2026-10-29
InicioEcosocialismoGaroña desmantelatu behar da, beste aukerarik ez dugu onartzen

Garoña desmantelatu behar da, beste aukerarik ez dugu onartzen


Rajoiren gobernuak hondakin radioaktiboen hilerri bihurtu nahi du legealdi bukaeran Garoñako zentral nuklearra. Esaerak dio “gaizki pentsatu eta asmatuko duzu”, ba gure susmo txarra da, datorren legealdian Garoña berriz ireki nahiko dutela hondakinen gordailu bihurtzeaz gain.

Garoñan gastaturiko erregai radioaktiboa gorde nahi dute Cuencako gordailua egin orduko, beraien arabera egin beharreko erreforma guztiak eginda dauzkate. Gai honekin 2012tik gabiltza, ordurako, igarota zegoen zentrala behin betiko ixteko epea, alde batetik teknikoki arrisku handiak zeuzkalako zeuzkan korrosio arazoak zirela eta, eta beste alde batetik, zentral nuklearrak 40 urtetik gora zeuzkalako.

Orduan bagenion etorkizunean gai honekin bueltan etorriko zirela, eta horrela izan da, legealdia bukatu aurretik hemen datoz berriz ere jendartearen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jarriz.

Sistema energetiko seguruagoa lortu behar dugu Euskal Herriaren beharrak asetzeko, lanpostu ugari sortuko duena, garapen ekonomiko orekatuagoa, aire garbiagoa eta osasun publiko hobea bermatuko duena. Horretarako lehen urratsa energia nuklearra baztertzea da.

Arabako mugatik hain hurbil dagoen 48 urteko zentral zaharkitu hori lehenbailehen itxi behar zela behin eta berriz exijituko dugu LAB sindikatutik eta Euskal Herriko hainbat mugimendu ezberdinetatik ere. Bada ordua jendartearentzat horren arriskutsua den zentrala ixteko. Arduragabekeria itzela da zentral hau, dituen gabeziekin irekita mantentzea eta bere bizi iraupena luzatzea.

Zentral honek emititzen dituen erradiaktibitatearen pilaketa zeharo arriskutsua da osasunerako, inguruan urdail eta biriketako minbizia kasuak ohi baino ugariagoak dira. Baina batez ere, ez dugu ahaztu behar energia nuklearra oso arriskutsua dela. Etorkizunerako ere argi diogu energia nuklearra ez dela energia iturri bezala aurreikusi ere egin behar, berau erruleta errusiarrera jokatzen egotea bezalakoa delako.

Euskal Herriko jendarteak argi dauka energia nuklearra baztertu beharra dagoela eta ez dela erregai fosilen alternatiba. Horri esker ez zen eraiki Lemoiz, ez da ausartzen inongo Alkaterik hondakin erradioaktiboentzako biltegia Euskal Herrira ekartzen.

LABen apostua, energia berriztagarri garbiak eta instalazio sakabanatuak sustatzeaz gain, energia nuklearra baztertzea eta energia aurrezteari eta eraginkortasunari benetako bultzada ematea da. Ildo horretan, herri industrialdunok aurrerapausu handiak eman ditzakegu energia aurrezteko, batez ere elektrizitateari dagokionez.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos reclamado que todo el personal de la administración de Nafarroa pueda jubilarse a los 60 años

Esta mañana el sindicato LAB se ha concentrado ante el Palacio de Nafarroa para denunciar que a partir de enero, las y los trabajadores...

Hemos salido a la calle para reivindicar que se posibilite la negociación en el sector de intervención social de Gipuzkoa

Las personas trabajadoras de Intervención Social se han manifestado hoy en Donostia para exigir un convenio que incluya sus reivindicaciones. Han pasado 10 meses desde que empezaron a negociar y la patronal Hedatzen mantiene bloqueada la negociación.

FVEM da un portazo a la plataforma conjunta en la mesa del metal de Bizkaia y mantiene los recortes de derechos

La patronal rechaza todas las mejoras planteadas por los sindicatos y mantiene los retrocesos de su propuesta de febrero. Para LAB, la exigencia de una plataforma conjunta ha sido una excusa para seguir bloqueando la negociación.