2024-07-27
InicioAcción SindicalLAB ez da izango eredu neoliberalak soilik kontutan hartzen dituen elkarrizketa sozialeko...

LAB ez da izango eredu neoliberalak soilik kontutan hartzen dituen elkarrizketa sozialeko mahaian

LABek prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostian, Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa sozialerako eginiko proposamenaren balorazioa eta jarrera plazaratzeko. Ainhoa Etxaidek eta Garbiñe Aranburuk salatu dute Jaurlaritzak aurkezturiko txostenean ez dela herri honek eskatzen duen eredu berriaren aldeko apusturik egiten, ez eta euskal esparrua lantzeko zantzurik ikusten. Jaurlaritzak mahaia osatzeko erakutsi duen asmoaren aurrean adierazi dute LABek ez duela bertan parte hartuko eta areago, konponbidetik urrundu ez gaitzan mahaia ez deitzeko eskaera egin diote Jaularitzari.

EUSKO JAURLARITZAK ELKARRIZKETA SOZIALERAKO EGINIKO PROPOSAMENAREN AURREAN LAB SINDIKATUAREN BALORAZIOA

 Valoración de LAB ante la propuesta para el diálogo social del Gobierno Vasc0 (Youtube) 

Joan den udaberrian LABek proposamen publikoa luzatu zion Jaurlaritzari, lan harreman eredu berri eta propio baten eztabaida egiteko eta euskal esparrua eraikitzeko. Bertan argi azaltzen genuen elkarrizketa sozialaren aurrean dugun jarrera eta zer eskatzen dion LABek horrelako elkarrizketa marko bati.

Orain Jaurlaritzak txosten bat aurkeztu du eta LABek bi ondorio nagusi atera ditu planteamendu horren aurrean: EZ DAGO EREDU BERRIRIK, EZ EUSKAL ESPARRUAREN ERAIKUNTZARIK.

EZ DAGO EREDU BERRIRIK…
Txostenean ez da lan erreforma auzitan jartzen, ez da erreforma gainditzeko inolako proposamenik egiten. Bien bitartean lan erreforma bere bidea egiten ari da: langabezia tasa izugarria da, enpleguaren prekarizazioak ez du etenik, negoziazio kolektiboa blokeatua dago, soldatak erasotzen ari dira eta sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzen da. Azken batean, pobrezia areagotzen ari da.

Patronala da erreforma eskutan bide hau zuzentzen ari dena eta Jaurlaritzak babestu egiten du bide hori.

…EZ EUSKAL ESPARRUAREN ERAIKUNTZARIK
Lan harreman eredu berri bat eraikitzeko ez dugu bitartekorik — ez eskuduntza ez ahalmen legegilerik ere— eta eremu horretan atzerakada nabarmena gertatzen ari da. Horren inguruko aipamenik ez da egiten Jaurlaritzaren txostenean. Arazo moduan aipatu ere egiten ez bada, nekez helduko zaio lan harremanak hemen erabakitzeko euskal herritarrok dugun eskubideari.

LABen ustez gobernu honen posizioa hobekien laburbiltzen duena ENPLEGU PUBLIKORAKO EUSKAL LEGEA da, zeinak estatuko inposaketen aurrean men egiten duen euskal esparrua eraikitzeari bizkarra emanez eta negoziazio kolektiborako eskubidea bermatu gabe, aldebakarrez arautzeko erabakia ez baita auzitan jartzen.

Langabezia eta prekarizazio prozesuari aurre egiteko, lan harreman eredu berri bat eraikitzea langileon premia da, baita krisiari irtenbide bat emateko modua ere. Eztabaida hau egin behar dela pentsatzen dugu eta horretan jarraituko dugu. Jaurlaritzak aurkeztu duen proposamenak ez du benetako eztabaida egiteko aukerarik ematen, egungo ereduaren joko arauak ontzat ematen ditu, egungo ereduan du abiapuntua eta helmuga.

