Garbiñe Aranburu: «Enpresa eta lan harreman eredua auzitan jarri behar dira langileen partaidetzaren eztabaidari ekiteko»
Urriaren 23 eta 24an Gipuzkoako errealitatetik abiatuta eta gogoetaren, kontrastearen eta konpromisoaren bitartez, pertsonen partaidetzan oinarritutako enpresa antolamenduaren eredu berriei buruz ikusmolde bat proposatzea bilatzen duen «Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen: pertsonak, enpresak, lurraldea» jardunaldiak burutu dira Donostiako Miramar Jauregian. Bertan, LAB izan da sindikatuaren ikuspuntua zein den azaltzeko.
Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen: pertsonak, enpresak, lurraldea izeneko ihardunaldietan izan da LAB gai horren inguruan sindikaturen iritzia plazaratzeko
Langileen partaidetzaren eztabaidari ekiteko, patronalaren onurarako baliabide bat gehiago izan dadin ekidin nahi bada behintzat, egungo enpresa eredua eta lan harreman eredua auzitan jarri behar dira lehenik eta behin.
Enpresa eredu kapitalistan, lan baldintzak antolatzeko ahalmena, irabazien banaketa eta enpresa politikak, enpresarien esku daude. Are gehiago azken lan erreformaren ondoren. Beraz, egungo ereduan, ezin da langileen benetako partaidetzaz hitz egin.
Zertarako langileen partaidetza? Enpresarien gehiengo zabal batek, lehiakortasuna eta produktibitatearen hazkundea irizpide eoliberalen arabera zehazten dituzte. Prezioetan lehiatzera mugatzen dira, lan kostuak murriztuz, horrela balio erantsia, berrikuntza edota produktuaren dibertsifikazioa alboratu egiten dira.
Langileen lan eskubideak errespetatuko dituen lan harreman ereduaren alde egitea, ekonomia erreala bultzatu eta krisiari aurre egiteko biderik egokiena dela ulertzen dugu.
Zer ulertzen dugu langileen partaidetzaz? Enpresan erabakitzeko gaitasuna aldatzen ez bada, partaidetza, langileak kontrolatzeko eta lan harremanak indibidualizatzeko bide bat baino ez da izango. Langileen partaidetza benetako izan dadin hitz egin behar da enpresaren erabakiak non eta nola hartu, langileek kudeaketan zer erabakimen duten, mozkinetan edota kapitalean duten partaidetzaz. Noski guzti honetan, langileen ordezkaritzak, negoziazio kolektiboaren bidez zeregin garrantzitsua du.
Inposatu diguten lan harreman eredu antidemokratikoa, patronalaren aldebakartasunean oinarritzen dena, egiten ari den bidea, kontrajarria da, langileen benetako partaidetzan (kudeaketan, mozkinetan, kapitalean…) oinarritzen den enpresa ereduarekin.
Testuinguru honetan ezin da partaidetzari buruzko eztabaida antzu eta partzialik egin, hainbat esparrutatik sustatu nahi den moduan. Bestela itxurazko partaidetza batean geratu daiteke, langileei onurak ez baina kalteak ekarriko dizkiona. Klase interesetan etendura berriak eragiteko eta jardute jatorragatik diru-laguntza publikoak jasotzeko, legeaz baliatuz, lan eskubideak txikitu ostean.
Beraz, langileen partaidetzaz ari garenean, lan harreman ereduaz bere osotasunean hitz egin behar da. Ez bakarrik langileek informazio gehiago, akzioen parte baten jabe egiteaz etab. Bakarrik.
Instituzioei eskatzen dieguna da, eztabaida integrala bultzatu dezatela eta lan harreman eredu berri baten alde egin dezatela.
Ekiloreko bi langile zauritu dira Sarrigurenen izandako istripuan
Atzo eguerdian auto batek Sarrigurenen mantenimendu lanak egiten zituzten Ekiloreko bi langile harrapatu zituen. Esku artean dugun informazioaren arabera, horietako batek zauri larriak dauzka. LAB sindikatutik geure elkartasuna adierazi eta lehen bailehen sendatzea opa diegu kaltetuei.
LABek urriaren 28an asteartean Tracasako zebrabidearen parean kontzentrazioa egiteko deia egiten du, honako hiru helburu hauekin:
1) Zauritutako langileei geure babesa eta elkartasuna adieraztea.
