2026-04-09
InicioServicios PúblicosSanidadLABek ospital eremuko sukaldeen obrak gelditu ditu ordu betez, pribatizazioak eten daitezen...

LABek ospital eremuko sukaldeen obrak gelditu ditu ordu betez, pribatizazioak eten daitezen exijitzeko

LABeko hiru militante Ospitaletako sukalde berriak eraikitzen ari diren gunearen sarreran kateatu dira, dozenaka langilek euren ekintza babesten zuten bitartean. Jakina denez, sukaldeak pribatizatu dituzte eta Banco Santanderrekin harremana duen catering enpresa bati eman dizkiote. Sukaldeen pribatizazioa, Opus Dei eta interes pribatuen mesedetan UPN burutzen ari den osasun sistema publikoaren suntsiketaren beste atala baino ez da.

Nafarroako osasun sistema publikoaren suntsiketa ematen ari dela salatzeko arrazoiak ez dira falta:

– Garbiketa eta sukaldeak pribatizatu dira, orain beste horrenbeste egin nahi dute Laborategietako hainbat jarduerekin.

– Opus Dei, San Miguel eta San Juan de Dios bezalako klinika pribatuekin sinatutako kontzertuak %200 hazi dira azken 10 urteetan.

– CIMAren eraikuntza diru publikoz finantziatu da: 37 milioi euro eman zaio Opus Deiri.

– Donapeako lanbide heziketa itxi nahi dute, azpiegitura hori Opus Deiri emateko.

– Osasunbidean 1.000 lanpostu inguru suntsitu dira azken urteetan.

– UPN, Patronala eta Opus Deiren erregimenarekin amaitzeko unea heldu da. Murrizketa eta pribatizazio politikaren atzean interes ekonomikoak besterik ez daude. Kendu ditzatela euren eskuak osasungintza, hezkuntza, zerbitzu publikoetatik.

– Ildo honetan, LABek biharko mobilizazio egunean parte hartzeko deia egiten du. Bihar hezkuntza erreformaren kontrako ikasle grebak, UPNren aurrekontuen kontrako protesta sindikalak eta Herri Ekimenak antolatutako protesta sozialak egingo dute bat.

– Era berean, langileriari dei egiten diogu datorren larunbatean, azaroak 24, hezkuntzako murrizketen kontra egingo den manifestazioan parte hartzera.

 

ARGAZKIAK

BIDEOA
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB y ELA iniciarán una dinámica de huelga en los ayuntamientos de la CAV

Exigirán a EUDEL y a los partidos políticos PNV, EH Bildu y PSE-EE que mejoren las condiciones laborales en las mesas negociadoras del Udalhitz...

LAB exige políticas públicas propias para que la regularización en Nafarroa sea un punto de partida para materializar derechos en materia de empleo y...

A convocatoria de la presidenta del Gobierno de Nafarroa hoy se ha celebrado una reunión para abordar el tema del empleo y la regularización...

Los trabajadores de Estaños Matiena de Zumaia irán a la huelga para exigir que se garantice su salud y seguridad

Se trata de una empresa en la que se han producido varios accidentes laborales y en la que falleció un trabajador el pasado 31...