2026-08-07
InicioAcción SocialPrecariedad y pobrezaPobreziari aurre egiteko giltza gizarteak duelako elite ekonomikoak finkatzen dituen politiken aurka...

Pobreziari aurre egiteko giltza gizarteak duelako elite ekonomikoak finkatzen dituen politiken aurka mobilizatzeko deia luzatu du LABek

Txirotasuna Deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren bezperan, Euskal Herrian ezartzen ari diren pobrezia politiken inguruan osatu berri duen txostena aurkeztu du LAB sindikatuak. Lan honek txirotasun laborala Euskal Herrian eskubide ekonomiko eta sozialen berariazko etengabeko urraketaren ondorioa dela ondorioztatzen du.

Euskal Herrian txirotasuna gero eta hedatuago dago. Egindako ikerketa eta txosten bakoitzak sindikatuon eta gizarte eragileen eguneroko salaketa den hau baieztatu egiten dute. Populazioaren sektore gero eta zabalago bat dago gutxieneko ongizatea (ahalmen ekonomikoa, etxebizitza, elikadura, haurren garapena, aisia eta kultura…) bermatzeko behar adina bitarteko ekonomikorik gabe.

LABek ikerketa, txosten eta estadistika ezberdinak erabiliz baieztapen hau egiaztatzen duen eta berriki osatu duen informea aurkeztu nahi izan dio iritzi publikoari Igaran duen egoitzan. Prentsaurrean Ainhoa Etxaide idazkari nagusia, Bea Martxueta politika sozialetako idazkaria eta Batzorde Sozio-Ekonomikoko kide den Mikel Saralegik parte hartu dute.

POBRETZE POLITIKAK EUSKAL HERRIAN:
Lan erreformaren aplikazioaren eta murrizketen eragina eta langabeziaren aurreko babes sistemetan

 Pobretze politikak Euskal Herrian (LABen txostena)

POLÍTICAS DE EMPOBRECIMIENTO
EN EUSKAL HERRIA:

Impacto de la aplicación de la reforma laboral
y los recortes en los sistemas de protección
del desempleo en la pobreza

 Políticas de empobrecimiento en Euskal Herria (Informe de LAB) 

   

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las condiciones laborales matan

Hoy hemos tenido conocimiento de que J.A.A.T., trabajador del sector forestal de 44 años, falleció en el día de ayer en un accidente laboral...

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...

Los y las trabajadoras de la gasolineras de Moeve en Gipuzkoa irán a la huelga del 14 al 16 de agosto por la mejora...

Los y las 150 trabajadoras de las 16 gasolineras que tiene Moeve en Gipuzkoa harán huelga desde las 22:00 del 14 de agosto a...