Milaka herritarrek enpleguaren defentsa egin dute Bilbo eta iruñean
Milaka pertsonek Bilboko eta Iruñeako kaleak bete dituzte Borrokan diren Enpresa Batzordeek deitutako manifestazioen deialdiari erantzunez. "Enplegua defenda dezazun" lelopean gatazkan diren enpresa ezberdinetako langileen aldarrikapenak ere ozen entzun dira. Manifestazioan Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak parte hartu du eta enpleguaren aldeko defentsa eraginkor bakarra langileen aldetik etorri ahal dela adierazi du.
Emakumeon eskubideen alde martxan gaudela ozen entzun da Gasteizen
Gasteizko Parlamentuan enpleguaren inguruko eztabaida monografikoa egin den eguna Martxoak 8 izaki, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, emakumeon eskubideen alde martxan gaudela aldarrikatzeko elkarretaratzea burutu da gaur Gasteizko parlamentuaren aurrean. LABek, plataformako kide moduan, bertan parte hartu du Mugimendu feminista eta beste sindikatuekin batera. LABek ezinbesteko jotzen du emakumeon kalitatezko enplegu eskubidearen aldeko aldarrikapenean eta horixe adierazi nahi izan zaio gaur Parlamentuan enpleguaz eztabaidatzen ari zirenei.

