2026-11-02
HomeIndustriaMetalgintzaGreba metalgintzan: ekainaren 17, 19 eta 21ean Gipuzkoan eta ekainaren 21ean Bizkaia...

Greba metalgintzan: ekainaren 17, 19 eta 21ean Gipuzkoan eta ekainaren 21ean Bizkaia eta Araban

Gaur LABeko Bizkaiko metaleko eskualdeko arduradunek, pasadan astean ekainaren 17, 19 eta 21erako Gipuzkoan deitutako greba egunei, Bizkaian eta Araban ekainaren 21ean izango diren lanuzteak gehitzen zaizkiela iragarri dute. 

Prentsaurrean, bai lanuzteetan eta bai egunotan izango diren mobilizazioetan, CCOO eta UGT sindikatuen parte hartzea baieztatu dute. Era berean, beste sindikatuei, ekainaren 21a, metalaz harago, hitzarmenaren alde borrokan diren beste sektoreetan ere mobilizazio egun bateratua izateko proposamena luzatu zaiela jakinarazi dute.

Jon Iñaki Alkortak, Bizkaiko metaleko eskualdeko arduradunen bozeramaleak, Bizkaiko metaleko negoziazio mahaiaren blokeoaren aurrean eta Bizkaiko metaleko 60.000 langile hitzarmenik gabe geratu daitezkeen uztailaren 7a oso gertu denean, borroka bateraturako garaia dela esan du.

Bide horretan, CCOO eta UGTrekin batera grebara deitu ditu ekainaren 21erako bizkaiko metalgintzako langile eta enpresa guztiak.

Alkortak gaur goizean lau sindikatuen artean izandako bileraren berri eman du, non LABek ekainak 21erako gatazkan dauden sektiore guztien mobilizazio bateratu baterako proposamena luzatu duen. Beste sindikatuen erantzunaren zain daudela esan du.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....