2) Lorezain eta bideen mantenuaz arduratzen diren bestelako langileek maiz baldintza zailetan egiten duten lana aitortzea. Prebentzio neurri oro da beharrezkoa langile hauen segurtasuna bermatzeko.
3) Trafikoko arduradunei aipatutako lekuan segurtasuna berehala hobe dezaten eskatzea.
Auzitegi Gorenak 2010eko ETBko murrizketen auzian langileei arrazoia eman die
2010eko ekainean Zapateroren gobernuak Estatuko administrazio publiko guztietarako %5eko soldata murrizketaz gain erretiro planetarako (ETBen Itzarri) ekarpenak erdira jaisteko dekretua onartu zuen. Patxi Lopezen gobernu autonomikoak dekretu hura aurrerago eraman zuen, eta bere eragina EAEko sektore publiko osora zabaldu zuen. Sindikatuok neurria arbuiatu, eta maila ezberdinetako mobilizazioak egiteaz gain epaitegira jo genuen. Aste honetan bertan arrazoia ematen digun autoa jaso dugu eta orain azken erabakia Auzitegi Konstituzionalaren esku utzi du.
LAB EITBren irakurketa
Auzitegi Gorenak 2010ean ETBko egindako murrizketen auzian langileoi arrazoia ematen digu, eta azken erabakia Auzitegi Konstituzionalaren esku utzi du
Gogora dezagun 2010eko ekainean Zapateroren gobernuak Estatuko administrazio publiko guztietarako %5eko soldata murrizketaz gain erretiro planetarako (gurean Itzarri) ekarpenak erdira jaisteko dekretua onartu zuela, eta dekretu hura erkidego autonomikoetan egokitu behar zela. Guri dagokigunean, Patxi Lopezen gobernu autonomikoak dekretu hura aurrerago eraman zuen, eta bere eragina EAEko sektore publiko osora zabaldu zuen. Argitzearren, EITBko sozietateak merkantilak diren heinean (S.A.) ez dira “administrazio publiko” bezala jotzen, bai ordea “sektore publiko” delakoaren parte, administrazio publikoekin eta bestelako entitateekin batera. Hau da, Madrilgo gobernuak espresuki sozietate publikoak dekretutik kanpo utzi zituen, eta Lakuakoak egokitzerakoan barne hartu zituen.
Langileon esku-hartzea
Sindikatuok neurria arbuiatu, eta maila ezberdinetako mobilizazioak egiteaz gain epaitegira jo genuen, EAEko Auzitegi Nagusira hain zuzen, non gure salaketa ez zuten onartu. Ondorioz helegitea jartzea erabaki genuen, eta Auzitegi Gorenera jotzea erabaki genuen batera-jotze helegitea jarriz. Denbora luze igarota, aste honetan bertan jaso dugu autoa, eta arrazoia ematen digu, Lopezen erabakia konstituzioaren kontrakoa izan zela esanez. Hori bai, esan bezala azken erabakia Auzitegi Konstituzionalak hartu beharko du.
Eragina soilik Euskal Telebistako langileei
Zoritxarrez bide luzearen emaitza honek soilik ETBko langileoi eragiten digu. Kontua da, gatazka kolektiboak planteatzeko garaian langile batzordean ordezkaritza handien duen sindikatuak bideratu ohi duela, noski gainontzeko sindikatuetako aholkularitza juridikoekin koordinazioan. ETBko kasuan LAB da lehen indarra, eta LABeko aholkularitza juridikoak eraman du aitzindaritza. EITBNETeko kasuan ordezkaritza sindikala sortu berria da, eta esku-hartze juridikorako aukerarik ez da egon. Irratian eta entean LABek ez du nagusitasuna.
Hau da itzuli behar digutena
Norberak erreza du kalkulatzea. Nominan argi agertzen da hilero zenbat kentzen zaigun “8/2010 Dekr.3/2010 Leg.K.” lerroan. 2010eko uztailatik hona 51 hilabete igaro dira, beraz aparteko pagak gehituz kalkulua erraza da. Itzarriko ekarpenak ere eguneratu beharko ziren, hori bai, Rajoyk emandako izozte agindura arte. Eta ondorioz soldata taulak 2010eko ekaineko egoera itzuli beharko ziren.
