteko lanaldia 8 ordu murriztea.
  • Berdintasun-plana eta hitzarmena negoziatzen hasteko ituna.
  • Malgutasun hiru larunbatetan igotzea, onura ekonomikoekin horiek egin ondoren eta gainera jai-egun gehiagoz gozatzea.

Azpimarratzekoa da LABek prozesu osoan izan duen konpromisoa. Estatu mailako eta lantoki mailako Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) negoziazioan zein negoziazio honetan, LABek beti proposamenak egin eta neurriak hartu dituela erakutsi du, langileen lan baldintzak hobetzeko, aurrera eramandako mobilizazioak dinamizatuz.

PEPSIco-ko langileak ere zoriondu nahi ditugu, beren borrokari eta grebak izan duen arrakastari esker, langileen baldintzak nabarmen hobetzea lortu baitute. 2021etik izoztuta zeramaten soldatek erosteko ahalmena bermatuta izango dute, urteko lanaldia murrizteaz gain, eta blokeo-egoeran zegoen hitzarmen-negoziazioari indarra eman zaio.

Azkenik, gogorarazi behar dugu, beste behin ere, langile klasearentzako hobekuntza hauek langileen borrokari esker lortu direla. Borrokak merezi du!

Politika eta jarduera arrazistarik ez Gasteizko kale-saltzaileekin

Arabako hiriburuko jaien testuinguruan, Udaltzaingoak kalerik kaleko salmentan aritzen diren pertsonak jazartzen dituenaren berri izan dugu, eta gogorarazi dugu kale-salmenta ez dela delitua.

Aginduak argia dirudi: identifikatu, isuna jarri (120 €-ko isunak jartzen ari direla egiaztatu ahal izan du LABek) eta salgai dauden produktuak konfiskatu (kapelak, betaurrekoak…). Hori da udaltzainak egun hauetan egiten ari direna. Jokabide hauen oinarriak Jaietako bandoan eta Udal Araudian daude, biak ala biak muturrera eramanez eta pertsona hauek jazarriz.

LABen ulertzen dugu arauon eta udaltzaingoaren arduraduna Maider Etxebarria Gasteizko Alkatea dela; beraz, dei egiten diogu jokabide hauekin amaitzeko eta pertsona hauek beraien jarduera askatasunez eta presiorik gabe aurrera atera ahal izatea berma dezala.

Kalez kaleko salmentan lan egiten duten pertsonak langileak dira, hau da, haien ogibidea da eta lasaitasunez aurrera atera behar dute. Horietako asko egoera administratibo irregularrean daudenez, Atzerritartasun Legearen mehatxupean, udaltzaingoa zigorgabetasunez jokatzen ari da, ezin baitute haien aurkako jarduerak salatzeko eskubidea baliatu. Eredu kapitalista eta arrazista honek sistematikoki urratzen du pertsonek lan duina izateko duten eskubidea, eta, hori gutxi balitz, horiek jazartzen ditu. Hori guztia dela-eta, langile hauen jazarpenarekin bukatzea aldarrikatzen dugu eta eskatzen dugu administrazioek eta toki-erakundeek eskubideak eta lan eta bizi baldintza duinak berma ditzatela.

[IRITZIA] Murrizketak eta itxierak: Osakidetzaren udako eskaintza

Jarraian duzue Osakidetzako Lehen Mailako Arretan udan gertatutakoaren inguruko irakurketa, LABeko delegatu diren Latxe Uranga, Irati Bernaola eta Edurne Aguirrek idatzitako iritzi-artikuluaren eskutik.

Horixe da Osakidetzak uztailean, abuztuan eta irailean EAEko biztanleei eskaintzen diguna: osasun-zentro batzuetako ateak ixtea eta beste askoren ordutegia murriztea. Era berean, erabat itxiko ez diren osasun-zentroetako plantilla murriztuko da, eta zenbait lekutan, erizainek bakarrik artatuko dituzte pazienteak; beraz, ez da diagnostiko medikorik egingo.

