2026-11-06
InicioServicios PrivadosLimpiezaModu positiboan baloratzen dugu CESPAko hitzarmena, Zornotza, Galdakao, Gernika, Durango, Mungiako eta...

Modu positiboan baloratzen dugu CESPAko hitzarmena, Zornotza, Galdakao, Gernika, Durango, Mungiako eta Urdaibaiko Mankomunitateko kale-garbiketari eragiten diona

LABek balorazio positiboa egiten du CESPAko hitzarmenaren negoziazio neketsu honek ekarri dituen emaitzen inguruan. Hitzarmen honek Zornotza, Galdako, Gernika, Durango eta Mungia udalerrietako eta Urdaibaiko Mankomunitateko kale-garbitzaileei eragiten die.

Laburbilduz, hitzarmen berriak hurrengo puntuak barneratzen ditu:

– KPIra LOTUTAKO SOLDATA IGOERAK: soldatak prezioak igotzen diren beste igoko dira, inoiz ez horren azpitik. Hurrengo urteetan langileek ez dute eros-ahalmenik galduko.

– BERMEAK DITUEN INAPLIKAZIO KLAUSULA: lan-erreformak ekarritako ondorioak mugatuz.

– ULTRAAKTIBITATEA: Hitzarmenak iraungipen datarik ez du izango.

– OPORRAK: Lanaldi partziala dutenek eta oporretako hilabeteetan lan egin dutenek, euren oporrak bost asteburu desberdinetan banatu ditzakete.

– BAJAK: 2020. urtetik aurrera %100ean ordainduko dira urteko bigarren baja eta hurrengoak ere.

– PORRES: Lanaldi osoa duten langileek San Martin de Porres jaieguna gozatuko dute berau asteko edozein egunetan erortzen delarik ere; eta lanaldi partziala dutenek egun horretaz gozatuko dute berau larunbat, igande edota asteazken batean erortzen bada. 2018. urteko Porres eguna Hitzarmena indarrean dagoen bitartean disfrutatuko dute langileak.

– JUBILAZIOA: Akordioari esker, aurretiazko erretiroak langileen eskubide bat izaten jarraituko du eta ez enpresaren eskuetan uzten den aukera.

– BAKANTEEN KOBERTURA: Lanpostuak amortizatuak izango ez direlako bermea eta gainera bakante guzti-guztiak lanaldi partziala duten langileei eskainiko zaizkiela: %50a enpresak hautatuta eta %50a komitearen erabakiz.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El día de la huelga general nos movilizaremos en más de 70 localidades a la tarde

Además de las manifestaciones anunciadas por la mañana, hoy hemos dado a conocer las citas de esta tarde en sendas comparecencias en Bilbo e Iruñea. En cuanto a las capitales, las movilizaciones de la tarde partirán a las 18:00 horas. En Bilbo, desde la Plaza Elíptica; en Donostia, desde el Boulevard; en Gasteiz, desde la Plaza de la Virgen Blanca, y en Iruñea desde el Baluarte.

Exigimos a Enerpac, antigua Larzep, retirar el ERE y buscar alternativas al cierre de Mallabia

La empresa mantiene su intención de despedir a 43 trabajadores y trabajadoras, aunque asegura que estaría dispuesta a valorar una propuesta seria de un...

Disponer de un servicio de atención sanitaria urgente suficiente en el puerto de Santurtzi es una cuestión de vida o muerte

A raíz de los últimos y alarmantes accidentes en materia de salud laboral ocurridos en las instalaciones del Puerto de Bilbao, las y los...