2024-12-09
HomeEkintza SindikalaGasteizko Michelinen inor ere ez dago soberan

Gasteizko Michelinen inor ere ez dago soberan

Salatu nahi dugu enpresak, bere iritziz, 150 langile soberan dituela jakinarazteko duen funtsa eta modua.

Ez da lehen aldia enpresak garrantzi handiko albisteak filtratzen dituela, eta kasu honetan, gainera, batzordea enpresarekin bilduta zegoenean egutegia aztertzeko. Errespetu falta izugarria iruditzen zaio LABi, bai langileenganako eta bai ordezkatzen duen batzordearekiko, horrelako iragarpen bat komunikabide batean argitaratzea barne mailan aurkeztu aurretik. Matrizeak asko hitz egiten du “konfiantzarik ezaz”. Galdetu beharko litzateke ea jokabide horrek plantillak zuzendaritzarekiko duen pertzepzioa eta konfiantza hobetzen dituen.

Iragarpen hau, LABek adierazi duenez, aspalditik hauspotzen ari den prozesu baten hasiera besterik ez da. Hilabete hauetan, enpresak lan-kargaren galera, plantilla gaindimentsionatua, soberan dagoen jendea eta, berriz ere, konfiantza galera aldarrikatu ditu Gasteizko lantegian. Eta hori guztia aurten bizitzen ari diren prozesua baldintzatzen saiatuz. LABek gogorarazten du langileek egin duten gauza bakarra beren eskubide demokratiko oinarrizkoenak defendatzea izan dela: lan-baldintzen alde mobilizatzea eta erreferenduma antolatzea langileei horiek non negoziatu behar diren galdetzeko. Badirudi hori ez zaiola gustatu bere balioak eta pertsonak erdigunean jartzea hainbeste aldarrikatzen dituen zuzendaritzari. ā€œPenagarriaā€ dela dio sindikatuak.

Gainera, LABek aste honetan bertan salatu duen bezala, enpresa deriba autoritario batean murgilduta dago, zigor gehiago aplikatuz, gero eta larriagoak, eta azken 5 hilabeteetan 2012-2018 urteetan baino kaleratze gehiago eginez.

Enpresari filtrazioari buruz galdetu diotenean honek emandako erantzunaren arintasuna ere salatzen du sindikatuak; zan ere, aditzera eman die ez dutela horrekin zerikusirik. Langileen ordezkariak tenteltzat hartu izana salatu du LABek, eta informazio gehiago eskatu du. Bada, erantzuna izan da ez dagoela beste ezer gehitzekorik. ā€œEnpresak zifra bat bota du airera, besterik gabe? Kontuan hartuko duguā€, adierazi du LABek.

Horregatik guztiagatik, LABek uste du batzordea premiaz bildu behar dela azken albiste hau eta azken
gertakariak aztertzeko, merezi duen erantzuna emateko. Frogatuta geratu denez, indarrak batzea eta
antolatzea da multinazional honen aurrean daukaten berme bakarra.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

01:10:24

Ikusgai dago ā€˜Eskuz esku LAB zabaltzenā€™ dokumentala

LAB sindikatuak 50 urte bete ditu aurten, eta urte osoan hainbat momentu izan ditugu, LAB Zabaltzen lelopean, urteurrena ospatu, nazio askapenerako eta eraldaketa sozialerako bidea zabaltzen mende erdi egin dugula gogoratu, eta, aldi berean, etorkizunera begira bide horretan jarraitzeko konprmisoa berritzeko.

Elgoibarko Egondo enpresan akordioa lortu dugu

Azaroaren 18an, Elgoibarko Egondo enpresako langileek mobilizazio ziklo bat jarri zuten martxan euren enpresaā€“itunaren negoziaketaren blokeoa zela eta. Ondoko hiru asteetan mobilizazioak egin dituzte...

Basogintzako langileen osasuna zaintzeko eta ustiaketa eredua aldatzeko eskatu dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Joan den azaroaren 27an LAB, ESK, STEILAS, EHNE-ETXALDE ETA HIRU sindikatuok Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egin genuen bezala, gaur, intersindikal horren ordezkari gisa, LAB...