LABen argi daukagu osasunaren negozioan milaka milioi mugitzen direla. Bengoak eta konpainiak legez onartu zutenetik, urtetik urtera gero eta ahalegin handiagoa egiten da diru publikoa esku pribatuetan gera dadin. Azkenaldian, murrizketen ondorioz osasun-zerbitzuaren kalitateak behera egin duen heinean, itxarote-zerrendak eta -denborak handitu diren heinean, pazienteek aseguru pribatuetara ihes egitea eragin du. Osasunaren merkantilizazio hori da osasun-sistema publikoaren gainbeheraren arrazoia. Horrek lan-baldintzak prekarizatzea eta osasun-sistema desegitea eragiten du, eta hori Lehen Mailako Arretan (LMA) bizitzen ari gara.

Osasunari dagokion aurrekontua banatzerakoan, datuak ezkutatzen badituzte ere, argi ikusten da Osasun Sailak komunitatearen osasuna sustatzeari eta gaixotasuna prebenitzeari ematen dion garrantzirik eza. Sailaren kudeaketan nagusi den merkataritza eta negozio-ikuskera horren ondorioz, ospitaleek inbertsioaren zatirik handiena xurgatzen dute, osasun-sistema publiko ospitalzentrista eta abegitsu bat sortzen dute, enpresa parasitarioak ugaltzen dituena. Horri esker, lehen mailako arretarako aurrekontua OMEk gomendatzen duen %25etik urrun geratzen da. Ezin dugu ahaztu LMA oinarrizko tresna dela osasunari eusteko, eta biztanleria osasun-sistemarekin lotzen den lehen katebegia dela.

LMAk aurrekontu kaskarra izateak ondorio argiak ditu, bai herritarren osasunean, bai langileen lan-baldintzetan. Lana nahiko prekarizatu da azken urteetan, eta uda eta opor garaietan areagotu egiten da. Adibidez, ordezkatzen ez bada, lana daudenen artean banatu behar da, eta horrek gainkarga handia dakar, frustrazioa eta nekea eraginez, baldintza horietan zaila baita kalitatezko gutxieneko zerbitzu bat ematea. Eta zer esan profesionalen ihesari buruz; gaur egun lehen mailako arretako lana ez da profesionalki erakargarria, eta behin-behinekotasun handia dago. Kalitatearen jaitsierak, gainera, areagotu egiten ditu hitzezko erasoak, baita eraso fisikoak ere.

Gizartearen osasunari dagokionez, argi dago LMA suntsitzea kaltegarria dela gure osasunerako. Nola eskainiko diegu erabiltzaileei kalitatezko denbora agendak goraino badaude? Nola detektatu eta tratatuko ditugu gaixotasunak garaiz itxaron-zerrendak handitzen badira? Murrizketa hauek irisgarritasuna oztopatzen dute, nola ez, kolektibo ahulenei eragiten diete gehienbat (mugikortasun urritukoen edo nagusien kaltetan), eta paziente kroniko eta konplexuen jarraitutasuna zailtzen dute, osasunari kalte larriak eragiten baitizkiote: adibidez, ospitaleratzea. Eta zein da Osakidetzako zuzendaritzak eskaintzen duen irtenbidea? Langileek berezkoak ez diren eginkizunak betetzea, legearen aurka. Erizainek lan medikoa egin dezaten nahi dute, eta administrariak eta zeladoreak triajea.

Harrigarria da LMArekiko utzikeria eta mespretxua. Deustobarometroak erakusten duen bezala, biztanleriaren %81entzat egoera kezkagarria da, guretzako beste, baina utzikeria eta mespretxu horrek negozio-nitxoak irekitzen ditu beste batzuentzat. Batez ere, osasun pribaturako. EAJ osasun publikoa babesten dutenen interesak defendatzen ari da, LMAren bideraezintasunaren diskurtsoa modu gaiztoan zabaltzen duenean. Osasun-sistema publikoa eta haren egitura modu isil eta estalian aldatzea bilatzen ari dira, gaizki funtziona dezan eta pribatizazioari ateak ireki diezazkion, lankidetza publiko-pribatua bezalako kontzeptuekin.

