2026-08-07
InicioRepresiónMadrilen hasi berri diren bi epaiketa politikoak salatu dituzte sindikatuek

Madrilen hasi berri diren bi epaiketa politikoak salatu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, ESTEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek SEGIn lan egitea egozten zaien 40 gazteren aurka eta Herri Batasunako Mahai Nazionaleko, Batasunako eta Euskal Herritarrok koalizioko zuzendarikako kideen aurka Madrilen hasi berri diren epaiketa politikoak salatu dituzte. 

Sindikatuek Madrilgo Gobernuak darabiltzan sumario eta auzibide guztiak prozesu politiko bat direla salatu eta Euskal jendartean pluralismoa errespetatuko duten bizikidetza esparruak eraki nahi duten guztientzako eraso bat dela esan dute. Honen aurrean 5 eskakizun luzatu dituzte:

– Beste epaiketa politikorik ez izatea
– Instrukzio judizial arbitrarioetan oinarria duten auzibide guztiak bertan behera geratzea
– Prozesu judizialetan bazter dadila etsaiaren zuzenbide penala aplikatzeko joera
– Errespeta daitezela, baldintzarik gabe, pluralismo politikoa eta elkartzeko, askatasun ideologikoa izateko eta adierazteko oinarrizko eskubideak
– Eta bizikidetza demokratikorako oinarri sendoak ezartzea.

Honekin batera, datorren urriaren 26an epaiketa politikoak salatzeko Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.

 

LAB sarean
{module[111]}

Ainhoa Etxaide:
"Arrazoi asko daude epaiketa hauen kontra egoteko eta egiteko"

       

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las condiciones laborales matan

Hoy hemos tenido conocimiento de que J.A.A.T., trabajador del sector forestal de 44 años, falleció en el día de ayer en un accidente laboral...

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...

Los y las trabajadoras de la gasolineras de Moeve en Gipuzkoa irán a la huelga del 14 al 16 de agosto por la mejora...

Los y las 150 trabajadoras de las 16 gasolineras que tiene Moeve en Gipuzkoa harán huelga desde las 22:00 del 14 de agosto a...