2026-09-21
InicioAcción SindicalLABen oharra CCOO eta UGTk Negoziazio Kolektiboa desblokeatzeko iragarri duten proposamenaren aurrean

LABen oharra CCOO eta UGTk Negoziazio Kolektiboa desblokeatzeko iragarri duten proposamenaren aurrean


Atzo CCOO eta UGT sindikatuek negoziazio kolektiboaren desblokeorako proposamen bat aurkeztuko dutela berehala iragarri zuten. Aurkeztekoa duten proposamena zein den oraindik jakin gabe, LAB sindikatutik honakoa adierazi nahi dugu:

-Gure sindikatuak ez du aurkeztuko duten proposamenaren ezagutzarik, bi sindikatu horietatik bat bera ere ez baita LABekin harremanetan jarri, ezta patronala ere.

– Itxura guztien arabera, badirudi gutxiengo sindikaletik kontzertazio soziala berreskuratzeko ahalegin berri bat ari direla egiten, modu horretan patronalak soldatak jaisten eta lan merkatua desarautzen jarraitzeko behar duen bake soziala bermatuz.

– Ez dugu ahaztu behar iazko uztailean CONFEBASK izan zela Akordio Interprofesionala eragotzi zuena. Ez dugu inolako zantzurik iritzia aldatu duela pentsatzeko, kontrakoa baizik.

– Lan erreforma onartu zenetik, honen eraginaren aurka borrokatzeko posizio oso argia izan du LABek beti. Negoziazio kolektiborako marko propioarekin aldeko apustua da gurea, eta sektore hitzarmenak defendatu izan ditugu eta defendatuko ditugu marko propio horren zutabe nagusi gisa.

– Patronala ari da negoziazio mahaiak blokeatzen. LABek argi utzi du ez dituela sinatuko patronalaren estrategiari abala ematen dioten hitzarmenak.

-Legeak eskubi guztiak patronalari ematen dizkio , baina honek zilegitasun soziala falta du, erreformaren aplikazioan nahi duen martxan aurrera egin ahal izateko. Patronalari behar duen berme soziala ez dio LABek emango.

– Patronalaren estrategia aldatu ez bada, zer behar da akordioak lortzeko? Gure helburuak alditik aldira gero eta gehiago gutxitzea, patronala emateko prest dagoen horretara heldu artean. Ez dute horretarako LABen babesik izango.

– LABek argi du, negoziazio kolektiborako eskubidearen defentsan enpresetan borrokan jarraituko dugu eta klase politikoa interpelatzen segiko dugu, behingoz erreformaren eragina gaindituko duen lan harreman eredu berri baten inguruko eztabaidari ekiteko.
 

LAB Facebooken

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las trabajadoras subcontratadas de limpieza de edificios del Ayuntamiento de Bilbao inician un nuevo ciclo de huelga

Esta mañana han llevado a cabo una manifestación y una concentración, y anuncian varias movilizaciones para los próximos días.

Exigimos que se suspenda la negociación del Acuerdo Marco en Sidenor para dar la palabra a las personas trabajadoras

Hemos pedido la celebración de un referéndum en el centro de trabajo de Basauri para decidir si se debería seguir o no en ese marco.

Denunciamos el despido disciplinario de un trabajador en Voestalpine Railway Systems JEZ y alertamos de la utilización del miedo como herramienta de gestión

El sindicato considera que la medida es injustificada y desproporcionada y advierte de que este tipo de decisiones generan un clima de presión e inseguridad entre las personas trabajadoras.