Kendutakoa lehenbailehen itzultzeko exijitzen duguLABen ustez ez dugu zertan Konstituzionalak erabakia hartu arte itxaron beharrik. Are gehiago, 2010eko murrizketa ez zen zertan eman behar ez ETBn, ez EITB taldean, ezta Euskal Herriko sektore publikoan, batez ere kontutan edukita neurria Madrildik etorri zela eta Madrilek konpon dezan zain gaudela. Lan harremanetarako euskal esparrua da behin eta berriz aldarrikatzen ari garena.
Horrela, bai EITBko zuzendaritzari eta jakina Eusko Jaurlaritzari langileoi 2010etik hona kendu zaiguna EITB taldeko langile guztioi itzultzea exijitzen diegu, eta bidegabekeria amaitu dezatela. Zapatero, Lopez eta Rajoyren neurri neoliberalekin ados ez badago, Urkulluk badu aukera morrontza aitzakiak alde batera utzi eta murrizketa politikak alboratzen hasteko. EITBko aurrekontuak prestatzerakoan arazoa modu negoziatu batean konpontzeko aukera galdu du zuzendaritzak. Halere ziur gaude EAEko aurrekontuak onartzeko garaian EAJk eta PSEk parlamentuan berriro bat egingo dutela murrizketak mantentzeko.
Lan harremanetarako beste eredu bat, partehartzaileagoa, eskatzen dio LABek Uriarteri
LABen irakurketa gaur Cristina Uriarte aurkeztu duen "Irakaslea naiz – Soy profesor, soy profesora" kanpainaren aurrean.
Gaurkoan Cristina Uriartek irakasleen prestijiatzean sakontzeko kanpaina bat aurkeztu du: "Irakaslea naiz – Soy profesor, soy profesora".
Cristinak Uriartek gogoratu du “que desde hace unos años se ha pasado de "venerar" al profesorado a no brindarle "la consideración que se merece". LABek bat egiten du maila batean irakurketa horrekin. Aspalditik Hezkuntza Saila ezberdinetatik ez zaie irakasleei (eta bere ordezkari sindikalei) behar bezalako arreta eta degokien tratu egokirik. Azkenaldian ikusi besterik ez dago Hezkuntza Sailak ALDEBAKARREZ bideratutako gaiak. Finean irakasleei erreparatu gabe eta beraien ekarpen edota proposamenak egiteko tarteari muzin eginez.
Uriartek irakasleen kolektiboaz honela hitz egin du: ”Un colecfivo que cada vez más se enfrenta a situaciones de acoso, agresión y desconsideración". Irakasleenganako alde batera uzte honek lan kargak handitzea ekarri du.
Amaitzeko gehitu du irakasleak direla, "Un grupo del que tenemos que sentirnos orgullosos". LABek bat egiten du irakurketa honekin. Harro egon behar dugu giza talde honetaz, que pese al gobierno de turno aurrera egiten jakin baitu.
Kanpaina artifizial guzti honen aurrean LABek bestelako hezkuntza sistema baten aldeko aldarria egin nahiko luke. Partehartzaileagoa izango dena. Hezkuntza Sailari hori eskatu nahi diogu: lan harremanetarako beste eredu bat. Nahikoa da Sailak aldebakarrez aritzeko joera baliatzeaz!
Hezkuntza Saila honi, aldi berean, gogorarazi nahi diogu, hezkuntzan, irakasleetaz gain bestelako langileak ere badaudela eskoletan gure haurrekin kontaktua dutenak eta beraien heziketan parte hartze maila gutxieneko bat duena. Heziketa Bereziko hezitzaileetaz eta Sukaldari eta Garbitzaileetaz ari gara. Cristinari, hauek ere bere langileak direla gogorarazi nahi dio LABek. Hitz egingo al dugu heziketa berezikoek 2003tik "desconsideración" besterik ez dutela jaso Hezkuntza Sailetik? Hitz egingo al dugu eskoletan jantoki eta garbiketa zerbitzuen desmantelamendurako apustu garbia egina duzuela? Hitz egingo al dugu irakasleen mahaian sindikatu guztiak aurka dituzuela? Tranparik ez egin Cristina!
LABek negoziazio kolektiborako eskubide erreala aldarrikatu nahi du. Gaur egun duguna, alde bakarreko erabakiak, dekretazoak, ez dira gure estiloa eta ez dugu nahai Sailaren estiloa izatea. Behingoagatik begirunea adierazi ezazu zure langileengatik! Eta mesedez horrelako kanpaina gehiagorik ez!
LABek ere Saialri adierazi nahi dio jendarteari berak bere langilekiko duen utzikeriaren ardura ez atxikitzeko!


