2026-09-28
InicioAcción SocialLAB eta ELAk Kutxabanken pribatizazioari ezezko botoa ematea legala eta zilegia dela...

LAB eta ELAk Kutxabanken pribatizazioari ezezko botoa ematea legala eta zilegia dela aldarrikatu dute

ELA eta LABeko batzarkideek ekainaren 30ean izango den Batzar Orokorreko gai-ordenetik IX puntua kentzeko eskatu zioten BBKko Administrazio Kontseiluari. Zuzendaritzatik erantzunik jaso ez denean oraindik, bi sindikatuek eta hainbat txosten juridiko aztertu ostean ezezko botoa ematea guztiz legala eta zilegia dela adierazi dute.

LAB eta ELAren oharra
BBK-KO BATZARRA: “EZEZKO BOTOA EMATEA GUZTIZ LEGALA ETA ZILEGI DA”

«Aurreko ostiralean iragarri genuen moduan, ELA eta LABeko batzarkideek ekainaren 30ean izango den Batzar Orokorreko gai-ordenetik IX puntua kentzeko eskatu zioten BBKko Administrazio Kontseiluari. Erakundeko zuzendaritzak oraingoz ez dio eskariari erantzunik eman.

Aurreratu genuenez, ELAk eta LABek hainbat txosten juridiko aztertu dugu BBKren erabakiari buruz, hots, batzarrari Fundazio bihurtu eta Patronatua eratzeko proposamena bozka araztea, eta horrekin lotuta zihoan mehatxuaz, aldeko botoa ematen ez dutenentzako zigorrak ezartzea. Azterketaren ondorioak hauek dira:

1. Erabat legal eta zilegi da ezezko botoa ematea edo abstenitzea Administrazio Kontseiluak bozka arazi nahi duen proposamen itxia dela eta, eta hala jokatzeak ezin du inolako zigorrik ekarri.

2. Zigor mehatxua, erabili diren hitzak medio, lausoa izan arren, ziur gaude bere asmoa dela batzarkideei presio eta xantaia eragitea eta botoa ematerakoan demokrazian modu onartezinean baldintzatzea.

3. Batzarrak kautelaz bertan behera uzteko demanda sartzeak -zeina merkataritza-jurisdikzioan ebatzi beharko litzatekeen-, fidantza handi bat ezartzea ekar lezake.

4. Edonola ere, batzarra egin ondoren edozein demanda sartzeko aukera legoke, hala deialdi prozesuari buruz, nola har daitezkeen erabakien inguruan.

Argudio hauek guztiak aintzat hartuta, ELA eta LAB lehengo ondorio berera iritsi dira, deialdi honek dituen defizit demokratikoei dagokienez; berresten dute Fundazioa eta Patronatua eratzeko erabakiaren zergatia Kutxabank pribatizatzea dela; erabaki horrek kalte sozial itzela eragingo duela, eta ondorioz, BBK banku-fundazio bihurtzearen aurkako botoa emango dutela.

Bilbon, 2014ko ekainaren 25ean

ELA eta LAB sindikatuak»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los y las profesionales de espectáculos y eventos de Nafarroa vuelven a la huelga para exigir un convenio

LAB, que ostenta el 100% de la representación en el sector de espectáculos y eventos en Nafarroa, convoca al personal del sector a una...

Denunciamos el bloqueo de la patronal en el convenio de transporte escolar y cuidadoras de patio y exigimos al Departamento de Educación que deje...

Denunciamos la negativa de la empresa Interim a mantener la equiparación salarial y llamamos a movilizarse a las trabajadoras y a toda la comunidad educativa.

Reivindicamos que en Osakidetza la lucha es el camino

El inicio de la dinámica de movilizaciones en Osakidetza ha abierto la negociación, pero LAB considera que los primeros borradores para negociar el acuerdo que regula las condiciones laborales de Osakidetza y la propuesta del nuevo plan de ordenación de recursos humanos no están suficientemente desarrollados. Por ello, el sindicato cree que, para reconducir la situación, las huelgas y las movilizaciones serán claves.