Osakidetzako langileok prest gaude oztopo guztien gainetik herritarren osasuna zaintzeko eta pertsona guztientzako LMA publiko eta kalitatezkoa defendatzeko.

Argi dago egoera honek oso eragin negatiboak dituela Osakidetzako lan-baldintzetan (Osasun zentro eta EAGetako langileentzat, batez ere), baina erantzun herritarra izan behar duen erronka da. Erakunde publikoetatik eskaintzen den osasun-arretaren kalitatea da jokoan dagoena, eta alarma guztiak pizteko bezain egoera garrantzitsua da. Asistentziaren kalitatea jokoan jartzeaz gain, landa-eremuetan eta hiriguneetan ematen den arretaren artean gero eta arrakala handiagoa antzematen ari gara.

Esan dezakegu hiriguneetatik kanpo bizi diren pertsonen osasuna deslai uzten ari direla, osasun-zerbitzu dekadente eta eskasa sustatuz, baina tamaina ertain eta txikiko herrietan sortzen ari diren egoera guztiz arduragabea da.

EAJ, neoliberalismoaren defendatzaile sutsua den heinean, osasun publikoan negozioa ikusten dutenenekin bat egiten ari da. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da gure lantokietan konfrontazioa ematea, baina konfrontazio horren oinarrian herritar guztiei kalitatezko zerbitzua ematea egon behar da, alderik gabe, eta horretarako, inoiz baino beharrezkoagoa da arreta hori emateko baldintzak blindatzea. Defenda dezagun, beraz, osasun-zentroen %100eko irekiera, udan eta beti!

LMA ezin da hutsik geratu, ez funtzioetan, ez edukietan, ez profesionaletan. Defenda dezagun, beraz, osasun-zentroen %100eko irekitzea udan eta beti!

Grebara joko dugu beste behin ere PepsiCon

LAB, CCOO, USO, ELA, UGT eta Independenteen sindikatuek osatzen duten PepsiCo edarien konpainiako Etxabarri-Ibiñako botilaratze enpresako greba batzordeak hiru greba egun deitu ditu abuztuaren 4, 8 eta 10erako, enpresa proposamenik ez dagoelako. Bi greba egun egin ondoren, 2021erako eta 2022rako KPIaren aldarrikapenean jarraitzen dugu, soldatak izoztuta mantendu baitira, konpainiaren etekinak handitzen joan diren bitartean. Ez gaude prest erosteko ahalmenaren galera onartzeko, eta are gutxiago neurrigabeko malgutasunaren truke.

Txanda aldaketetan kontzentrazioak mantentzen ditugu greba egun guztietarako eta Korreosen (Postas kalea, 9, Gasteiz) kontzentrazio bat burutuko dugu abuztuaren 4an, 11:30etatik 12:00etara.

Enplegu merkatuaren ezegonkortasuna emakumeok jasaten dugu nagusiki

Iazko urtetik langabeziak behera egin duen arren, Ekaineko datuekin alderatuta gora egin du, egun 135.326 langabetura iritsiz, zerbitzuetan izanik igoera handiena.

Bi joera nagusi nabarmendu nahi izan ditugu:

Datuak esku-artean, gure ekonomiaren tertziarizazio prozesuan jarri nahi genuke arreta lehenik eta behin. Izan ere, jakina da Barne Produktu Gordinean industriak gero eta pisu txikiagoa duela zerbitzuen mesedetan, eta hilabete honetako langabeziaren datuek joera hori baieztatzen digute. Hilabete honetan langabeziak gora egin arren, besteren konturako afiliazio kopuruak gora egin du, zerbitzuetan nabarmen. Eraikuntza eta industriak afiliazioa galdu duen bitartean, zerbitzuetan gero eta langile gehiago dauzkagu lanean. Era berean, langabeziaren igoera zerbitzuetan izan da nabarmenena, eta lehen bistara datu kontraesankorrak iruditu arren, lan eskatzaile gisa izena emaniko langileek zerbitzuetan lan egitea lehenesten dutela ikusten dugu.

