Etiquetak Aurrekontuak

Etiketak: aurrekontuak

Garbiñe Aranburu: “Joko-arauak aldatu behar dira, politika publikoak pertsonen zerbitzura jarriz,...

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Ekintza Sozialeko idazkari Endika Perezek agerraldia egin dute EAEko aurrekontu proiektuari buruzko balorazioa egiteko. Egoeraren larritasunak politika publikoen norabidea aldatzea eskatzen duela nabarmendu dute, eta mobilizazioa giltzarri dela adierazi dute: "Ez da gobernuen erabakien zain egoteko unea".

Nafarroako aurrekontuek ez dituzte langileok behar ditugun egiturazko aldaketak jasotzen

LAB sindikatuko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok agerraldia egin du Iruñean, Nafarroako 2022rako aurrekontu proiektuari buruzko balorazioa egiteko. "Nafarroako Gobernuaren zerga politika eta aurrekontu proiektua aztertu ondoren, ozen esan dezakegu ez dagoela egiturazko aldaketarik, ez dagoela politika publikoetan norabide aldaketarako erabaki politikorik", adierazi du.

Krisi sozial eta ekonomikoari erantzuteko, aurrekontuetan gidoi neoliberala albo batera uzteko...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Ekintza Sozialeko idazkari Endika Perezek agerraldia egin dute, EAEko aurrekontuen azterketa egiteko. Langile borrokak puri-purian dauden honetan, langileen aldarrikapenek aurrekontuetan ez dutela islarik salatu dute: "Ez dago bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri batera trantsizio bat abiatzeko borondate politikorik".

EAEko aurrekontuak: politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko...

Gaur goizean jaso du Gasteizko Parlamentuak EAEko 2021erako aurrekontu legearen proiektua. Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta LABek esaten duena da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko litzateke.

Garbiñe Aranburu: “Politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Beasteak beste, EAEko aurrekontuei buruz aritu da: "Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta guk esaten duguna da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da".

Bilboko Udaleko aurrekontuetan zerbitzu publikoak garatu eta kontratetan prekarizazioa saihestea eskatu...

Bilboko Udalaren 2021erako aurrekontua onartuko dute gaur. LABen iritziz, aurrekontuak herritarren beharrei erantzungo dieten kalitatezko zerbitzu publikoen garapena lehenetsi beharko luke, denon artean sortutako aberastasunaren banaketa zuzena ziurtatuz. Hala, aldarri hau jendarteratzeko, elkarretaratzea egin dugu udaletxe aurrean, aurrekontuen eztabaida egin bitartean.

Garbiñe Aranburu: “Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioa marraztu...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Iruñeko kaleak hartu ditugu, aurrekontu sozialen defentsan eta zerga-erreforma justu eta sakon baten alde. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza amaiera ekitaldian: "Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioa marraztu nahi dugu, eta trantsizio hori borrokatzen ari gara". Hain zuzen ere, Garbiñe Aranbururen esanetan, "trantsizio hori egiteko, bide hori egiteko, orain arteko bidean atzera egin behar da, erabakietan deseraikitzeko prozesu bat beharrezkoa da. Orain arteko erabakiekin bukatu behar da, pribatizazio eta merkantilizazio politikei mugak jarriz, zaintzaren arazori irtenbide bat emanez eta pentsio eta lan erreformekin atzera eginez".

Iruñean mobilizatuko gara larunbatean, aurrekontu sozial eta subiranoen alde, Eskubide Sozialen...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak dei egiten du azaroaren 28an izango den manifestazioan parte hartzera, galdegiteko orain behar ditugula sail sozial handiagoak dituzten aurrekontuak, eskubide sozial berriak aitortuko dituzten aurrekontuak, eta exijitzeko berehala onartu behar dela zerga-erreforma justu eta sakon bat. Iruñeko autobus geltoki zaharretik irtengo da mobilizazioa, 17:30ean.

Politika publikoek norabide aldaketa behar dute, diru gehiago bildu eta dagoena...

“Nafarroako Gobernuak aurkeztu berri duen aurrekontu proiektuak gehiago du eredu zaharretik, berritik baino”. Halaxe adierazi du LAB sindikatuak gaur Iruñean, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiarekin eta Imanol Karrera bozeramailearekin egin duen prentsaurrekoan. Betiko logikari buelta emateko, LABek eskatzen du fiskalitate egokiago baten bidez diru gehiago biltzea eta gero diru hori hobeki inbertitzea, nafar herritar guztiek lan eta bizitza duinak izan ditzaten.