Funtzio publikoko mahai orokorrean ordezkaritza duten sindikatuek deituta (ELA, LAB, CCOO eta UGT) zerbitzu publikoetako milaka langile irten ziren kalera pasa den larunbatean lanaldia luzatzen duen Urkulluren goberbernuaren dekretuaren kontra eta zerbitzu publikoen defentsan. LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioko Idazkari Arantxi Sarasolak mobilizazio honetarako lortutako batasun sindikala azpimarratu eta dekretuak ezartzen duen lanaldi luzapenak 2.000 lanposturen galera ekarriko duela salatu zuen.