Bestetik, emakumeen langabeziaren egoera eta lan baldintza prekarioak azpimarratzekoak dira. Izan ere, langabeziak bereziki emakumeen artean egin du gora eta egun jada, langabetuen %59,09 emakumea da. Gainera, oso nabarmena da udan nola eten diren emakumeen aldizkako kontratu finkoak, kontratu horien %60,62 eten baita udan.

Uztaileko langabezia datuek, beraz, argi erakusten dute sortzen den enpleguaren ezegonkortasuna, batetik, eta ezegonkortasun hori pairatzen dutenak nagusiki emakumeak direla, bestetik.

Sexuaren araberako lan banaketarekin amaitu beharra dago. Batetik, sektore feminizatuak baitira lan baldintza prekario eta ezegonkorrenak dauzkatenak. Eta bestetik, ezinbestekoa baita sektore feminizatuei, oinarrizko lanak direnetan eta zaintza lanak burutzen dituztenetan arreta berezia jarriz, dagokien aitortza eta balioa ematea, diskriminazio egoera honekin bukatu nahi bada.

Navarrabiomedeko Enpresa Batzordeak EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdien babesa lortu du osasun ikerketa publikoa bermatzeko

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa Enpresa Batzordeak, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Navarra – Nafarroa Zurekin alderdietako ordezkariekin batera, Nafarroan osasun arloko ikerketa publikoa egiteko alderdi politikoen konpromisoa lortzeko akordioa aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Konpromiso horiek osasun-ikerketako institutuaren kudeaketa publikoa bermatzea eta babestea dute helburu, Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren bitartez. Horrela, alderdi horiek konpromisoa hartzen dute hurrengo Nafarroako Gobernua osatzeko akordio programatikoetan sartzeko. Halaber, laguntza hori neurri betearazleetan (Nafarroako Gobernua) eta legegileetan (Nafarroako Parlamentua) ere jaso beharko da, kudeaketa publikoko institutu bat egiaztatzeko helburu hori bermatzeko. Azkenik, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak hasitako Miguel Servet Fundazioaren deskapitalizazio-prozesua iraultzeko konpromisoa jasotzen du.

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren Enpresa Batzordearen ustez, lortutako akordioak ezarritako helburua betetzen du neurri batean, eta osasunikerketako institutuaren kudeaketa publikoa Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren bidez bermatzen saiatzeko funtsezko konpromiso politiko eta parlamentarioa da. Batzordearen funtsezko aldarrikapen bat, plantillaren gehiengo babesarekin, fundazio publikoan deskapitalizazioa eta lanpostuen galera saihesteko. Horregatik, garrantzitsutzat jo du EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Nafarroa Zurekin alderdiek hartutako akordioa eta hartutako konpromisoak.

Konpromiso politiko eta parlamentarioa ez da gehiengoarena, PSNren azken orduko aldaketagatik. Izan ere, PSNk atzo kendu zuen agiriaren sinadura. PSNko ordezkariek duela hilabete helarazi zuten akordioarekiko atxikimendua, eta orduan ez zuen inolako zalantzarik edo eragozpenik sortu. Horrela, Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioko langileen ordezkaritzak deitoratu egiten du PSNren oinarri eskasa eta sinesgarritasun falta, bere estiloari leial izan ondoren, iritzi publikoarekin eta Batzordearekin jokatu duelako bere interes eta kalkulu alderdikoietan oinarrituta, bere benetako jarrera Nafarroako gizarteari ez helarazteko helburu bakarrarekin: Opus Deiren menpeko eta negozio bihurtutako osasun-ikerketa pribatizatu baten aldeko apustua.

Gaur egun, Nafarroako Gobernuak kontrako norabidean jarraitzen du urratsak ematen. Izan ere, Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa Enpresa Batzordeak badaki Osasun Sailak fundazio publikoa deskapitalizatzeko prozesuarekin jarraitzen duela. Gaurtik aurrera, PSNk bide horretatik jarraitzea erabakitzen badu, soilik eskuinaren babesarekin egingo du, murrizketen UPNren beraren babesarekin, Nafarroako osasuna hauteskunde eta negozio helburuekin erabiltzen duena. Alderdi horrek ere uko egin dio akordioari, nahiz eta Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioko langileen jarrera “arrazoizkotzat” jo.

