Cementos Rezolako hitzarmena ELAk eta CCOOek enpresa defendatzearen emaitza izan da
Borroka eza, eros-ahalmenaren galera, enplegu-suntsiketa eta lan-baldintzak okertzea izan dira hiru urteko "negoziaketaren" laburpena.
Eibarko epaitegiak berretsi du AUTLAN EMDk langileak gaixotu dituela #LortuDugu
Hori da LABek urteetan salatu duena, eta urriaren 14ko epaiak arrazoia eman digu honekin.
Langileak gaixotzen ari da Autlan EMD enpresa
Manganesoarekin eta Azido Sulfurikorekin lanean aritu dira azken 70 urteetan enpresan. Eibarko epaitegiaren aurrean mobilizatu gara, honen harira egindako epaiketa dela-eta.
Akordio batera ailegatu gara Cementos Rezolako epaiketan eta langileek ez dute...
Gaur egin den epaiketan ailegatu garen akordioaren ondorioz, langileek ez dute zigorrik izanen. Epaitegiaren aurrean langile andana elkartu da auziperatuei babesa emateko.
Errepide mozketa bat egin dugu Cementos Rezolaren aurrean borrokaren balioa aldarrikatu...
Cementos Rezolak 6 langile auzitara sartu ditu, “greba eskubidearen gehiegizko erabilera” argudiatuta, eta bihar epaituko dituzte. Egoera honen aurrean, langileek Añorgako enpresa parean dagoen errepidea moztu dute salaketa moduan. Bihar osteguna, uztailaren 7an, 09:30ean kontzentrazioa egingo dugu Donostiako epaitegietan, Teresa de Calcuta plazan, auziperatuei babesa erakutsi eta jazarpen sindikala salatzeko.
Cementos Rezolako 6 langile auzipetuak babesteko eskatu diogu Donostiako Udalari
Enpresak 6 langile auzitara sartu ditu, "greba eskubidearen gehiegizko erabilera" argudiatuta, eta uztailaren 7an epaituko dituzte.
CCOOek eta UGTk FEIQUE patronalarekin adostutako Kimiketako Estatuko Hitzarmena baztertzen dugu,...
Estatuko negoziazio eremuaren aldeko CCOO eta UGTren apustuak, bertako bertako negoziaketa kolektiboa oztopatzeaz gain, pobretzea dakar.
Plastibor-eko langileak zoriondu nahi ditugu lortu duten akordioarengatik #LortuDugu
Astelehen gauez, 2021-2013rako enpresa-hitzarmenaren inguruko akordio batera heldu ziren Plastibor Slko langileen-batzordea (LABeko 7 delegatu, ELAko 1 eta CCOOeko 1) eta zuzendaritza. Akordioa langileen asanbladak berretsi du.
Oionen mobilizatuko gara asteazkenean, azken lan heriotza salatzeko
Kupsa enpresa kimikoaren aurrean elkartuko gara, 12:00etan, euskal gehiengo sindikalak deituta. Ostiralean hil zen bertako langile bat, egun batzuk lehenago izandako sutearen ondorioz pairatutako erreduren eraginez.