2026-08-09
InicioSin categorizarLABek Tuterako Ikastola eta euskara babesteko deia egiten du

LABek Tuterako Ikastola eta euskara babesteko deia egiten du

Gaur goizean emandako prentsaurrekoan sindikatuko Euskara arduradun Edurne Larrañaga, Nafarroako bozeramaile Igor Arroyo eta ikastolen sektoreko arduradun Ester Hernandorenak urriaren 20an Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinezen parte hartzeko deia luzatu dute, euskara delako Nafarroaren berezko hizkuntza eta nafarrok badugu geure hizkuntzan ikasi eta bizitzeko eskubidea dugulako. 

LABek adierazi duenez, euskara da Nafarroaren berezko hizkuntza eta nafarrok badugu geure hizkuntzan ikasi eta bizitzeko eskubidea. Alabaina, 1982ko Foru Hobekuntza eta 1986an ezarritako Vascuenceren Legean oinarri hartuta, eskubide hori urratu egiten du Nafarroako Gobernuak. Nafarroako hainbat eskualdetan ezin da euskaraz ikasi eta bizi, euskara ez baita hizkuntza ofiziala. Horrela, milaka nafar diskriminatu egiten ditu Gobernuak, Iruñerriaren hegoaldean ezarritako muga artifizialaren bidez. Hizkuntza apartheida da UPN eta PSNk Nafarroaren eremu zabaletan inposatutakoa.

Politika baztertzaile honen aurrean, Argia Ikastola lan izugarria egiten ari da Nafarroako berezko hizkuntza, euskera, berreskuratzeko. Oztopoak oztopo, guraso nahiz langileen militantziari esker, euskaraz ikasi eta bizitzeko gunea badago Erriberan. Gu denon aitortza eta babesa ez ezik, laguntza praktikoa merezi du Argia ikastolak. Horretarako abagunea da oraingoa.

Batetik, LABek dei egiten die langileei igandean Tuterara joan daitezen, Nafarroa Oinezen parte hartuz Argia ikastolari laguntza ematera.

Bestetik, enpresa bakoitzeko langileek Nafarroa Oinezeko ibilbide birtualean metro bana erostea proposatzen du. http://www.nafarroaoinez.net/eu/circuito.asp

Horrekin batera, euskaraz ikasi eta bizitzeko muga antidemokratikoak bertan behera uzteko eskaria berretsi egiten du LABek. 30 urtez Nafarroan indarrean egon den erreximenarekin amaitu beharra dago eta nafar herritarren eskubideetan oinarritutako eredu berriari ateak ireki. Ildo honetan, euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora, Euskal Herria osora, hedatu beharra dago, hizkuntza apartheidarekin amaituz.
   

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las trabajadoras de la empresa de telemárketing Konecta BTO realizarán paros los días 11 y 17 de agosto en contra del ERE encubierto

Exigirán responsabilidad a Vocento e Iberdrola, principales clientes de la empresa La plantilla de Konekta BTO, empresa de telemárketing con sede en Güeñes, denuncia que...

Las condiciones laborales matan

Hoy hemos tenido conocimiento de que J.A.A.T., trabajador del sector forestal de 44 años, falleció en el día de ayer en un accidente laboral...

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...