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren Enpresa Batzordearen konpromisoa Nafarroako gizartearekiko, osasun publikoarekiko eta lanpostuekiko da. Eta, plantilla osoarekin batera, Nafarroan osasun-ikerketa publiko bat defendatzeko duen determinazioa erabatekoa da.

Arabako aniztasun funtzionaleko sektorearen hitzarmenaren aurreakordioa sinatzea #LortuDugu

Intersindikalaren plataforman oinarritutako testuak ordainsariak hobetzen ditu, lanaldiaren murrizketa dakar eta beste hainbat aurrerapen biltzen ditu.

Aurreko uztailaren 21ean aniztasun funtzionaleko Arabako hitzarmenaren mahai negoziatzailea bildu zen, eta intersindikaleko plataforman oinarritutako aurreakordioa sinatzeko aurrerapausuak eman ziren. Bada, orain aurreakordioa sinatu da, honako neurri hauek jasotzen dituena:

– Indarraldia eta iraupena: 2023. eta 2024. urteak.

– Soldata-igoerak, bai oinarrizko soldatarako, bai plusetarako (antzinatasun-plusa izan ezik), 2023rako Arabako esku-hartze sozialaren III. hitzarmeneko soldata-taulak ezartzea adostu da, eta 2024rako % 4,1eko igoera. Esku-hartze sozialean bezala, 2024ko otsailean mahai paritarioa bilduko da Arabako esku-hartze sozialaren III. Hitzarmeneko tauletan egindako igoerak aniztasun funtzionaleko hitzarmenaren tauletan aplikatzeko.

– 21-ko antzinatasun plusa 2023rako eta 22€-koa 2024rako, ad person klausula bat sortuz. Hala, 2022ko abenduaren 31ra arte entitateetan antzinatasun-osagarri zaharren ondorioz jasotzen ziren edo sortu ziren zenbatekoak osagarri pertsonal ez-konpentsatu batean integratuta eta izoztuta geratuko dira.

– 30 orduko ordu-kreditua, bost urteko zikloetan. Osorik edo zati batean metatu ahal izango da, gehienez 150 ordura arte.

– Gehienezko lanaldia: 1620 ordu 2023an eta 1620 ordu 2024an (1590 orduko benetako gehieneko lanaldia).

– 27 laneguneko oporrak 2023. eta 2024. urteetarako.

– Kontingentzia arruntek eta profesionalek eragindako aldi baterako ezintasun-egoera oinarri arautzailearen % 100ean konpentsatuko da, lehenengo egunetik.

– Adostutako lizentziei dagokienez, Arabako Gizarte Segurantzaren III. Hitzarmenean jasotakoak eta Hitzarmen horretan jaso ez direnak ezartzen dira, bai eta desgaitasunen bat duten pertsonen arretarako Estatuko hitzarmenean jasotakoak ere.

LAB sindikatuak duela bi urte baino gehiago hasi zen negoziazioaren hasieratik defendatu du Araban desgaitasuna duten pertsonen arretarako sektorerako hitzarmen propio baten beharra. Aurreakordio horrek gutxieneko lurzoru bat ezartzen du desgaitasunaren sektoreko emakumezko langileen lan-baldintzetan, sektoreko langileen lan-baldintzen estatalizazioari aurre egiteko lurraldean, urteko lanaldia ehun ordu baino gehiago murriztuz, soldatak nabarmen hobetuz, KPIaren bermea ezarriz… Hau da, hemen lan egiten badugu, hemen erabakitzen dugula dioen premisa gauzatzea.

Horregatik guztiagatik, oso albiste ona da aurreakordio hau sinatzea; izan ere, lehen urratsa da hitzarmen baten negoziazio luze bat amaitzeko, eta Arabako sektoreak behar duen errekonozimendua lortzen da. Ezinbestekoa da desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko funtsezko eginkizuna betetzen duen sektore bateko langileen lan-baldintzak arautzea.

