Hego Euskal Herriko bi langiletik batek ez dauka diru-sarrera nahikorik
LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyok eta Ipar Hegoa Fundazioko Edurne Larrañagak prentsaurrekoa eskaini dute, euskal langileen lan eta bizi baldintzen argazkia jasotzen duen "Ikusmiran" azterketa aurkezteko. Era berean, ondasuna banatzeko lantokietan nahiz kalean borrokatzearen beharra nabarmendu dute, eta azaroaren 19rako Eskubide Sozialen Kartak deituriko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.
“Ikusmiran” txostenaren arabera, 2011tik hona 6.165 euro galdu ditu langile bakoitzak...
Ipar Hegoak, LAB sindikatuaren ikasketa sindikaletako fundazioak, “Ikusmiran Egoeraren Azterketa, 2022ko udaberria” txostena kaleratu berri du. Euskal Herriaren ezaugarri sozioekonomikoen azterketa egin ondoren, honako ondorio nagusia atera dugu: 2008tik hona ezagutu ditugun krisiek ezaugarri espezifikoak izan badituzte ere (finantza krisia, eredu globalistaren krisia edota lehia gerra inperialistaren eremuan kokatzearen ondorioz sortzen den krisia), kapitalismoaren berezko ezaugarriek eragindako krisiak dira, sistemak berak sorturiko krisiak. Kapitala bidegabeki metatzen jarraitzeko helburuarekin mahai gaineratu diren ustezko irtenbideak langile klasea kaltetzen dute; izan ere, langileak pobretu zein prekarizatzen duen ereduan sakontzeko neurriak izan dira.
Erantzukizun politikoak exijitu ditugu, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek osasungintza arloan errepikatutako...
LABen ikasketa sindikaletarako fundazio Ipar Hegoak "Ikusmiran" seriearen zenbaki berri bat aurkeztu du, "Osasungintza Hego Euskal Herrian. Eraldaketa baten beharra" leloarekin, konfinamendua ezarri zutenetik bi urte bete diren egunean. Txostenean azken urteotan osasungintza sisteman egon den bilakaera kezkagarriaren inguruko datuak jaso ditugu. LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyoren hitzetan, "EAEko eta Nafarroako Gobernuek ez dute behin bakarrik estropezu egin harri berarekin, hiru aldiz baizik".
Erreformek lan eta bizi baldintzen prekarizazio orokor bat ekarri dutela ondorioztatu...
Ipar Hegoa Fundazioak "Ikusmiran" berri bat aurkeztu du, Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzei buruz.
Igor Arroyo: “Izan dadila Maiatzaren Lehen hau borroka aro berri baten...
LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok eta Ipar Hegoako analisien arduradun Oihana Lopetegik agerraldia egin dute, egungo egoera sozio-ekonomikoaren inguruko "Ikusmiran" txostena aurkezteko eta sindemia egoerak eskatzen dituen premiazko neurriak aldarrikatzeko: enplegu politika publiko bat, zerbitzu publikoen aldeko apustu sendo bat eta zerga politika berri bat.
Lanaren sexu-banaketarekin eta berak dakarrenarekin amaitzen ez dugun bitartean, oso zaila...
Soldata-arrakala sexuaren araberako lan banaketaren ondorioa da. Banaketa horrek modu bereizian banatzen ditu lanak eta enpleguak gizon eta emakumeen* artean, eta balio ekonomiko, politiko eta sozial txikiagoa ematen die emakumeok egiten ditugunei*. Hori dela eta, lan-merkatuan segregazioa dago, eta ondorioz, sektore maskulinizatuak eta sektore feminizatuak sortzen dira. Sektore feminizatu horien datuak ikertu eta aztertu nahi izan ditugu, emakumeen egoeraren argazki zehatzagoa eta osoagoa eman ahal izateko sektore feminizatuetan. Emakumeak*, oro har, okerrago daudela esaten dugunean zeri buruz ari garen azaldu nahi izan dugu. Hala, gaiari buruz osatutako txostena aurkeztu dute Idazkaritza feministako idazkari Eli Etxeberriak eta Ipar-Hegoa Fundazioko analisien arduradun Oihana Lopetegik.
Euskal Herrirako Lan Kode bat eta Gizarte Segurantza propio baterako Lege...
Ipar Hegoa ikasketa sindikalen fundazioak eta LAB sindikatuak Ikusmira seriearen urriko txostena aurkeztu dugu, "Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak" izenburupean.
Informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa EITBn
Ipar Hegoa eta LABek informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa eta protagonismoari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. LABen ondorioak (Euskaraz) LABen ondorioak...