2026-09-22
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakLABek EITBko Estrategia Zuzendari ohiaren aurka jarritako kereila kriminalak aurrera jarraitzen du

LABek EITBko Estrategia Zuzendari ohiaren aurka jarritako kereila kriminalak aurrera jarraitzen du

EITBn 2005etik aurrera sortu zen enpresa sarearen kudeaketa ilunaren pean ustez delituak egin izana salatu zuen LABek. Prozedura aurrera doa, herenegun ekainaren 10ean Alberto Suriok izendatutako Estrategia Zuzendaria Patxi Arratibelek zuen hitzordua, baina forma arazo bat dela medio, data zehaztu gabe hurrengo baterako utzi zen lekukotza.

2009an VILAU MEDIA SLk eskatutako mailegu bat EITBk abalatu zuen, ente publikoari 700.000€ko kalte ekonomikoa suposatuz. Andoni Ortuzarrek izendatu zuen Juan Luis Diego Casals Estrategia Zuzendariak sinatu omen zuen abala. LABek honen aurkako kereila kriminala jarri zuen, eta epaileak tramitera onartu zuen «ustezko delitu sozietarioa eta diru publikoen erabilera okerra» zantzuak ikusi zituelako.

Eginbideak irekitzea erabaki zuen epaileak, haien artean hainbat lekukotza daudelarik: EITBko legegile aholkulariak eta Juan Diego kereilatuak martxoaren 15ean agertu ziren epailearen aurrean, eta defentsak aurkeztutako dokumentazioarekin batera kasua artxibatzea eskatu zuen.

Pasa den maiatzaren 22an auto berria kaleratu zuen epaileak, artxibatze eskaera ukatzen zuena. Prozedura aurrera doalarik, herenegun ekainaren 10ean Alberto Suriok izendatutako Estrategia Zuzendaria Patxi Arratibelek zuen hitzordua, Juan Diegoren ondorengoak alegia. Forma arazo bat dela medio, data zehaztu gabe hurrengo baterako utzi zen lekukotza. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa blokeo-arriskuan dagoela salatu dugu

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren zazpigarren bileraren aurretik. Orain arte, patronalak ez duela ekiparazioaren eta ratioen...

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.