Testu hau sinatuta, beste behin ere egiaztatu da langileen artikulazioa eta antolaketa, kasu honetan negoziazio kolektiboaren bidez, funtsezko tresna dela lan-baldintzak hobetzeko bidean aurrera egiteko.

Sindikatuok hitzarmenaren testu osoa garatzeko eta abuztuan AEDISA patronalari helarazteko konpromisoa hartu dugu. Horrela, datorren irailaren 19an beste bilera bat egingo dugu, eta hitzarmen osoa sinatzea espero dugu.

Pasaiako Portuko Agintaritzaren kudeaketa negargarria

Pasaiako lonjaren estalkiaren inaugurazioa izan da gaur. Honek bizi-kalitate hobea ekarriko die pasaitarrei, eta badiako eta portuko begiratoki ezin hobea bisitari guztiei. Kostatu da, baina lortu da, eta pozten gara horregatik. Baina gu bertan egon gara Pasaiako Portuko Agintaritzaren Zuzendaritza berriro salatzeko, galeriari eta bertako langileei begira duen moral bikoitzagatik.

Lonja berriaren eraikuntza 2011n hasi zen, eta, ustez, 2014an amaitu behar zen. Gaur egun, azkenik, 2023an bukatutzat ematen dira Esnabide kalera, herrira, ematen duen estalkia eta fatxada. Gaur, dena izango da txaloak eta onespenak inplikatutako erakundeentzat, batez ere Pasaiako Portuko Agintaritzarentzat (PPA), nahiz eta San Pedrorako sarbidea hondakindegi moduan eta aurreikusitakoa baino 9 urte gehiagoz obretan izan. Ordutik, 4 presidente igaro dira PPAtik, eta badirudi horietako batek ere ez duela inolako erantzukizunik (nahiz eta kasua fiskaltzara eraman zen, “akats administratiboak” soilik detektatuz).

Baina guretzat larriena da portuko langileok garen aldetik, berandu eta gaizki ez ezik, lonjaren kanpoaldea amaitzeaz arduratu direla soilik, eta barrualdea, lantokia dena, bigarren fasea deiturikoa, hau da,lonjaren erdia, ez dela gauzatu…eraikinaren erdia barrutik hutsa dago eta beste erdian egiten ari da lana, langileentzako eta erabiltzaileentzako baldintza penagarrietan.

Leku fisikorik ez dagoenez, batzuetan enkanteak eta arraina banaketa aparkalekuan egiten da. Enpresa manipulatzaileek moduluak partekatzen dituzte, eta bulegoetako langileak luze izan dira obrako kontainerretan, aldagelarik gabe, leku nahikorik gabe… eta horrela 2011tik. Eta oraindik ere jarduera zifra positiboetan mantentzen da… non dago pertsona eta enpresa horien aitortza eta errespetua? Eta oraindik ez da lizitatu bigarren faseko obra, eta gaur bertan plantillez abusatzen jarraitzen da… oso polita kanpokoa, baina edukia laneko, osasuneko eta merkataritzako prekarietatez beteta dago.

A.P.P. bezalako enpresa batek horrela funtzionatzen du inork ez duelako atzamarra lepoan jartzen, plantilla murriztea erabaki dutelako eragingabea bihurtu arte. Enpresa honek, gaur egun, kudeaketa ekonomikoko arazoak ditu aurreikuspen eta langile faltagatik. Une honetan, Portu Agintaritza honen eguneroko jardueran agerian geratzen ari dira aurrekontu-aurreikuspen eta kudeaketa negargarri baten ondorioak suposatzen zaion lana baldintzatzen eta mugatzen ari direnak.

