Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Sorturen legeztatzearen inguruan hartu duen erabakia ezagutu berri dugun honetan, honakoa adierazi nahi dugu LAB sindikatutik:
LABetik behin eta berriro esan dugu, Euskal Herrian bizi dugun aro berriak aurreko garaietako formulak, legeak eta prozedura judizialak baztertzea eskatzen duela, tartean, alderdien legea. Sorturen aurkako auzibideak eta legez kanporatzeak, azken urteetan Euskal Herrian ireki diren gainerako auziek bezala, bulkada politiko nabarmena izan dute. Agerian geratu da estatuko alderdi hegemonikoen kalitatea demokratiko eskasa, botere judiziala beren esanetara jarriz. Hori esanda, oraingoan Sortu legalizatuz herri honetako gehiengo politiko, sindikal eta sozialaren exijentzia bete egin delarik, erabakia urrats garrantzitsu eta itxaropentsutzat jotzen dugu.

