2026-06-16
InicioAcción SindicalPandemiaren aitzakiarekin langileen eskubideak nonahi urratzen ari direla salatu dute Gasteizen

Pandemiaren aitzakiarekin langileen eskubideak nonahi urratzen ari direla salatu dute Gasteizen

Aernnovako langileen itxialdia amaitu da, eta, horrekin batera, agerraldi bat egin dute Gasteizen. Hain zuzen ere, Aernnovak planteatutako 55 kaleratzeak ez ezik, beste hainbat lekutan ere antzeko neurriak hartzen ari direla salatu dute prentsaurrekoan. Hala, pandemiaren aitzakiarekin kaltetutako hainbat enpresetako langileen babesarekin, kaleetatik mobilizatu dira ondoren.

Aernnovako langileek azaldutakoaren arabera, «gaur ez da ezer amaitzen, gaur ibilibide berri baten pausoa ematen dugu. Guk pairatzen dugun arazoaz gain, beste leku desberdinetan izaten ari diren ezegonkortasunak eta gatazkak entzun ditugu aste honetako itxialdian, eta kasu gehienetan Covid-19an aukitzen dute arrazoi ala aitzakia. Eta honen aurrean ez dator administrazioetako erantzun arduratsua. Estaltzen dira ostrukarena egiten. Beraz, aste honetan jasotako elkartasunez ez gara geldirik eta besoak bilduta geratuko».

Itxialdiak iraun bitartean, Aernnovako langileek borrokan diren hainbat enpresetako langileen bisita jaso dute, gogoeta trukatzeko, norberak bere problematika azalduz. Alestis, ITP Aero Casting , SDA Factory, Gasteizko Michelin, Mercedes, Laminaciones Arregui… enpresa hauetako langileek bat egin dute Aernnovakoekin, besteak beste.

LAB sindikatuko ordezkariok ere bisita egin genien, enpleguaren defentsan ditugun dinamiken berri emateko eta gure elkartasuna adierazteko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nos hemos movilizado por la negociación de un nuevo convenio para los y las trabajadoras del Gobierno Vasco

Hemos llevado a cabo concentraciones en los centros de trabajo de Bilbo, Donostia y Gasteiz para pedir a la Administración que haga posible un diálogo real.

Denunciamos la falta de transparencia del Ayuntamiento de Gernika-Lumo

Durante el último año, con el objetivo de desempeñar nuestra labor de la mejor manera posible, desde el sindicato LAB hemos solicitado en repetidas...

[OPINIÓN]: Sidenor: arraigo vendo, que para mí no tengo

Aquí podéis leer el artículo de opinión de Kepa Urzelai Goitia, Enara Trincado Ituño y José Manuel Renedo Fernández, representantes de LAB en las...