2024-12-05
InicioEcosocialismoLABek AHTaren obra eta lizitazio guztiak behin betiko geldi daitezela exijitzen du

LABek AHTaren obra eta lizitazio guztiak behin betiko geldi daitezela exijitzen du

Gertatzen ari dena izebergaren punta izan daitekeelakoan, LABek auditoria sozial bat eskatzen du, eragile sozial eta sindikalen esku hartzearekin, egoera larri hau argitzeko.

ADIF entrepresa publiko espainiarra ustez diru publikoa desbideratzen harrapatua izan da Guardia Zibilaren operazio batean. Abiadura Handiko Trenaren lanak hizpide diren honetan, LAB sindikatuak behin betiko obrak gelditzea exijitzen du, izan ere, lotsagarria da langileon zergetatik diru publikoa beharrezkoa ez dugun obra faraoniko honetan xahutzea, eta izenik gabekoa enpresa pribatu eta administrazio publikoaren artean herritar eta langileoi horrela lapurtzea.

LAB historikoki agertu da makroproiektu honen aurka, langileok behar ez dugulako, garraioaren arazoa konpondu ez eta gainera gehiago kaltetuko duelako, ekologikoki ingurumena kaltetzera datorrelako, baliabide publikoen xahutzailea delako, urtero aurrekontuetatik gastu sozialerako horren beharrezko den diutza eramaten duelako… Azkenaldian gainera, albiste izan da Madrilek Eusko Jaurlaritzarekin AHTari loturiko zor ekonomiko batzuk kitatu gabe dituela oraindik, eta era berean, Lakuak kreditu ezberdinak ordaindu behar ditu AHTaren lanak garatu ahal izateko.

Jakin izan dugunez, Corsán-Corvian entrepresa Euskal Herriko AHTaren lau eremuz arduratzen da, eta momentu honetan fiskaltza entrepresa hori ikertzen ari da, AHTaren obretan ustez korrupzio kasua eman delakoan. LABek kasu hau, eta ADIFek esku artean izan dituen guztiak ikertzea eskatzen du; horrekin batera, auditoria sozial bat ere eskatzen dugu, egoera larri honen aurrean, ustezko korrupzio kasu hau izebergaren punta izan daitekeelakoan, eta beraz, eragile sindikal eta sozialon parte hartzea bermatuko den auditoria bat behar-beharrezkoa dela irizten dugu. Halaber, AHTaren beraren etorkizuneko bideragarritasunaren informe bat ere eskatzen dugu Gobernuen aldetik, eta informe hori lantzerakoan ere eragileon esku hartzea beharrezkoa jotzen dugu, gaur baita eguna, diru publikoan dakarren xahuketa aintzat hartuta, datozen urteetan herritarron, euskal jendartearen etorkizuna zer neurritan hipotekatua izango den ezkutatzen zaiguna.

Sarri aipatu ditugu administrazioa eta eraikuntza entrepresa handien arteko interes harremanak eta mesedeak, orain agerikoak dira. Ez dugu onartuko horrelako proiektu antisozial eta antiekologikoak enplegu sortzaileak direla esaterik. Prekarietatea baino ez dute sortzen, eta sortzen diren enplegu urri horiek ez dira lokalak izaten. Aipatzekoak ere azpiegitura honetan izandako lan istripuak, dagoeneko hainbat langile hil dira obra hauetan.

AHTa ez da eta ez da inoiz izan langile klasearen aldekoa, argi geratzen ari da klase interesei erantzuten diela, klase interes jakin batzuei, langileon aurka eginez, eta beti bezala langileoi lapurtuz. Onargarria sekula izan ez den negozio hau behingoz bertan behara uzteko exijitzen diegu, beraz, berau bultzatzen ari direnei.

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El 6 de diciembre no tenemos nada que celebrar

La de mañana es otra de las festividades impuestas en Hego Euskal Herria; en este caso, con motivo del aniversario de la Constitución española. No tenemos nada que celebrar y para LAB, es una jornada para reafirmarnos en nuestro compromiso por una República Vasca. Así, nuestras sedes de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa permanecerán abiertas en el horario habitual de los viernes, de 9:00 a 14:00.

PEPSICO está aplicando una política de sanciones que ha derivado en un despido injusto

El comité se ha movilizado ante la planta de Etxebarri-Ibiña para decir alto y claro que en PEPSICO no sobra nadie y que este despido es totalmente injusto, además de reclamar la readmisión del compañero despedido.

LAB no firmará el acuerdo de la empresa Ilunion y se moviliza para mostrar su desacuerdo

A convocatoria de los sindicatos LAB y ELA, trabajadores y trabajadoras de las plantas de Beriain y Noain de Ilunion, centros especiales de empleo pertenecientes a la Fundación ONCE y que ofrecen servicios de lavandería industrial, realizaron ayer sendas concentraciones para denunciar que en la mesa negociadora del nuevo convenio se ha dejado de lado a estos sindicatos. LAB no firmará ese acuerdo porque piensa que no recoge las principales necesidades y reivindicaciones de la plantilla.