2026-08-09
InicioNotasZerbitzu PribatuakGipuzkoako Kofradien Federazioak hartutako erabakiarekin aurrean, horrek sor dezakeen aurrekari larriaz ohartarazten...

Gipuzkoako Kofradien Federazioak hartutako erabakiarekin aurrean, horrek sor dezakeen aurrekari larriaz ohartarazten du LABek

LAB sindikatuko arrantza sektoreak zera adierazi nahi du Gipuzkoako Kofradien Federazioak Hegaluze kuotaren %70 saltzearen erabakiaren aurrean:

Ez gaude inondik inora ados hartu den erabakiarekin. Erabaki honek arrantzan, elikadura eskubidean eta sektorean herri honi galera handiak ekarriko dizkiola uste dugulako.
Itsas errekurtsoak gizarte osoaren ondarea dira eta ez dugu uste zilegi denik ondare hori interes partikular eta atzerritar bati saltzea, itsas errekurtsoen kudeaketa publikoa sektorearen etorkizunerako gako modura planteatzen dugunean.

Ezin dugu onartu gure banan banako arrantzaren kuota arrantza industriala eta harrapariari saltzea.

Nola onartu Atlantiar kuota bat Mediterraneora pasatzea oraindik gogoan dugunean Portugalek Frantziari 90. hamarkadan bere arrantza kuota saldu zionekoa?

Gorago aipatu bezala onartezina da ondare publikoa eta horren onurak mundu mailako STOCK gutxitzearen arduradunei saltzea. Erabaki honek aurrekari bat sortuko du 2013ko Europar batasunaren arrantza politika zehazteko orduan ITQ (banakako kuota transferigarriak) bitartez arrantza kuotak esku pribatuetan egon daitezen.

Erabaki hau ezin da oinarritu arrantzaleari eman diezaiokeen errentagarritasunean, honek arazo hori ez baitu konpontzen estali baizik.

Erabaki honek ere gure ustez argi uzten du sektore honek “a la parte ” sistemarekin arrantzaleen bizi kalitate nahiari ez diola erantzuten, soldata finkorik ez diolako ziurtatzen.

Non gelditzen dira gure arrantza kuotaren aldeko aldarrikapenak?
Norengana joango gara aldarrikapen horiekin gure kuotak saltzen ari garenean?

Sektore eta herri honen etorkizunean sinesten dugulako, herri honen elikadura burujabetza defendatu behar delako, gizarte osoari eta batez ere herri arrantzaleei gure ezadostasunaren berri eman nahi diegu. Aurrekari oso larri bat sortuko duelako eta arrantza kuoten komertzializazioa ekarriko duelako ez gaude ados. Hau horrela bada, enpresa pribatu handiak kuota guztien jabe bihurtuko dira horrek ekarriko duen desregulazio, arrantza ontzien galera, lanpostuen eta gure portuetako ohitura arrantzaleen desagerpenarekin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las trabajadoras de la empresa de telemárketing Konecta BTO realizarán paros los días 11 y 17 de agosto en contra del ERE encubierto

Exigirán responsabilidad a Vocento e Iberdrola, principales clientes de la empresa La plantilla de Konekta BTO, empresa de telemárketing con sede en Güeñes, denuncia que...

Las condiciones laborales matan

Hoy hemos tenido conocimiento de que J.A.A.T., trabajador del sector forestal de 44 años, falleció en el día de ayer en un accidente laboral...

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...