LAB EZ DA JAURLARITZAREN ELKARRIZKETA SOZIALERAKO MAHAIAN ESERIKO
LAB mahaian ez eseritzearen arrazoiak bi dira: Lehena, Jaurlaritzarentzat mahaiaren helburua ez dela lan munduan ditugun arazoak konpontzeko bidean aurrera egitea; eta bigarrena, Jaurlaritzaren jarrera, lan mundutik desagertu egin baita, patronalari lan munduarekin gertatzen denaz erabakitzeko ahalmen guztia emanez. Politika horren arabera ulertu behar da enplegu sailaren proposamena. Azken finean, zer da sail honek benetan egiten duena? Lanbide kudeatu enplegu zerbitzua langabetuei jarraitzeko tresna bihurtuz, langabeziari aurre egiteko tresna bezala indartu beharrean.

LABen JARRERA
LABen ustez lan mundua berrantolatu beharra dago, hor dago gure etorkizun ekonomiko eta soziala ziurtatzeko gakoetako bat. Oraintxe bertan bide hori egin beharrean patronalaren neurrirako lan mundua inposatzea erabaki du Jaurlaritzak, hau da, lan mundu guztiz desarautu, boterea duenak nahi duena egin dezan inolako mugarik gabe. Euskal Herriaren premia ekonomiko eta sozialetan oinarritu beharko lukeen lan mundua gutxi batzuen irabaziei begira jarri nahi izan dute.

LABek egina du lan harremanetarako eredu berri baterako proposamena, eta argi du elkarrizketa eta negoziazioa derrigorrezkoak direla urratsak emateko.

Hala ere, argi geratu da patronala ez dagoela prest bide honi ekiteko eta Jaurlaritzak beste behin uko egin dio gure proposamenari.

Baditugu aurrera egiteko aukerak: LABek defendatzen duen bideari langileok eman ahal diogun bultzada erabakigarria izango da eta horrekin batera, eztabaida hori behingoz benetak egiteko hartu beharreko konpromisoetan dago giltza.
Sindikatuak Jaurlaritzari eskatzen dio ez dezala mahaia osatu, ezer ez konpontzeaz gain, konponbidetik urrunduko gaituelako kontrakoa egiteak.

Lan harremanetarako eredu berri baten bila LABek mahaia ez osatzeko eskaera Parlamentura eramango du, eta udaberrian aurkezturiko proposamena eremu politikoan eta sozioekonomikoan zabaltzeko lanetan jarriko da. Proposamena lantokietara eramanez, beste sindikatuekin konpartituz eta instituzioetan aurkeztuz.

Bide berean, gaurko ereduaren kontra borrokatzen jarraituko du LABek: lantokiz lantoki, eta eta ereduaren arduradunak diren instituzioen aurrean azalduz.

 

{linkr:related;keywords:elkarrizketa-soziala;limit:5;title:Albiste+gehiago}
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El sindicato LAB reitera su petición al Gobierno Vasco y la Diputación Foral de Bizkaia de dejar de lado el proyecto Guggenheim Urdaibai de...

El impulso de las políticas públicas debe encaminarse a garantizar un futuro ecosocial justo para la comarca, y condiciones laborales, de vida y servicios públicos dignos para las personas trabajadoras que habitan en ella.

La subida salarial para personal público aprobada por el Gobierno Vasco supone una vez más la pérdida de poder adquisitivo y la dependencia de...

LAB denuncia la subida salarial del 2% aprobada recientemente por el Consejo de Gobierno del Gobierno Vasco para el personal público (*). En este curso hemos llevado a cabo tres huelgas y varias movilizaciones para decidir aquí el salario y el empleo, para negociar y acordar aquí. Estos son los argumentos que exponemos contra el último recorte ordenado por el Gobierno Vasco:lmc a

La falta de seguridad laboral que acarrea la precariedad mata

Todos los sindicatos del sector de Limpieza Viaria de Gipuzkoa, a excepción del sindicato ELA, hemos realizado una concentración frente a la sede central de FCC en Gipuzkoa, en el polígono Zubiondo de Hernani, hoy 24 de julio, para hacer llegar nuestro apoyo y solidaridad a la familia, amigos y las y los compañeros del trabajador de FCC (Subcontrata de la Mancomunidad de Iruñerria) muerto en accidente de trabajo mientras realizaba su trabajo en turno de noche.