Bost lagun atxilotu ditzute Udal Plazan aldarrikapen pankartak sartzea leporatuta. Atxiloketa hauekin batera, gogoan izan behar dugu ikurriñarekin Txapitelatik sartzen saiatzen ari ziren lagunen aurkako polizia karga basati eta aduragabea. Atxiloketek nahiz kargak UPN eta PPren kultura demokratiko eskasa uzten dute agerian; gustuko ez dituzten herri adierazpenak oztopatu nahi dituzte, Udal Plazan enpresetako baloi erraldoiak edota Asturias eta Brasileko banderak egoteko arazorik jartzen ez duten bitartean.
Euskotreneko Batzorde Iraunkorrak esleipen eta izendapen batean irregulartasun larriak izan direla salatu du
Joan den maiatzean Euskotreneko Epaimahai Aztertzailean Batzorde Iraunkorrak irregulartasun larriak atzeman zituzten 2011ko urrian eman zen 9. mailadun plaza baten esleipen eta izendapen batetan. Zuzendaritzari gertaera honen aurrean neurriak har ditzala eskatu diote.
Jabi Amorrorturi omenaldia gaur Lemoan
Gaur, uztailak 12, LABek omenaldia egingo dio Jabi Amorrortu kideari. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Eleizondon (Lemoa).
LABek Patronala negoziazio kolektiboa eta lan harremanak eraldatzeko ahalmena aplikatzen hasi dela salatu du
LABek, uztailak 8 geroztik, langileei heuren hitzarmenak indargabetuak geratzen direla informatzen duten komunikazioak iristen hasi zaizkiela jakinarazi du. LABen ustez azken mugimendu honek argi uzten du zein den patronalak hartu duen bidea. Eta bide hori, langileeria atzean utziz, Raxoiren gobernuak ahalbideratzen dizkien murrizketa eta eskubide urraketen bidea da.
LABeko delegatuek hitzarmenen alde borrokan dihardutela jakinarazi diote patronalari
Metalgintzako delegatuek hitzarmenaren defentsan aste honetarako deitutako mobilizazioei ADEGIren aurrean egindako manifestazioarekin eman diote amaiera. Goizean izandako batzarraren ostean, sektore guztietako Gipuzkoako Delegatuak patronalaren aurrean azaldu dira sektore eta enpresetako hitzarmenen defentsan borrokan jarraitzen dutela esatera.

