Arratian Lan eta Bizi plataformak deituta urriaren 30 honetan, arratsaldeko 19.30etan, itzalaldi elektriko handi bat eta elkarretaratzeak egingo dira Arratian, enplegu suntsiketaren aurka. ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek, Arratiako hainbat enpresa batzordetako kideek eta haiekin bat egin duten ALFUS eta INCOESAko langileek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Igorren, Arratian Lan eta Bizi plataformak eskualdearen egoera salatzeko deitu duen ekimen honetan parte hartzera deituz.
LAB da el relevo de la Secretaría UIS-MM a la CTB de Brasil
LAB, que ostentaba la Secretaría General de la Unión Internacional de Sindicatos del metal y la minería (UIS MM), representada por Igor Urrutikoetxea, ha dado el relevo en este cargo a la CTB de Brasil en este cargo. El nuevo secretario general de la UIS MM pasa a ser José Francisco Sousa del sindicato del metal Fitmetal de Brasil, afiliado a la CTB. No obstante, LAB continuará formando parte de la UIS MM en el secretariado europeo de la misma.
Ainhoa Etxaide:“Herri bezala jokatzeko garaia da, benetan herri bezala anbizio osoarekin Estatu propio bat eratzearen alde egiteko”
Pasadan ostiralean, urriak 25, LABen Ipar Hegoa Fundazioak euskal estatuaren bideragarritasuna egiaztatzen duen liburu bildumaren gogoetak konpartitu eta sakontzeko azken mintegia egin zuen Durangon. Azken saio honetan Euskal Herriaren egungo erronka ekonomiko eta sozialen aurrean estatu bat izatearen garrantzia azpimarratu zen. Mintegiari Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak eman zion amaiera, sindikatuak ospatzen ez duen Gernikako Estatutuaren aurrean Euskal Herriak "gaur duen alternatibarik emankorrena, alternatibarik sendoena eta eraginkorrena Euskal Estatua" dela adierazi zuelarik.
Ikurriña eta nafar ikurra Suhiltzaileen Parkean
LABek ikurriña eta nafar bandera bana zintzilikatu zituen pasadan ostiralean Trinitarios-eko Suhiltzaileen Parkean, "Arrantzale Bizardunen" kasuan inputatuko bi suhiltzaileekin elkartasuna adierazteko. LABeko bozeramaile Igor Arroyok adierazpenak egin zituen komunikabideen aurrean, Iñigo Balbas eta Natxo Barriuso inputatuak ondoan zituela.