PPA 4 urte atzeratzen ari da Enpresa-Akordio berri bat, eta bere txostenetan onartzen du “lehiakorrak ez diren soldatak ordaintzen dituela”, ez dela gai Madrilen (beti Madrilen) baimena lortzeko egunerokotasunari aurre egiteko behar dituen 30 pertsonak kontratatzeko, eta enpresa publikoari dagozkion zerbitzuak pribatizatzea aukeratzen ari da…

Ongi etorri lonja berriaren kanpoko akaberara, baina horretan lagundu duten erakundeei eskatzen diegu PPAri kudeaketa gardena eta bere izaera publikoarekin konprometitua exijitzeko, bere instalazioak modernizatuz, beharrezko plantilla kontratatuz, bere lan-
baldintzak errespetatuz eta bere soldata-gaitasuna eguneratuz.

Langileriaren prekaritateak ez du etenik langabeziak behera egin arren

Biztanleria Aktiboaren Inkestak langabeziak behera egin duela erakusten digute, bai urte arteko datuei erreparatuz eta baita aurreko hiruhilekoari dagokionez ere. Gaur egun langabezia tasa %7,13an kokatzen du Euskal Autonomia Erkidegoan eta %8,79an Nafarroako Foru Erkidegoan. Edonola ere, Hego Euskal Herrian egun langabezian dauden langileen ia erdia (%46,8) epe luzeko langabezian legoke, urtebete baino gehiago langabezian. Emakumeen kasuan datu hori %54,5era igotzen da, eta aipagarria da urtebetean 12 puntuko igoera izan duela ehuneko horrek.

Enpleguaren zenbaki horiek, ordea, ez digute ematen enpleguaren eremuan gertatzen ari den errealitatearen berri, enplegua sortu bai, baina zer nolako enplegua sortzen den aztertu beharra baitaukagu.

Enplegu prekarioa

Gogoan izan behar dugu bi langiletik bat egoera prekarioan bizi dela, 1400 euro azpiko soldatekin, langabezian edo enplegurik gabe. Uda partean sortzen den enplegua garaiari oso lotua dela kontuan izanda, ezinbestekoa da enpleguaren kalitatean arreta jartzea. Dagoeneko enplegua izatea ez da pobrezia gainditzeko bermea, eta hori gainditze bidean ezinbestekoa dugu Hego Euskal Herrian bertako errealitateari erantzungo dion Lanbidearteko Gutxieneko Soldata ezartzea, langile guztientzat 1400 euroko gutxieneko soldata.

Prekarietatearen aurpegia: emakume gazte eta migratua

Prekarietateak ez digu denoi modu berean eragiten. Emakumeok gara soldata baxuenak ditugunak, sexuaren araberako soldata arrakala %23,60koa da eta horri, emakumeen %26k jardunaldi partzialetan lan egiten dutela gehitu beharko genioke, gizonezkoen kasuan %7koa denean portzentaje hori. Adina eta jatorria edota arrazializazioa dira prekarietatearen aurpegia osatzen duten beste faktore erabakigarriak. Europar Batasunetik kanpotik datozen langile migratuen %24 dago langabezian, batezbestekoa %8aren azpitik dagoen bitartean. Prekarietatea ez da neutroa.

Langileriak errealitatea ikusten du, borroketan aitzindari

Gaurko titular nagusiek langabeziaren jaitsiera azpimarratuko badute ere, langileriak ez du egoera hobe bat ikusten inguruan. Erosahalmenaren galera, zerbitzu publikoen eraispena, euren bizitza eta enplegua uztartzeko zailtasunak… dira langileriaren egunerokoa. Ez da kasualitatea aurtengo ikasturtean azken urte luzeetako lan gatazka gehien aktibatu izana, langileen artean ezinegona areagotzen ari da.

Kalitatezko enplegua behar dugu, bizitza bizigarriak garatzen ahalbidetuko duen enplegua, eta LABek horren alde jarraituko du lanean. Langabezia tasak jaistea berri positiboa bada ere, kalitatezko enplegua borrokatu beharra daukagu, gero eta prekarizatuagoa den langileriaren lan eta bizi baldintzak hobetzeko. Bertako errealitatearen araberako ekintza sindikala garatuz, Euskal Herriko negoziazio esparruetan indarra jarriz, sindikalismo feminista eta antirrazista esparru guztietara hedatuz.