2024-04-20
InicioAcción PolíticaBusturialdea eta Lea Artibaiko LABek enpleguaren defentsan kalera ateratzeak duen garrantzia aldarrikatu...

Busturialdea eta Lea Artibaiko LABek enpleguaren defentsan kalera ateratzeak duen garrantzia aldarrikatu du

Busturialdea eta Lea Artibaiko eskualdeko LABeko delegatuek elkarretaratzea egin dute gaur Gernikako Lanbide bulegoaren aurrean, eskualdeko langabezia eta lanpostuen galera datuak eman eta enpleguaren defentsan martxoaren 9an kalera ateratzeak duen garrantzia azpimarratzeko.

Busturialdea eta Lea Artibaiko LABek eskualdeko enpleguaz egiten duen irakurketa

ENPLEGUA

«EMERJENTZIA SOZIALEKO EGOERA
Emerjentzia egoeran gaude. Datuek horrela adierazten digute:

EUSKAL HERRIAN
– 2012an 77.000 lanpostu suntsitu ziren
– Urtea amaitu zenean 215.400 lagun zeuden langabezian (hau, jakina estatistiketan agertzen ez direnak kontuan hartu barik)
– Langabezia tasa 16,02koa da: portugaleko langabezia tasaren antzekoa. Europan Batasunean Espainia eta Grezia bakarrik daukate tasa altuagoa.
– Hego Euskal Herrian familien %9 inguruan kide guztiak langabezian daude
– Gero eta jende gehiagok ez du inolako prestaziorik jasotzen.

BUSTURIALDEAN
-2008-2013 urteen artean beste baten kontura lan egiten dutenen lanpostuen %17,6 suntsituta (adierazgarriak Muxika, Bermeo, Forua, Gernika)
-Azken urtean langabeziak asko egin du gora eskualdean. Bost urteko balantzean, bikoitza baino gehiago. Bermeon eta Gernikan, EAEko langabezi tasa baino gehiago.

LEA ARTIBAIN
-2008-2013 urteen artean, beste baten kontura lan egiten dutenen lanpostuen %13,8 (adierazgarriak gizaburuaga, berriatua, lekeitio, markina)
-Azken urtean langabeziak asko egin du gora. Bost urtetan bikoiztu baino gehiago. Ondarroa, EAEko langabezia tasa baino gehiago.

Emerjentzia egoera honen jatorria ez da krisialdia, baizik eta krisialdi honetan hartu izan diren politiken emaitza. Izan ere, krisia hasi zenetik 5 urte pasatu dira eta 2012an lanpostu galerarik handiena izan da. Aplikatu izan diren politikek enplegu galera azkartu egin dute

2013rako aurreikuspenak okerragoak dira. Gobernuetatik zein patronaletatik enplegu gehiago suntsituko dela “abisatzen” digute eta, hala ere, ez batak ez besteak ez daukate inolako asmorik egoera hoentara ekarri gaituzten politikak aldatzeko.

Hau da, enplegu suntsiketa ez da krisialdiaren ondorioa, baizik eta krisialdiaren aitzakiaz hartzen ari diren erabaki politiko guztien ondorioa. Politika horien norabidea aldatzera eta euskal herrirako politika propioak egitera behartu behar ditugu.

ENPLEGU POLITIKA
• Patronalak etengabean darabilen diskurtsoa hurrengo hau da: enplegua sortu ahal izateko, ekonomiak berpiztu behar da. Eta ekonomia berpizteko modu bakarra enpresen (enpresarioen) mesedetan datozen politikak egitea da.

Baina benetan: ekonomia berpizteko enplegua sortu behar da. Eta, gainera, kalitateko enplegua da sortu beharrekoa.

– Enplegu suntsiketa gelditu: enpleguari eusteko formulak bilatu beharrean, patronalak kaleratzeen bidea hautatzen du eta enplegua suntsitzen duten bestelako formula batzuk ere aplikatzen dabil, hala nola malgutasuna. Gainera, lan erreformak enplegu suntsiketa erraztu eta, hortaz, azeleratu egin du. Enpleguaren bermea ezinbesteko beldintza izan behar da edozein enplegu politiketarako. Instituzioek ezin dira enplegu berria sortzeaz aritu, enplegu suntsiketaren kontra ezer egiten ez duten bitartean.

Klrisialditik irteteko lan gehiago egin eta gutxiago kobratu behar dela errepikatzen digute etengabean. Hortik ez dago irtenbiderik. Gainera, edonork ulertzen du biren lana orain bakar batek egiten badu, horrek ez duela inolaz enplegurik sortzen, aitzitik, enplegua suntsitzen duela.

