2026-02-04
InicioAcción PolíticaGarbiñe Aranburu: "Espainiako Gobernuak bere hitza jan du"

Garbiñe Aranburu: «Espainiako Gobernuak bere hitza jan du»

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskal Telebistako «Egun on Euskadi» saioan izan da, aktualitateko gaiei buruz hitz egiteko. Lan erreforma izan du hizpide bereziki eta, ondorioz, urtarrilaren 30ean kalera irtetzeko arrazoiei buruz aritu da.

Idazkari nagusiak nabarmendu bezala, lan erreforma honekin ez da negoziazio kolektiboaren marko propioa errespetatzen; kaleratzeen atala ez da ukitzen, kaleratzeak erraz eta merke izaten jarraitzen baitu; eta ez dago lan harremanen eraberritzerik, malgutasunak bere horretan jarraitzen baitu, behin behinekotasunari dagokionez, mugagabe izateko ere pikareskari ateak irekitzen zaizkiolako. Iruzur egoerak gertatuz gero, zer gertatuko den ere ez da esaten, ez eta inspekzio eta salaketa gehiago egongo diren ala ez. «Lege honek ez ditu konponduko azken urteetan, erreformaz erreforma, lan harremanetan sortutako desorekak. Ia erabateko aldebakartasuna du patronalak», zehaztu du. 

Garbiñe Aranbururen hitzetan, «patronalak arrazoiak baditu pozik egoteko, eta, hori da, azken batean, akordioaren tamaina erakusten diguna. Langileei iruzur handia egin zaie, gobernuak ez baitu bete agindutakoa».

Azken batean, LABeko arduradunaren esanetan, «Espainiako Gobernuak bere hitza jan du. Ezin da langileei halako espektatibak sortu eta langileekin jolastu». 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Un trabajador falleció ayer en Bergara, el quinto en lo que va de año

El sindicato LAB quiere mostrar su solidaridad con el trabajador, familiares y comunidad del trabajador muerto en el dia de ayer por atropello en...

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco confirma que el salario mínimo puede acordarse con Confebask

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha dictaminado que solo puede regularse por ley un salario mínimo que tenga efectos también en...

LAB propone dignificar el servicio de cuidados en las Residencias de Bizkaia y eliminar la precariedad de las condiciones laborales del sector

Desde LAB queremos comenzar esta negociación con una afirmación clara: La actual política de privatización de Residencias supone normalizar situaciones de maltrato, tanto para...