– Kalitateko enplegua sortu: enplegua, aberastasuna banatzeko modu egokienetako bat da politika fiskala eta aurrekontu politikarekin batera, eta desberdintasunak murrizteko ere ezinbestekoa da. Kalitateko enplegu barik, miseriazko soldatekin, prestaziorik gabe, ez dago berpizkunde ekonomikorik. Gaur egungo langabezia mailaz eta kalitateko enplegua deuseztatzen ari delarik, kontsumo maila jaisten da, zerga-bilketa jaisten da (esan barik doa langileen bizkar dagoen zerga-bilketa sistema aldatu beharra ere badagoela)… honek domino efektua sorrarazten du edozein ekonomiatan eta ezinezko egiten du ekonomia suspertzea.

– Eskuduntza falta: Benetako enplegu politika bat garatu ahal izateko, eta Madril eta Parisetik inposaturiko erreforma ezberdinek Euskal Herriko langileengan eraginik izan ez dezaten, ezinbestekoa da lana arautzeko ahalmena. Euskal Herrian ez daukagu ahalmenik benetako enplegu politika bat garatu ahal izateko. Hego Euskal Herrian politika aktiboak ditugu baina hauek, politika pasiboak eta lana arautzeko ahalmenik izan ezean, enplegua sortzeko edo enpleguaren kalitatea hobetzeko duten gaitasuna marjinala da. Ipar Euskal Herrian, aldiz, ez dute politika aktiborik ere.
Enplegua sortzeko eta enpleguaren egoera hobetzeko ezinbesteko tresna moduan saltzen dituzte politika aktiboak, baina langabezia gelditzeko edo enpleguaren kalitatea hobetzeko guztiz askiezak dira, lan harremanen erregulazio osoa Estatuen menpe baitago.

– Negoziazio kolektiboa: Honela, malgutasuna edota jardunaldien luzapena bezalako neurriak inposatzea, hau da, lan erreforma enpresetan inposatzeak, enplegua suntsitzen dute. Honi aurre egiteko eta enplegua babesteko negoziazio kolektiboak berebiziko garrantzia dauka. Euskal Herrian ez daukagu enplegu eskuduntzarik eta horregatik gure herrian negoziazio kolektiboak garrantzi are handiagoa dauka. Negoziazio kolektiboaren bitartez erreforma ezberdinen ondorioak gutxitu ahal izan ditugu, baita soldata zein lan baldintza hobeagoak bermatu ere. Horregatik, eskubide honi eutsi behar diogu.

Emergentzi egoerak, enpleguaren aldeko politikak berehala behar dituelako, inoiz baino garrantzitsuagoa da enpleguaren alde kalera ateratzea. Horregatik BUSTURIALDEA ETA LEA ARTIBAIKO LABek BAT EGITEN DU, BORROKAN DAUDEN ENPRESA KOMITEEK, MARTXOAK 9rako deitu duten manifestazioarekin eta eskualdeko langileak eta herritar orori, deitzen diegu, datorren martxoaren 9a, Bilbon Jesusen Bihotzetik aterako den manifestazioan parte hartzera.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB no firma el preacuerdo en ambulancias de la CAV, ya que no recoge ni siquiera los mínimos planteados durante esta lucha que ha...

ELA, CCOO y UGT dejan de lado la homologación de los trabajadores y trabajadoras de ambulancias con sus compañeros y compañeras de Osakidetza, así como el resto de contenidos que van más allá del salario; en las últimas semanas han actuado por su cuenta dando la espalda a LAB, que no ha firmado el preacuerdo.

Denunciamos en Gasteiz que la precariedad sigue matando frente a la indiferencia de patronal e instituciones

Este pasado fin de semana hemos tenido conocimiento de las muertes de dos trabajadores vascos, un transportista en Lleida y un trabajador autónomo, en Gasteiz. Nuestra solidaridad y abrazo más sincero a los allegados.

Acompañaremos la elaboración de la ILP anunciada por el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria para que de manera urgente se complementen las pensiones...

Ayer, 19 de abril, miles de pensionistas vascos salieron a la calle. En la movilización celebrada en Gasteiz se abordaron las mociones presentadas en más de 170 ayuntamientos para que se garantice de una vez por todas una pensión mínima de 1080 euros, así como la Proposición no de Ley en la que se trabaja sobre si va a ser su continuación. LAB se suma a las reivindicaciones del movimiento y manifiesta su apoyo a esta nueva iniciativa.